Nazio‑intereseko Industriak Babesteko Legea (1939) — Testua eta azterketa
18: Testua NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA izaera ekonomikoa duen lehen mailako iturri historiko eta juridikoa da, industria nazionala babesteko eta sustatzeko. Testu publikoa da, 1939ko urriaren 25ean argitaratua zen BOE eta espainiar guztiei, bereziki burgesiarentzat, zuzendua dago.
Iturria eta helburua
Gerraren amaiera eta hilabete gutxi batzuk geroago, frankismoaren hasieran kokatu behar da, hau da, autarkia eta interbentzionismoaren garai batean. Legea helburu nagusitzat dauka industria nazionala babestea eta berreskuratzea, estatuaren esku-hartzeak sustatuz.
Edukiaren egitura
Azterketa: Testua bi zatitan banatua dago: hitzaurrean eta artikuluetan. Lehenik, ezaugarri ideologiko mistiko-erlijiosoak adierazten dira. Testuak gerran gertatutakoa gurutzada goratuetan (glorifikazioan) aurkezten du.
Parrafo honetan gerrako industriak eta lehengaiak duten ezinbesteko garrantzia azpimarratzen da. Bigarren paragrafoan, nazioaren egoera ekonomiko kaskarra onartzen du eta atzerritik datozen produktuak estatuan bertan ekoizteko ahaleginak egin behar direla adierazten du. Hirugarrenean, barne merkatuaren hedapenari aukera bat eman behar zaiola adierazten da.
Xedapen nagusiak
Ondoren hainbat erabaki eta neurri azaltzen dira:
- 1. artikulua: Posible izango dela hainbat industria nazio-interesarako aitormena ematea, horrela onurak izateko aukera emanez.
- 2. artikulua: Nazio-intereseko izendatutako industriak 15 urtean zehar estatuak emandako zenbait onurak izango dituzte: lurzoruak, desjabetze ahalmena, eta %50eko zergen murrizketa.
- 3. artikulua: Onura-trukean, estatuak berak izendatutako ordezkarien bidez esku hartuko du industria horien sorkuntzan eta jarraipenean.
- 6. artikulua: Aukera ematen die enpresei plan honetatik kanpo geratzeko, baldin eta etekinei uko egiten badiote; horrela, estatuaren esku-hartzetik libre geldituko dira.
Testu-inguru historikoa
Testu-inguru historikoa: Espainia egoera ekonomiko larri batean zegoen. Enpresa asko suntsituta gelditu ziren eta enpresak berreraiki behar zirela ezinbestekoa zen inportazioak egin gabe ekonomiaren funtzionamendua berreskuratzeko.
Testua frankismoaren lehenengo aldian kokatzen da, Espainia nazioartean isolatuta zegoenean. II. Mundu Gerran eta ondorengo garaietan, erregimenaren ideologia nazismoaren edo faxismoaren ingurukoa izanik, Espainiak nazioarteko isolamendu gogorra jasaten zuen.
Isolamenduaren ondorioz, Espainiak politikak autarkikoak ezarri behar izan zituen: inportazioak murriztu eta kanpoan erosi ezin zuten produktuak bertan ekoizten saiatu behar ziren, aukera gutxiago zutelako.
Ondorioak
Ondorioak: Egoerak estraperloa eta oinarrizko produktuen merkatua (merkatu beltza) bultzatu zituen; ezarritako ekonomiak ahultasuna eta defizita izan zituen. Egoera hau mantendu zen 1959ra arte, orduan stabilizazio planak ezarri zirenean.