Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Iraultza Liberalaren Hasiera

Historia2,5 KB

Cadizeko Gorteak eta Iraultza Liberalaren Hasiera

Gerrarekin batera, iraultza-saioa eman zen Espainian. Batzorde Zentralak Cadizera egin zuen ihes, garai hartan frantsesen menpe ez zegoen hiri bakarra baitzen. Batzorde zentrala erregentzia bihurtuta, Gorteak deitu zituen Cadizen. Diputatuen artean gizarte-sektore anitzetako pertsonak zeuden:

  • Absolutistak: Erregimen zaharrari eutsi nahi zioten.
  • Ilustratuak: Tarteko erregimena ezarri nahi zuten, absolutismoaren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako eredu konstituzionalaren artekoa.
  • Liberalak: Antzinako erregimenetik erregimen liberalera pasatu nahi zuten.

Cadizeko Gorteen Jarduera Legegilea

Cadizeko Gorteen jarduera legegilea sekulakoa izan zen, ordura arte indarrean egondako printzipioekiko haustura erradikala ekarriz:

  1. Subiranotasun nazionala: Gorteek nazioaren ordezkaritza bere gain hartu zuten.
  2. Legearekiko berdintasuna: Herritar guztien eskubide berdintasuna aldarrikatu zuten.
  3. Erreforma liberalak: Inprenta askatasuna, kleroaren desamortizazioa, torturaren eta Inkisizioaren deuseztapena, besteak beste.

1812ko Konstituzioa: "La Pepa"

1810eko abenduaren 23an, konstituzioa egiteko batzordea aukeratu zen. Luze eztabaidatu ondoren, 1812ko martxoaren 19an konstituzio berria aldarrikatu zen, "La Pepa" deiturikoa. Diputatuak hispaniar tradizioak eta Frantzian sortutako ideia iraultzaileak bateratzen saiatu ziren. Printzipio nagusiak hauek izan ziren:

  • Subiranotasun nazionala eta banakoaren eskubideak.
  • Botereen banaketa eta monarkia konstituzional moderatua.
  • Erlijio katolikoa estatuaren erlijio ofiziala.
  • Milizia nazionalaren sorrera eta askatasun ekonomikoa.

Absolutismoaren Berrezarpena

Fernando VII.a 1814an lehorreratu zen Valentzian. Hura iritsi zenean, 69 diputatu absolutistak Cadizeko Konstituzioa bertan behera uzteko eskatu zioten, "Pertsiarren Adierazpena" izenekoaren bidez. 1814ko maiatzaren 4ko Valentziako dekretuaren bidez, erregearen botere absolutua berrezarri zen.

Fernando VII.ak Antzinako Erregimenera bueltatu zuen herrialdea: Inkisizioa, gremioak, antzinako kontseiluak eta Euskal Herriko foruak berrezarri zituen. Errepresioa baliatuta, iraultza liberalekin lotutako intelektual asko espetxeratu eta erbesteratu zituzten, Espainiako garaikideko lehen erbesteratzea eraginez.

Deskargatu

PDF Word HTML