Euskal Autonomiaren Aldeko Bideak (1931-1937)
Euskal Autonomia Aldeko Bide Luzera (1931-1937)
1876an Euskal Herrian foru instituzioak galdu ondoren, aldarrikatu zuten autogobernua. XX. mende hasieratik autonomia estatutu baten itxura hartu zuen, baina Errepublikan mugimendu baten hasiera eman zitzaion.
Euskal Autonomiaren Prestakuntza
1918an Eusko Ikaskuntza sortu zen, eta ideologia politiko ezberdineko jendeak parte hartzeaz gain, euskal autonomiaren prestakuntza lanetan parte hartu zuen II. Errepublika garaian. Garai hartan, euskal mapa politikoak hiru ildo nagusitara jo zuen:
- Eskuindar tradizionalistak.
- Gune errepublikazale sozialistak.
- Euskal nazionalismoa.
Nazioanlistak ezkerreko indarren aurka joan ziren, gizarte ordena eta katolizismoa babesten zituztelako, eta ezkerreko indarren aurka, beste estatu kontzepzio bat zuelako.
Euskal Herriko beste berezitasun bat autonomia lortzeko zailtasunak izan ziren, Donostiako Itunean parte hartu ez zuelako.
Lehen Autonomia Proiektuak
Eusko Ikaskuntzako Proiektua
Honen bultzatzailea EAJ izan zen. 1931ko konstituzio berria onartu baino lehen prestatu zen eta ez zen konstituzioak autonomiari ezartzen zion esparrura mugatu.
Ezaugarriak
- Euskal estatu bat zehazten zen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa osatua, Espainiako Errepublika Federalaren barnean, zehazki bere egitura konfederala.
- Elebitasuna ezarri zen irakaskuntzan eta administrazioan.
- Kontzertu ekonomikoaren iraupena bermatzen zen.
- Eskubide politikoak lortzeko, euskaldunen seme-alabei urtebeteko residentzia eskatzen zitzaien, eta gainontzeko espainiarrei bi urtekoa.
Hala ere, proiektu honek bere arazoak zituen, izan ere, zehaztasun eza agertzen zuen aspektu batzuetan eta herriak lurralde mailako egituretan zuen ordezkaritza eskasa zen oso.
Proiektu honetatik bi ildo nagusi bereizi ziren:
- Bata karlistek eta EAJk elizaren interesen alde defendatu zutena.
- Bestea, ezkertiarrena, Vatikanorekin harremanak biderik gabe utziko zituena.
Lizarrko Proiektua
1931n alkate nazionalistek eta karlistek deiturik, Lizarrako batzarrera bidali ziren, Eusko Udalk Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako estatutu proiektu bat onartzeko.
Aldaketak
- Berriro foruak indarrean jartzeko apostua egin zen.
- Mugatu egin ziren inmigranteen eskubide politikoak eta 10 urteko erresidentzia eskatzen zitzaien.
- Espainiak eta Euskal Herriak egitura konfederala egitea planteatu zen.
- Euskal Estatuak Vatikanorekin nahi bezalako harremana sinatzeko ahalmena izango zuen.
Proiektu hau eskuindarra zen, baina ezkerra aurka zegoenez, Gorteetan ez zen onartu.