Frankismoaren Legeak eta Errepresioa
EPL 1: Erantzukizun Politikoen Legea
EPL 1 lehen mailako testu historikoa da. Egilea Franco da eta hartzailea kolektiboa, Espainiako herritarrei zuzenduta. Gaia politikoa da eta, formari dagokionez, juridikoa eta publikoa. Gerra Zibilaren amaieran kokatzen da testua. Haren helburua Errepublikaren defendatzaileen aurkako neurri errepresiboak hartzea eta errepresioa justifikatzea da.
Testuaren egitura
Testua bi paragrafotan eta hiru artikulutan banatuta dago:
- Legearen zergatia: "Matxinada gorria" bultzatu zituztenak zigortzea.
- Betearazpena: Legea betearazteko arduradunak zehazten dira.
- Erantzukizunak: Erantzule politikoak nortzuk izango diren azaltzen da.
- Debekuak: Legez kanpo geratuko dira Fronte Popularra osatu zuten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak.
- Ondorioak: Legez kanpo gelditu direnek eskubide eta ondasun guztiak galduko dituzte.
Garrantzia historikoa
Testua importantea da frankismoaren jarrera ondo ulertzeko eta diktadura zein latza izan zen ikusteko. Garbiketa ideologikoa egiteko eta frankismoaren kontrako guztia zapaltzeko erabili zen: jende asko fusilatu zuten, asko erbesteratu ziren, preso asko bortxazko lanak egitera kondenatu zituzten eta milaka irakasle espetxeratu zituzten.
Frankismoaren oinarrizko legeak
- Lanaren Forua (1938): Lanaren munduko harremanak arautu zituen. Sindikatu bakarra onartu zen, Falangeren menpe.
- Gorteak eratzeko Legea (1942): Bigarren Mundu Gerra demokrazien aldera jartzen ari zelako egin zen. Ordezkaritza-ganbera bat sortu zuen, baina ez zen benetako ganbera legegile independentea.
- Espainolen Forua (1945): Bigarren Mundu Gerra amaituta, erregimenaren irudia garbitzeko egin zen. Itxuraz eskubide-deklarazioa zen, baina benetan sistema politiko autoritario konfesionala proposatzen zuen, eskubideen murrizketarekin.
- Erreferendum Legea (1945): Helburua Espainian sufragio unibertsala zegoela erakustea zen.
- Estatuko Burutzako Ondorengotzaren Legea (1947): Espainia erresuma zela aldarrikatu zuen. Franco biziarteko estatuburu berretsi eta ondorengoa izendatzeko eskubidea bere esku uzten zen.
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea (1958): Falange Espainol Tradizionalista (FET-JONS) alderdi bakarra izatea zekarren.
- Estatuaren Lege Organikoa (1966): Aurreko legeen bilduma zen. Berrikuntza batzuk ekarri zituen, hala nola, estatuburu eta gobernuko presidentearen karguak banatzea.