Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Iraultza Liberalaren Hasiera
Cadizeko Gorteak eta Iraultza Liberalaren Hasiera
Gerrarekin batera, iraultza-saioa eman zen Espainian. Batzorde Zentralak Cadizera egin zuen ihes, garai hartan frantsesen menpe ez zegoen hiri bakarra baitzen. Batzorde zentrala erregentzia bihurtuta, Gorteak deitu zituen Cadizen. Diputatuen artean gizarte-sektore anitzetako pertsonak zeuden:
- Absolutistak: Erregimen zaharrari eutsi nahi zioten.
- Ilustratuak: Tarteko erregimena ezarri nahi zuten, absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren artekoa.
- Liberalak: Antzinako erregimenetik erregimen liberalera pasatu nahi zuten.
Cadizeko Gorteen Jarduera Legegilea
Cadizeko Gorteen jarduera legegilea sekulakoa izan zen, ordura arte indarrean egondako printzipioekiko...