Frankismoaren sorrera eta bilakaera (1939-1959)
Sarrera: Gerra Zibila irabazi zuenetik Franco hil zen arte iraun zuen diktadura izan zen.
1. Erregimen aldaketa
- 1936ko Estatu Kolpea, Gerra Zibilaren bidez gauzatua.
- Errepublikaren aurkako konspirazioa, Fronte Popularrak irabazi zuenean hasi zen.
- Jeneral batzuk, monarkikoak, karlistak eta falangistak Errepublikaren aurka altxatu ziren.
- 1936ko uztailean (Burgos): "Batzorde Teknikoa" gobernua eratu zen (Franco gobernuburu).
2. Erregimen berria eta bere oinarriak
FRANKISMOA: Francok ezarritako erregimen politikoa (diktadura), Mussoliniren faxismoa eredu hartuta. Frankismoaren oinarriak lehen urteetan finkatu ziren:
Oinarri ideologikoak
- Nazional Katolizismoa: Espainiarra = Katolikoa.
- Nazionalismo espainiarra: Nazio bakarra eta zatiezina (autonomia eskubiderik ez).
- Hizkuntza bakarra: Gaztelania.
- Nazional Sindikalismoa: Sindikatu bakarra eta bertikala.
- Liberalismo politikoaren aurkakotasuna: Aginte banaketa, hauteskunde eta konstituziorik ez.
- Demokrazia Organikoa: Herritarrek botoa emateko eskubidea (alderdi politikoei ez). Gizartea hiru organotan bereiztu zen: Familia, sindikatua eta udalerria.
Oinarri politikoak eta sozialak
Altxamendu militarraren alde egin eta Erregimen berria babestu zutenak:
- Falangistak eta Karlistak: "Mugimendu Nazionala" eratu zuten. Karlista eta falangista batzuk ados ez egon arren, Francok onartzera behartu zituen.
- Militarrak: Nazionalismo espainiarraren defendatzaileak.
- Monarkikoak: Monarkiaren aldekoak, baina diktadura onartu zuten jabetza, ordena politikoa eta erlijioa defendatzeagatik.
- Katolikoak: Gerran parte hartu zuten erlijioa defendatzeko ("Gurutzada" altxamendua).
- Oligarkia: Hegemonia ekonomikoa berreskuratu nahi zuten.
- Klase ertaina.
Oinarrizko legeak (Botere guztiak Francok)
Franco konstituzio baten aurka zegoen, eta horren ordez Estatuaren marko juridiko-politiko berria eratu zuen.
Liberalismo politikoaren aurkako hainbat lege aldarrikatu ziren (Erregimenaren lehen urteetan):
- Lanaren Forua (1938): Lan munduko harremanak arautu zituen (sindikatua bakarra eta bertikala ezarri; grebak eta manifestazioak debekatu).
- Erantzunkizun Politikoen Legea (1939): Erregimenaren aurkari politikoak zigortzea legitimizatu zuen.
- Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea (1939): Industria estrategikoentzako babes neurriak eta abantailak ezarri zituen.
- Gorteak Eratzeko Legea (1942): Ordezkaritza-ganbara sortu zen. Gorteek ez zuten ahalmenik gobernua kontrolatzeko.
- Espainiarren Forua (1945): Eskubideen bilduma.
- Erreferendum Legea (1945): Erreferenduma egitea onartu zen, betiere Francok erabakita.
- Estatuburutzarako Ondorengotza Legea (1947): Francoren ondorengotza bideratzeko.
- Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea (1958): Aurreko legeen bilduma.
3. Gerra ostea: 40ko hamarkadako ezaugarriak
1. Errepresio politikoa
Oposiziorik ez zegoen: alderdi politiko eta sindikatu bakarra. Diktadura onartu ez zutenak erbesteratu egin ziren (Espainian geratu zirenak kartzelaratuak edo fusilatuak izan ziren).
2. Kontrol soziala eta ideologiko zorrotza
Zentsura (hezkuntza eta propagandaren bidez). Intelektualen %90 Espainiatik joan zen.
3. Kanpoko harremanak: Isolamendu politikoa
Mussolini eta Hitlerrekin harremanak izan zituen. "Dibisio Urdina" (60.000 boluntario falangista Errusiako frontera bidali ziren, komunismoaren aurka borrokatzeko).
4. Egoera eta politika ekonomikoa
Gerraren ondorioak, industriari kalte gutxien eragin ziotenak. Erregimenak industriaren alde egin zuen, 3. legean oinarrituta.
Arlo guztietan ezarri eta Francok hasieratik defendatu zituen printzipioak:
- Autarkia: Lurraldean bertan ekoiztea (atzerritik inportazioak murriztu).
- Interbentzionismo ekonomikoa: Estatuaren esku-hartzea: sektore nagusiak nazionalizatu eta INI (Industria Nazionalaren Institutua) sortu.
5. Bizi baldintza gogorrak
- Soldata izoztuak.
- Etxebizitza falta (txabolak = gaixotasunak).
- Gosealdia eta errazionamendua.
6. Frankismoaren oposizioa 40ko hamarkadan
- Aurkako alderdi politiko eta sindikatuak ilegalizatu ziren.
- Errepresio oso bortitza.
- Oposizio taldeen batasun eza.
- Juan Borboikoak "Lausanako Manifestuan” berrezarkuntza monarkikoa eskaini zien espainiarrei.
- Francorekin bildu zen, etorkizunerako adosteko (Erregea Juan Carlos) eta 7. Legea emateko.
4. Berrogeita hamarreko hamarkadako ezaugarriak
1. Kanpoko harremanak
Gerra Hotzaren hasierak erregimen frankista nazioartean onartua izatea ekarri zuen, AEB eta Aliatuen aldetik.
Hurbiltze eta irekitze prozesua hasi zen:
- AEBekin hitzarmena sinatu (1953): Estatubatuarrek base militarrak instalatzeko baimena lortu zuten (SESBen erasoa gertatuz gero baimenik gabe erabiltzeko). Espainiak diru laguntzak eta oinarrizko produktuak jaso zituen (errazionamendua murriztu zen).
- Vatikanorekin Konkordatua sinatu (1953): Hasieratik Estatuaren eta Elizaren arteko harremanak jaso zituen, eta horren truke Vatikanoak Erregimena onetsi zuen.
1955ean, Espainia Nazio Batuen Erakundean onartua izan zen.
2. Barruko oposizioa eta gizarte mugimenduak
Nazioarteko onarpenak oposizioaren itxaropenak amaitu zituen. Erregimenaren aurkako gatazkak eta gobernuaren erantzuna gogortu ziren (errepresio bortitza).
- Unibertsitateko ikasleen mugimendua: Greba eta manifestazio asko Frankismoaren kontra (demokratizatzeko). Protesta gehienak Madrilen.
- Langileen mobilizazioak: Langileak haserretu ziren (greba asko egin zituzten) inflazioa, erosmen ahalmenaren jaitsiera eta soldata baxuak zirela eta (azkenean soldatekiko malgutasuna lortu zen). Indar nagusia Alderdi Komunistaren barruko oposizioa zen. "Langile Komisioak" sindikatua sortu zen (ideologia ezberdinetako langileak bilduz).
- Euskal Nazionalismoa: 1959an, EAJko gazte nazionalistek "ETA" osatu zuten (Sabino Aranaren hasierako abertzaletasuna berreskuratu eta Francoren nortasun-galeraren aurka erreakzionatu zuten). Oposizio berria sortu zen, lehen urteetan programa politikoarekin (atentaturik gabe).
3. Egoera politiko eta ekonomikoa
- Industria hazkunde oso handia eta iraunkorra (1975 arte).
- Turismoaren garapena (diru sarrerak igo ziren). Hala ere, egoera ekonomiko larria zen (defizit handia).
- Francok egoerari norabide berria eman zion: ministro berriak aukeratu zituen ("Opus Deikoak" talde politikoa sortu zen) >> Teknokratak.