Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Maria Kristinaren eta Esparteroren Erregeordetzak

Historia13,4 KB

MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA

- Fernando VII.k, Espainiako azken errege absolutista, ez zuen semerik, beraz Koroa bere anaiarentzat izango zen hiltzekotan. Azkenik, 1829an Maria Kristinarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten. Ondorioz, Fernando VII.k Lege Salikoa (emakumeek gobernatu ezin zutela esaten zuen) indargabetu egin zuen eta 1833an erregea hiltzean, Isabel II.a bi urte baino ez zituenean, erregina izendatu zuten.
- 1833an, Isabel II.aren erreginaldia guda karlistarekin hasi zen: Karlisten eta isabeldarren arteko gatazka. Guda zibil honetan bi gizarte eredu aurrez-aurre jarri ziren. Ondorengotza auziaren ondorioz, karlistak antolatu ziren (behe mailako noblezia, kleroa eta nekazariak) antiliberalismoa eta tradizionalismoa defendatuz,
...
Jarraitu irakurtzen "Maria Kristinaren eta Esparteroren Erregeordetzak" »

1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Bilakaera

Historia9,75 KB

Testuaren sailkapena

Aztertuko dugun testua 1839ko urriaren 25eko Legea da. Testua lehen mailako iturria da. Izaera juridikoa du, eduki politikoa duelarik. Testua Gorteek idatzi zuten eta Maria Kristina erreginordeak onartu zuen 1839ko urriaren 25ean. Euskal probintzietako erakunde eta herritarrei zuzenduta dagoenez, testu publikoa dela esan daiteke.

Dekretu honekin, gobernu zentralak euskal foruak errespetatu zituen, baina Konstituzioaren arabera foru horietan aldaketak egiteko ate bat zabaltzen zuen.

Testuaren analisia

Testuaren hasierako paragrafoan, Maria Kristina erreginordeak, bere alaba Isabelen izenean eta 1837ko Konstituzioaren arabera, Gorteetan emandako lege hau onartu zuela esaten da. Argi ikus daiteke indarrean dagoen sistema politikoa...

Jarraitu irakurtzen "1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Bilakaera" »

1812ko Cadizko Konstituzioa: Espainiako Lehen Liberalismoa

Historia4,3 KB

1812ko Cadizko Konstituzioa: Testu Juridiko eta Historikoa

Cadizko Konstituzioa lehen mailako iturri historikoa da, testu juridiko bat baita. Espainian espainiarrek idatzitako lehen konstituzioa da, eta gai askori buruzko legeak biltzen ditu.

Testuingurua eta Helburu Nagusiak

1812ko Konstituzioa Cadizko Gorte Konstituziogileek osatu zuten eta Espainiako biztanle guztiei zuzenduta dago; beraz, dokumentu publikoa da. Konstituzio hau 1812ko martxoaren 19an idatzi zen, Independentzia Gerra garaian, Cadizen zehatz-mehatz. Haren helburu nagusiak absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea ziren, nahiz eta Fernando VII.a erregetzat onartzen zuten.

Printzipio Liberalak eta Botere Banaketa

Testuaren ideia nagusia Gorteek lege eta estatutu batzuk...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Cadizko Konstituzioa: Espainiako Lehen Liberalismoa" »

Testu Historikoen Analisia: Konstituzioak eta Dekretuak

Historia24,9 KB

CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)

KOKAPENA, TESTUA IDENTIFIKATZEA ETA TESTUINGURUA AZALTZEA

Aztertuko dugun testuan 1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dago. Testu hau Espainiako lehen konstitutzioa jotzen da; izan ere, Baionako Estatutua, berez, gutun aitortua izan zen. Testu juridikoa da, lege Nagusi bat delako eta, beraz, publikoa, ofiziala eta lehen mailakoa edo historikoa. Konstituzio hau Cadizko Gorteek aldarrikatu zuten, 1812ko apirilaren 19an, San Jose eguna izanik, “La Pepa” ezizenaz ere ezagutzen da; aurreko bi urteotan hasi ziren lanak. Dokumentu honen egileak (kolektiboa) Cadizko Gorteetako diputatuak dira eta Espainiako herritar guztientzat zuzenduta dago. Bere helburua antzinako erregimena gainditzea eta liberalismoaren ideiak...

Jarraitu irakurtzen "Testu Historikoen Analisia: Konstituzioak eta Dekretuak" »

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836): Analisia eta Helburuak

Historia2,63 KB

Testuaren Izaera eta Testuingurua

Testu juridikoa da, dekretu bat baita, 1836ko otsailaren 21ean idatzia eta egun horretan bertan Madrilen argitaratua (Gaceta de Madrid). Elizaren ondasunak saltzeko aginduarekin batera, Mendizábalek María Kristina erreginaordeari desamortizazioaz emandako azalpena dakar (azalpen hau publikoa bilakatu zen).

Mendizábal Espainiako gobernuburu eta Ogasun Ministroa zen, ideologia progresistakoa. Gogoratu behar dugu dekretua Lehen Karlistada gertatzen ari zela aldarrikatu zela, eta bere helburuetako bat gerra hura finantzatzea izan zela. Beraz, eduki ekonomiko nabarmena du. Garaian garaiko testu historikoa dugu, beraz, lehen mailako iturria.

Desamortizazioaren Arrazoiak eta Onurak

Testuak desjabetzak egitearen arrazoiak...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836): Analisia eta Helburuak" »

Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Aldarrikapena

Historia2,58 KB

Testuaren Kokapena

Aztertuko dugun testua, formaren arabera, informatiboa da, manifestu bat delako. Edukia kontuan hartuta, Pertsiarren Manifestua testu politikoa da eta jatorri aldetik lehen mailako iturria da, hau da, garai hartako dokumentu historikoa. Oso garrantzitsua da testu hau pentsamendu absolutista ezagutzeko, Espainiako Antzinako Erregimenaren Krisiaren garaian. Espainiako historian talde politiko baten proiektu politikoa aurkezten duen lehen dokumentua da.

Madrilen, 1814ko apirilaren 12an, argitaratu zen. Testu kolektiboa da, Gorteetako diputatu absolutistek idatzi zutelako, Fernando VII.ari aurkezteko, Valençaytik itzuli ondoren, Independentzia Gerraren ostean. Hartzaileak, Fernando VII.a erregeari zuzenduta egon arren, helburu...

Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Aldarrikapena" »

Pertsiaren Manifestua (1814): Absolutismoaren Aldarrikapena

Historia4,53 KB

Pertsiaren Manifestua (1814)

1. Testuaren Aurkezpena eta Sailkapena

Lehen mailako informazioa dugu esku artean, gertaeraren garaiko testua da, beraz, testu historikoa. Pertsiaren Manifestua deituriko dokumentutik ateratako hainbat paragrafo ditugu aurrean. Agiriak eduki politikoa du, bertan Cadizko diputatu batzuek Espainian absolutismoaren berrezarpena aldarrikatzen baitute.

Talde lana da, Cadizko 69 diputatu absolutistek (Gorteetako 1/3) sinatu zuten dokumentua Madrilen, 1814ko apirilaren 12an. Testua Espainiako Fernando VII.ari dago zuzenduta (“jauna”) eta hasieran izaera pribatua zuen arren, erregeak dokumentuak “interes publikoa” zuela adierazi zuen eta berehala argitaratu zuen espainiar guztiek horren berri izateko. Nazio esparruko...

Jarraitu irakurtzen "Pertsiaren Manifestua (1814): Absolutismoaren Aldarrikapena" »

Berrezarkuntzaren Analisia: Oligarkia eta Sistema

Historia2,61 KB

Analisi Historikoa

1. eta 2. paragrafoak: Txandakatze-sistema

Testuak txandakatze-sistema aurrera eramateko beharrezkoak diren faktoreak identifikatzen ditu eta gobernua antolatzeko egitura deskribatzen du. Hiru osagai nagusi bereizten ditu:

  • Oligarkak edo burgesak: Primateak, Berrezarkuntzako alderdi dinastikoetako buruzagiak, Madrilen bizi direnak.
  • Jauntxoak edo kazikeak: Landa-eremuetako eskualdeetan agintea dutenak.
  • Gobernadore zibilak: Beste bien arteko koordinazio eta komunikazio lanak egiteaz arduratzen direnak.

Egitura hau zen hauteskundeetan iruzurra egiteko erabiltzen zutena. Oligarka horiek “alderdi politikoetan” banatuta zeuden eta hauteskundeen bitartez ezin zen ezer konpondu, benetako hauteskundeak ez zirelako. Costaren liburua argitaratu

...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntzaren Analisia: Oligarkia eta Sistema" »

Alemania Nazia eta Hirugarren Reicharen Sorrera (1918-1945)

Historia3,29 KB

Alemania Nazia: Sarrera

1918ko azaroan, Gilen II.ak abdikatu zuenean, Alderdi Sozial Demokratak errepublika aldarrikatu zuen. 1929-1932ko Depresio Handiak kolpe gogorra eman zion demokraziari, eta nazismoak gora egin zuen.

Weimarko Errepublika

Errepublikak espartakistei (iraultzaren aldeko gutxiengoak) eta Freikorpsei (talde liberalak) aurre egin behar izan zien.

  • 1919an, Weimarko koalizioak Versaillesko Itun umiliagarria sinatu zuen.
  • Lehen urteak ezegonkortasunez beteak izan ziren.
  • 1924tik aurrera, egonkortasuna lortu zen, potentzia garaileek lagundu baitzuten.

Nazismoaren Hastapenak

1919an DAP (Alemaniako Langile Alderdia) sortu zen, eta Hitler bertan sartu zen. Liberalismoaren aurka eta arrazakeriaren alde zegoen. Indarkeria erabiltzen zuen aurkarien...

Jarraitu irakurtzen "Alemania Nazia eta Hirugarren Reicharen Sorrera (1918-1945)" »

Gizarte Aldaketak Liberalismoaren Ezarpenaren Ondorioz

Historia2,67 KB

Estamentu Gizartearen Desagertzea eta Klase Gizartearen Sorrera

Estamentu Gizartearen Amaiera

Liberalismo politikoa ezarri zenean, nobleziak eta kleroak zituzten pribilegio legalak galdu egin zituzten. Gizon-emakume guztiak legearen aurrean berdinak zirela zioen printzipioak indarra hartu zuen. Hala ere, nobleziak goi mailako estatus ekonomikoa mantendu zuen, industriako inbertsioengatik edota administrazioan goi mailako karguak mantentzeagatik.

Klase Gizartea

  • Pertsonak ondasunen arabera klasetan sailkatzen ziren.
  • Pertsonak aberasteko edo pobretzeko aukera ematen zuen, jaiotzatik jasotako pribilegioen ordez.

Sekularizazioa eta Eliza

Sekularizazio Prozesua

Iraultza liberalekin Estatua eta Elizaren arteko banaketa gertatu zen, horrek gizartean sekularizazio

...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Aldaketak Liberalismoaren Ezarpenaren Ondorioz" »