1931ko Konstituzioa, 1936ko hauteskundeak eta frankismoaren testuingurua

Historia23,84 KB

1931ko konstituzioa

Sarrera

1931ko Konstituzioa

Sarrera: Izaera juridiko-politikoa duen testua da, konstituzio bat delarik (lege gorena). 1931ko abenduaren 9an Espainiako Gorteek onartu zuten. Espainiako Gorte hauen partaide gehienak errepublikano-sozialistak ziren eta konstituzio hau 1931ko uztailaren 18an proposatua izan zen, arren ez zen abenduaren 9a arte onartua izan. Iturri zuzena dauka eta publikoa den testua da.

Konstituzioaren egitura

Ez dago konstituzio osoa hemen, baizik eta artikulu batzuk. Egiaz, konstituzio osoak honako antolaketa dauka:

  • Hitzaurre bat (1–7. artikuluak)
  • Bederatzi titulutara banatuta:
  • Lehenengo tituluan: nazioaren antolaketa azaldu (8–22. artikuluak)
  • Bigarren tituluan: nazionalitateaz mintzo da (23–24. artikuluak)
  • Hirugarrenean: eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu (25–50. artikuluak)
  • Laugarrenean: Gorteetaz hitz egiten du (51–66. artikuluak)
  • Bosgarrenean: Errepublikako lehendakaritza aipatzen du (67–85. artikuluak)
  • Seigarrenean: Gobernua (86–93. artikuluak)
  • Zazpigarrenean: Justiziari egiten dio erreferentzia (94–106. artikuluak)
  • Zortzigarren tituluan: Ogasun publikoa (107–120. artikuluak)
  • Bederatzigarren tituluan: Konstituzioaren bermeak eta eraldaketa (121–125. artikuluak)

Halaber, tarteko bi ebazpen ditu; adibidez, lehen lehendakariaren hautaketa Gorteek egingo dutela, baina boto sekretuz.

Testuingurua

Urruna

Urruna: 1973ko otsailaren 11n Espainiako Gorteek errepublika aldarrikatu zutela esaten duen paragrafoak datozen datuak jasotzen ditu. Modu horretan, hasiera eman zitzaion Espainiako lehenengo errepublikari. Errepublika honek hainbat gobernu izan zituen; Pi i Margall-ek gidatutako gobernuan errepublika federalaren proiektua bultzatu zen: konstituzioa. Konstituzio honen oinarriak subiranotasun herrikoia eta botere-banaketa ziren.

Garai historikoaren jarraipena

Hala ere, konstituzio hau ez zen argitaratuta izan. Martínez Campos jenerala altxatu eta errestaurazio moderatua hasi zen, Alfonso XII.a errege izendatuz. Horrela, ondoren 1945 eta 1969ko konstituzioetan oinarritutako testu berri bat egin zen. Konstituzio honek monarkia bermatzen zuen eta txandaketa-sistema batean oinarritutako gobernua aurrera eraman zuen. Txandaketa-sistema honekin oposizioak ez zuen ia parte hartzeko aukerarik; “Canovasen sistema” deiturikoa bi alderdi nagusien arteko txandaketa zen.

Hurbila

Primo de Riveraren ostean, 1930eko urtarrilean Alfonso XIII.ak Damaso Berenguer jenerala jarri zuen gobernuan, “diktablanda” izenekoari hasiera emanez. Aldi berean, gobernuaren oposizioa Donostian elkartu zen monarkia erasotzeko altxamendua hitzartzeko. Bertan, errepublikaren alde agertu ziren eta gorte konstituziogile berriak aldarrikatu zituzten. 1931ko otsailaren 30ean Berenguer kendu eta Aznar jeneralak gidatutako gobernua eratu zen. Honek apirilean hauteskundeetarako deialdia egin eta 50 hiriburuetatik 41ek errepublikaren alde egin zuten. Horrenbestez, errepublika aldarrikatu zuten. Lehenik eta behin, Niceto Alcalá Zamora-k behin-behineko gobernu bat eraiki zuen, egoeragatik, Alfonso XIII.a erbesteratua izan zelarik. Gobernu honek gorte konstituziogileetarako hauteskunde deialdia egin zuen 1931ko ekainaren 28rako.

Hauteskundeen emaitzak eta ondorioak

Hauteskundeen emaitzek errepublikano-sozialisten koalizioaren gehiengoa erakutsi zuten. Bi alderdi nagusiak izan ziren: Largo Caballero-ren PSOE-k 166 diputatu eta Lerroux-en Alderdi Erradikalak 90. Besteek honakoak lortu zituzten:

  • Erradikal sozialistak: 56
  • Ekintza errepublikarrak: 26
  • ORGA: 15
  • Ezkerra errepublikarrak: 36
  • Eskuin Errepublikarrak (Alcalá Zamora-ren Eskuina Liberala Errepublikarra): 22
  • Ligak: 33
  • Agrarioak: 26
  • Karlista eta EAJ: 14

Egoera horretan, 1931. urtean izaera demokratikoa eta aurrerakoia zuen konstituzioa egiteari ekin zioten. Bertan honako printzipioak bermatu ziren: herri subiranotasuna, autonomia, sufragio unibertsal osoa, giza eskubide eta askatasunen aitorpena (dibortzioa, hezkuntza …), laizismoa (erlijio askatasuna, erlijioaren eta estatuaren arteko bereizketa, ezkontza zibila, dibortzioa) eta abar. Printzipio horiek zirela medio, laizismoa eta antikatolizismoa zabaldu ziren. Horren ondorioz, elizaren kontrako erasoak sortu ziren, besteak beste elizen erreketak. Behin konstituzioa onartu zenean, Manuel Azaña gobernuko lehendakari eta Alcalá Zamora Errepublikaren lehendakari izendatu zituzten. Horrela, biurteko erreformista hasi zen, erreformez beteriko aldia. Era berean, autonomien inguruko eta elizaren inguruko eztabaida izan zen; batzuk autonomien eta elizaren sekularizazioaren aurka agertu ziren.

Iruzkina

Iruzkina:

1. artikuluan: Espainia, mota guztietako langileak dituen Errepublika demokratikoa dela dio. Honek agerian uzten du ezkertiarren jarrera.

Ezkertiarren bi oinarri agertzen dira: langileen indarra eta sistema antimonarkikoa. Ordura arte ez bezala, Espainia demokratikoa bultzatu zen, askatasun eta justizian oinarrituta.

Bestetik, subiranotasun nazionala azaltzen da (“Organo guztien botereak herrian du jatorria”). Estatuari erreparatuta, Errepublikak estatu integrala osatzen duela dio. Kontzeptu honekin ekidin egiten da errepublika zehaztea (federal edo unitarioa). Halaber, Errepublika udalerri eta eskualdeen autonomiarekin bateragarria dela agertzen da; horrek geroko autonomien antolaketa ahalbidetu zuen, nazionalismoaren aldarrikapena eraginaz (adibidez, Kataluniaren kasua, “Mancomunitat”). Amaitzeko, lege bidezko bandera bakarra gorria, horia eta morea da; monarkikoa ilegalizatuz.

2. artikuluan: legearen aurrean guztiak berdinak izatearen ideia bermatzen da. Horrek herri klaseen indarra areagotzen du.

3. artikuluan: Espainian ez dago erlijio ofizialik; Espainia akonfesionala da. Hortaz, estatua eta eliza banatu egiten dira. Banaketa hau hasieratik errepublikaren arazo bihurtu zen; adibidez, elizaren erreketak eta elizaren aldeko oposizioa.

6. artikuluan: antimilitarismoaren ideia agertzen da; lehentasuna emango zaio politikari eta nazioarteko hitzarmenei, herritarrek aurreko urteetan pairatutako atsekabearengatik.

7. artikuluan: “Espainiako Estatuak Nazioarteko Zuzenbidearen arau unibertsalak onartuko ditu”. Horrek adierazten du Espainiako Errepublika nazioarteko zuzenbidearekin bateragarria dela eta isolamendua ukatzen dela.

Tituluen eta autonomia arauen azalpena

8. artikulua: Espainiako estatuaren antolaketa azaltzen da: udalerriak eta autonomiak; autonomiak bermatzen dira, betiere Estatuko barnekoak badira.

11. artikulua: Probintzia batek edo zenbait probintziek eskualde autonomo gisa antolatzeko aukera dute.

12. artikulua: autonomia osatzeko bete beharreko baldintzak finkatzen dira: udal gehienek proposatzea, eskualdeko erroldako gehienek onartzea eta gorteetan onartzea (15., 16. eta 18. artikuluetan zehazten denaren arabera). Behin eskualde baten Estatutua (autonomia) onartzen denean, Estatuak beregain hartzen du.

13. artikulua: ez da autonomien federaziorik onartuko; horrek lehenengo errepublikako federalismoa saihesten du.

Erlijio eta hezkuntza

26. artikulua: erlijio guztiek tratu berdina izango dutela adierazten du; Espainia akonfesionala dela agerian uzten da. Gainera, Estatuek ez diote Elizari edo Kontu elkarte katolikoei inolako laguntzarik emango. Horrek estatua eta elizaren arteko erabateko haustura erakusten du. Elizgizonei lege berezia ezarriko zaie: gehienez bi urtez ordainduak izango dira. “Jesusen barrutia”-ren kontrako neurriek (1932ko neurriak) hurrengo urteetan arazoak sortuko dituzte.

Ondarrenez, elizaren ondasunak nazionalizatuko dira ongintza eta hezkuntzarako. Gainerako orden guztiak 1933ko “Ley de Congregaciones” legearen arabera antolatuko dira. Artikulu honetan argi ikusten da erlijioari kendutako indarra.

27. artikuluan: kontzientzia eta erlijio askatasuna bermatuko da.

48. artikuluan: hezkuntzan doakoa eta nahitaezkoa dela esaten da. Irakaskuntza laikoa eta elkartasunean oinarrituta izango da.

Ondorioak

Ondorioak:

Konstituzio honek iritzi ezberdinak sortuko zituen. Alde batetik, eskuindarrentzat biztanleriaren zati baten eskubideak soilik bermatzen dituen testua izan zen. Beste aldetik, ezkertiarrentzat konstituzio aurrerakoi baten adierazpena zen: eliza eta estatua bereizi, neurri sozialak bultzatu, hezkuntza laikoa, autonomien aukera eta langileen eskubideak bermatzen zituen. Hala ere, gizarte proiektu bat irudikatzen zuen konstituzioa; ez zuen gizarte baten egitura osorik zehazten.

Hori guztia dela eta, eskuindar alderdiak horren kontra agertu ziren. Oposizio horrek bere garaipena izango zuen 1933ko hauteskundeetan CEDAren garaipenarekin. Behin CEDAren garaipena gertatuta, biurteko erreformistako (1931–1933) berrikuntza guztiak atzera bota ziren. 1978ko konstituzioari erreparatuta, honetan finkatutako ideia autonomikoak aurrekaritzat hartu ziren.

1936ko otsaileko hauteskundeetarako emaitzak

Sarrera

1936ko otsaileko hauteskundeen emaitzak

Sarrera: 1936ko otsaileko hauteskundeen emaitzak adierazten dituen barradun grafikoa dugu. Bigarren mailako iturria da eta publikoa (Pecharromán historiagileak liburu batean argitaratu zuena). Hauteskundeak Espainia osoan egin ziren eta Gorteak Madrilen bildu ziren.

Hauteskunde-emaitzak: parlamentuko indarrak

Grafikoan agertzen diren emaitzei erreparatuta, diputatu kopuruak honela izan ziren:

  • PSOE: 99 diputatu
  • CEDA: 88 diputatu
  • Izquierda Republicana: 87 diputatu
  • Union Republicana: 38 diputatu
  • Ezkerra Republicana eta Izquierda Catalana: 37 diputatu
  • Beste alderdi batzuk: 19 diputatu
  • PCE: 17 diputatu
  • Eskuineko Errepublikarrak: 17 diputatu
  • Zentristak: 16 diputatu
  • Bloke nazionala: 12 diputatu
  • Lliga catalana: 12 diputatu
  • Partido Agrarioa: 11 diputatu
  • Eusko nazionalistak: 10 diputatu
  • Tradizionalistak: 10 diputatu

Hauteskunde horietan Fronte Popularra izan zen garailea; Ezkerreko alderdien koalizioa izan zen, hauteskundeak batera aurkezteak emaitza onak ekarri zizkion. Fronte Popularraren osagai nagusiak izan ziren, besteak beste: PSOE, PCE, Izquierda Republicana (IR), Union Republicana (UR), Partido Sindikalista, POUM, PRDF, Eusko Abertzale Ekintza (EAE‑ANV), Partido Galeguista (PG) eta Esquerra Valenciana (EV).

Testuingurua

Urruna

Urruna: Errestaurazioaren garaian, 1976ko konstituzioan (Alfonso XII.aren erregealdian) gobernuaren oinarri gisa txandaketa sistema bat ezarri zen. Sistema horren funtzionamendua hauteskunde iruzurrekin eta manipulazioekin mantentzen zen. 1930eko abuztuaren 17an alderdi politiko ezberdinak Donostiako ituna hitzartu zuten, monarkiaren kontra eta errepublikaren alde. Indar ezberdinak batu eta proiektu progresista bideratu zuten.

Hurbila

1931ko apirilaren 14ean (udal hauteskundeak apirilaren 12an ospatuta) Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. 1931ko ekainaren 28rako, Niceto Alcalá Zamora-k gorte konstituziogileetarako hauteskunde deialdia egin zuen. Hauteskunde horietan ezkerreko alderdiak elkartu ziren, “Conjunción republicano-socialista” izenekoan. Eskuindarrak beren aldetik bananduta aurkeztu ziren.

Gorte konstituziogileetarako hauteskunde horiek ezker alderdiek irabazi zituzten; Julian Besteiro (PSOE) hasieran eta gero Manuel Azaña (“Acción Republicana”) jarri ziren gobernuburu. Alcala Zamora (Eskuina Liberala Errepublikarra) Errepublikaren ordezkari izendatu zuten. Horrela, biurteko erreformistari eman zitzaion hasiera; eremu askotako erreformak abiarazi ziren: erreforma militarra, hezkuntza erreforma, erreforma erlijiosoa, nekazaritza erreforma, lan erreforma eta autonomia erreforma.

Ondorio politikoak eta gerraren aurreko tentsioa

Nekazaritza erreformarekin lotura estuan, 1933ko Casas Viejaseko gertaerek, besteak beste, Azañaren gobernuaren amaiera ekarri zuten. 1933ko azaroaren 19an hauteskunde orokorrak ospatu ziren. Hauteskunde hauetan, 1931koan ez bezala, eskuin indarrek koalizio bat eratu zuten, ezkerreko indarrak bananduta zeuden. Emaitzek eskuin indarren alde egin zuten (CEDA garaile), eta Lerrouxen (Alderdi Erradikala) gidatutako biurteko kontserbadorea hasi zen. Gobernu honek CEDAren eragin handia izan zuen.

Oposizioaren desegonkortasunak tentsioa sortu zuen; CEDAk gobernuan parte hartu nahi izan zuela aldarrikatu zuenean, Lerrouxen gobernuak CEDAko hiru ministro sartu zituen (1934). Horrek oposizioaren haserrea piztu eta Urriko Iraultza gertatu zen; gobernuak estatuaren errepresioa zabaldu zuen. 1935ean Lerrouxen gobernua erori eta 1936ko hauteskundeak ospatu ziren. Egoera horretan, ezkerreko indarrak batu eta Fronte Popularra osatu zuten; koalizio horrek ideologia ezkerrekoa, errepublikarra eta antifaxista zuen.

Iruzkina: hauteskunde-azterketa

Iruzkina:

Hauteskundeen emaitzek erakusten dute Fronte Popularrak botoen %48a lortu zuela, eskuin alderdiek %46; zentristak %5,4. Fronte Popularraren alde, PSOE izan zen diputatu gehien lortu zuen alderdia (99 diputatu). Guztira, Fronte Popular honek 278 diputatu lortu zituen (%58,8). Indar hauek nagusitu ziren Bartzelonan, Madrilen, Valentziako zonalde industrialetan eta periferietan.

Eskuina bananduta aurkeztu zen; CEDA izan zen haien artean diputatu gehien lortu zuena (88 diputatu). Osotasunean eskuinek 160 ordezkari lortu zituzten (%33,83). Hauen nagusigoa nekazaritza zonaldeetan, Gaztelan, Nafarroan, Galizian eta Aragoiko zati batean izan zen. Alderdi zentristek diputatu gutxi izan zituzten; horien artean Falangea ageri zen.

Fronte Popularraren garaipenaren arrazoia ezkerreko alderdien batura izan zen. Alderdiak elkartu eta koalizio bat osatzeak indarra eman zien. Koalizioaren programaren oinarriak honakoak ziren: 1934ko Urriko Iraultzako preso politikoentzako amnistia; Generalitat gobernuaren berrezarkuntza; 1931–1933ko biurteko erreformetan abiaturiko berrikuntzen berreskuratzea. Hala ere, lehenagoko hilabeteetan sortutako tentsioak proiektu erreformista aurrera eramatea zaildu zuten.

Ondorioak eta gerra

Ondorioak:

Fronte Popularraren garaipenarekin, koalizioak bere programa gauzatzeko ahalegina egin zuen. Hala ere, hauteskunde gauean bertan Franco jenerala estatu-kolpe baten proposamena egin zuen armadan. Mola, Sanjurjo eta Franco buru, estatu-kolpea antolatzeari ekin zioten. 1936ko uztailaren 12an, Requetek eta Falangek Guardia de Asalto-ko teniente Castillo hil zuten; ondorioz, Calvo Sotelo hil ondoren, uztailaren 17an Afrikatik abiatu zen estatu-kolpea eta uztailaren 18an penintsulara iritsi zen. Gobernuak kolpeari eginiko erresistentziagatik gerra zibila piztu zen (1936–1939).

1976ko abenduko Politikako Legearen erreferenduma

Sarrera

Politikako Legearen erreferenduma (1976ko abendua)

Sarrera: Grafiko hau erreferendumeko emaitzak adierazten dituen grafiko zirkularra da. Izaera politikoa eta bigarren mailako iturria du; publikoa izan zen, 1976ko abenduaren 15ean Madrilen egin zelarik. Erreferendum honetan Suárez zegoen gobernuan eta frankismoan indarrean ziren oinarrizko lege askok indarrean jarraitzen zuten.

Grafikoaren emaitzetan herritarren gehiengoa aldaketaren alde zegoela ikusten da: %94,2 bai, %2,6 ez, %3,0 zuri eta %0,2 baliogabe. Parte-hartzea %77,4koa izan zen; %22,6ak abstentzioa aukeratu zuen.

Testuingurua

Urruna

Urruna: Frankismoan, Francok oinarrizko lege ezberdinak jarri zituen indarrean, eta horien bidez funtzionatzen zuen erregimena. Zazpi oinarrizko lege aipatzen dira testuan: "Lanaren Forua" (1938), "Gorteetarako legea" (1942), "Espainiaren forua" (1945), "Erreferendum nazionalerako legea" (1945), "Estatu Burutzaren Ondorengotzarako legea" (1947), "Mugimendu Nazionalaren oinarrien legea" (1958) eta "Estatuaren lege organikoa" (1967).

Oinarrizko lege hauek, baita ere, erreformarekin lotutako erreferendumekin inplementatu ziren; agintariek sarritan emaitzak moldatzen zituzten. "Erreforma politikorako legea" izeneko azken oinarrizko legeak diktaduratik demokraziara igarotzeko bidea ireki zuen.

Hurbila

Frankismoaren azken urteetan, 1973an Luis Carrero Blanco izendatu zuten gobernu burua, baina ETAk atentatu batean hil zuen. Carrero Blanco-ren heriotzak frankismoaren jarraipena bermatzen zuen gizona erail zuenez, frankisten artean zatiketa sortu zen: immobolistak ("bunker") eta aldaketa moderatuen aldekoak. Carrero Blanco-ren heriotzaren ondoren Carlos Arias Navarro jarri zuten gobernu buruan; haren gobernuak ez zuen aldaketarik aurrera eraman.

1975eko azaroaren 20an Francoren heriotzak diktaduraren azken urteak markatu zituen; gero, erregeak Arias Navarroren dimisioa eskatu eta Suárez jarri zuten gobernuan. Suarezek aldaketak abiatu nahi izan zituen, baina aukerak zailak ziren "bunker"-ekoen oposizioagatik. Hala ere, Suarezek bi mekanismo erabili zituen: lehenik, Gorteetan aldaketak bozkatu; bigarrik, herritarren bidez erreferendum bidez egiaztatu.

Iruzkina

Iruzkina:

Emaitzek herriaren nahia agerian uzten dute: bozkatzean herritarren %77,4k parte hartu zuen eta horietatik %94,2k erreferenduma onartu zuten. Abstentzioaren arrazoiak askotarikoak izan ziren: batzuek aldaketa azkarrago eta sakonagoak nahi zituzten eta abstentziora deitu zuten; beste batzuk Suarezen gobernuaren eredu moderatua ez zuten onartu.

Erreferendumak demokratizazio prozesua bultzatu zuen eta gobernuak Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak deitu zituen; frankismoak ilegalizatutako alderdi eta erakunde batzuk berriz legalizatzera eraman zuen honek. Oro har, erreferenduma demokratizaziorako bidearen hasiera izan zen.

Municheko Kongresuaren erabaki politikoa (1962)

Sarrera eta sailkapena

Municheko Kongresuaren erabaki politikoa, 1962

Sailkapena/aurkezpena: Dokumentu hau izaera politikoa du; Munichen eginiko Europako Mugimenduaren IV. Kongresuan espainiar ordezkariek egindako ekarpena da. Egile kolektiboa da: Kongresuan parte hartu zuten 118 espainiar kidek adostu zuten. Testu hau publiko eta 1. mailako testu historikoa da; iturria F. Álvarez de Miranda-ren "Del Contubernio de Munich al consenso" (1985) liburuan agertzen da.

Ingurune historikoa

Inguru historikoa: Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa batasunaren aldeko urratsak hasi ziren. 1951etik CECA/IAEE (Ikatza eta Altzairuaren Europar Komunitatea) eratu zen; ondoren 1957an Erromako Itunak CEE/EEE sortu zuen. Helburua partaideen arteko ekonomia batasuna eta merkatu batua lortzea zen.

Espainian, bitartean, Francoren erregimena (Nazional Katolizismoa) nagusi jarraitzen zuen, askatasunen kontrako errepresio gogorrekin. Autarkia politikaren porrot ekonomikoa eta gizarte-misera nabariak izan ziren. 1953tik aurrera, nazioarteko giroak Francoren erregimena Mendebaldeentzat baliagarriagoa ikusi eta lehen urratsak hasi ziren: Konkordatua eta AEBekin base militar eta akordio ekonomikoak. 1955ean Espainia NBEn onartu zen. Gobernuan, 1957tik aurrera, ministro teknokraten (askotan OPUS DEI loturadunak) sarrera eta ekonomia irekitze prozesua gertatu zen.

Municheko Kongresuaren zentzua Espainiako oposizioarentzat

1962ko ekainean Munichen ospatu zen Mugimendu Europarraren IV. Kongresua. Han 118 politiko espainiar elkartu ziren (38 erbestean zirenak eta 80 Espainiatik kanpo ez zirenak). Parte hartu zutenak monarkiko liberalak, demokrata-kristauak, sozialdemokratak, sozialistak eta nazionalistak izan ziren; komunistek eta anarkistek ez zuten parte hartu.

Testuan jasotako puntuak honakoak ziren: Espainiak Europako beste herrialdeekin integratzeko asmoa; benetako erakunde demokratikoak ezarri behar direla; gizakiaren eskubide guztiak bermatzea; erkidego naturalen nortasuna aitortu; sindikatu askatasunak eta greba eskubidea onartu; alderdi politiko anitz negoziatzeko eskubidea eta erregimenaren demokratizazioa bultzatu behar direla.

Kongresuak printzipio guzti hauek onartu zituen. Garrantzi politikoa handia izan zen, zeren indar erbesteko demokratikoak eta barneko "demokrata berrien" elkarketa bilatu baitzuen etorkizunerako, Europa handiagoaren onespenarekin. Erregimenak, ordea, kontrako erantzuna eman zuen eta "Contubernio de Munich" terminoarekin deskalifikatu zuen. Munichekoan parte hartu zuten politiko batzuk, Espainiara itzuli zirenean, kartzelaratu edo erbesteratu egin zituzten.

BPG biztanleko bilakaera (1931–1973)

Sailkapena eta deskripzioa

BPG biztanleko (1931–1973) (1980ko pezetaetan)

Sailkapena: Grafikoa lineala da; BPG/biztanleko datuak bilakaera erakusten ditu. Bigarren mailako dokumentu historikoa da eta publikoa; iturria Prados de la Escosura-ren lan bat izan daiteke.

Deskripzioa: Hasierako datuak baxuak dira; 1943rako zertxobait igo eta gero poliki jaisten dira. 1951–53tik aurrera igoera handia eta jarraitua agertzen da, 1959, 1963 eta 1971 urteetan gorakada nabarmenekin (1931etik 1973ra bitarteko datuak iradoki arren grafikoak 1931–1939 tartea agertzen ez duela dio testuak).

Interpretazioa

Interpretazioa: Gerra aurreko adierazle batzuk falta badira ere, 1951–53 arteko jaitsiera handia nabarmena da; Gerra Zibilak eta haren ondorengo egoerak eragin zuten hondamena. Halaber, autarkia politika ekonomikoki kaltegarria izan zen; estatuak ekonomia erabat kontrolatu zuen, eta horrek atzerapena eta ustelkeria ekarri zituen.

Nekazaritzari lehentasuna eman zitzaion, baina emaitzak txarrak izan ziren; industria indartzeko INI bezalako ekimenak jarri ziren 1941ean. 1950eko hamarkadaren erdira eta 1953tik aurrera, nazioarteko giroaren aldaketak eta AEBekin sinatutako hitzarmenek laguntza ekarri zuten. 1959an Egonkortze Plana luzatu zen; 1964–1973 bitarteko Garapen Planek industrian bultzada eman zuten eta BPG/kapita igoera handia eragin zuten. Hala ere, industria iturri nagusiak kanpokoak izateak faktura ekonomikoak ekarriko zituen 1973tik aurrera.

Foruen hobekuntza 1982ko Nafarroan

Foruen hobekuntza testu honen atala Nafarroako Foru Hobekuntzaren zati bat da; testu juridikoa eta agiri publikoa da. Demokrazia garaian kokatzen da. 1978ko Konstituzioak Espainiako demokraziaren egitura berria ezarri zuen eta autonomia aukeraren bidez estatuaren lurralde-antolaketa onartu zuen. Konstituzio honek Nafarroaren integrazioaren aukera mantendu zuen, erreferendum baten bitartez (Disposición Transitoria Cuarta).

Nafarroan garapen autonomikoa berezia izan zen: ez zen autonomia berri bat sortu behar, baizik eta jadanik zeukan foru antolamendua garatu. 1841eko legearen bitartez lortutako foruak frankismoan mantendu ziren eta garatu egin behar ziren. Nafarroak bere erregimen fiskal propioa mantendu zuen. 1979an Foru Parlamentua hautatu zen, Gorteetatik heredatutako erakunde demokratiko gorena izan zena. Hauteskundeetan UCDk gehiengoa lortu zuen (20 eserleku) eta PSOEk 15; UPNk 13. Abertzaleek zatikatuta 20 eserleku lortu zituzten, tartean HB-k 9 eserleku zituen.

Hauteskunde horietatik atera zen Foru Diputazioa Madrilgo gobernuarekin foru erakundeen erreforma negoziatu zuena. Azkenean, akordioa egin eta 1982ko Foru Hobekuntzaren (LORAFNA) bidez Nafarroa autonomien estatuan txertatu zen eta Nafarroako Foru Erkidegoa eratu zen. Foru Hobekuntza onartu ondoren, Gabriel Urralburu sozialista izan zen Nafarroako lehen presidentea.

-- Testu hau haren edukia mantenduz eta zuzentasun ortografiko eta gramatikalarekin prestatu da. Azalpen gehigarriak, zerrendak eta azpiatalak gehitu dira irakurgarritasuna eta SEOa hobetzeko, baina originaleko informazio guztia errespetatu da.

Deskargatu

PDF Word HTML