Isabel II.a eta Estatu Liberalaren Finkapena
Sarrera eta Estatu Liberalaren Oinarriak
Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin nagusitasuna ezagutu behar izan zioten Isabel II.ari. Bere erreginaldian, betirako finkatuta gelditu zen Estatu liberala, zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarken interesekin bat zetorrena. Euskal Herrian Foruak konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Hamar urteetan moderatuak egon ziren agintean, bereziki Ramón María Narváez.
1845eko Konstituzioa
1845ean konstituzio berria eman zen, erabat moderatua. Ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:
- Subiranotasuna partekatua ezarri zuten.
- Gorteen ahalmena mugatu eta Koroarena zabaldu.
- Erlijio katolikoaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen.
Alejandro Monen Zerga Erreforma
Ogasunari dagokionez, Lehen Karlistada bukatzean Ogasunaren defizitak erreformaren beharra erakutsi zuen. Alejandro Monek erreforma sakona egin zuen, zerga sistema arrazionalizatzeko eta liberalizatzeko. Zerga zuzen berriak sortu ziren:
- Lurralde errendimenduaren gainekoa.
- Industria eta merkataritzaren gainekoa.
Neurri Politiko eta Sozialak
- Udalen Lege Berria (1845/01/08): Alkateak aginte zentralak izendatuko zituen, eta udalak haren menpe geratu ziren.
- Segurtasuna: 1844an Guardia Zibila sortu zuten eta progresisten Milizia Nazionala desegin.
- Hezkuntza: 1845eko iraileko dekretu baten bidez, heziketa publikoa zentralizatu eta irakaskuntza maila guztiak antolatu zituzten, Frantziako ereduaren arabera.
- Eliza: Vatikanok bere ondasun guztiak desamortizatzea onartu zuen.
Erregimenaren Erreakzionarizazioa eta Krisia
Gobernuaren jarrera errepresiboa eta moderatuek hauteskundeetan manipulatzen zituztela ikusita, 1849an progresista ezkertiarrek Alderdi Demokrata sortu zuten. Azken urteetan, beraz, erregimena geroz eta erreakzionarioagoa bihurtu zen, diktadura baten moduan gobernatuz eta biztanleriarengandik gehiago urrunduz.
1854ko Iraultza eta Biurteko Progresista
O'Donnellek pronuntziamendu bat egin zuen, Vicalvaron, 1854ko iraultzari hasiera emateko. Gizarte asaldura ikusita, Isabel II.ak Espartero jeneralari agindu zion gobernua zuzentzeko. 1837ko hauteskunde sistema jarri zuten indarrean berriz, eta gizonezko gehiagok izan zuten politikan parte hartzeko eskubidea.