Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren aurkako oposizioa: 1940-1970

Historia2,08 KB

Frankismoaren aurkako oposizioa

Frankismoari talde ugarik egin zioten kontra. Oposizio horrek errepresio judiziala eta poliziala jasan zuen. Talde guztiak klandestinoak ziren; preso politikoak, komunikabideen kontrola jasan zutenak eta erregimenarekiko loturarik ez zutenak baztertuak izan ziren.

40ko hamarkadako taldeak

Hasierako urteetan, oposizio armatua izan zen erregimenaren aurka:

  • Makiak eta gerrilariak: Ekintza armatuak egin zituzten Galizian, Asturiasen eta beste leku batzuetan.
  • Arango bailara: 1944an komunistak sartu ziren, baina porrota ezagutu zuten.
  • Monarkikoak: Francok bere taldeko batzuei, Juan de Borbonen itzulera nahi zuten monarkikoei, aurre egin behar izan zien.

50eko hamarkadako taldeak

Garai honetan bi talde nabarmendu ziren:

  • Unibertsitateko
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren aurkako oposizioa: 1940-1970" »

Lehen Karlistaldia: Euskadi, Zumalakarregi eta Bilbo

Historia2,37 KB

Lehen Karlistaldia: Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen absolutisten eta liberalen artean. Gerra hark 1840. urterarte iraun zuen, eta Hego Euskal Herrian izan zen gordinen, nahiz eta Aragoian, Katalunian eta Maestrazgoan ere izan zituen ondorioak.

Karlistak eta liberalak

Matxinada karlista 1833ko irailaren amaieran hasi zen. Karlistak elkarren artean lotura areagotzen hasi ziren bi arrazoiengatik:

  • 1834ko uztailean, Karlos María Isidro erregegaia Euskadira iritsi zen.
  • Zumalakarregi jeneralak prozesu hori bultzatu zuen.

Don Karlos Euskadira iritsi zenean, benetako estatu karlista jarri zuen abian; estatu horrek bere erakundeak zituen. Karlisten kausa indartu egin zen eta jarraitzaileak lortu zituzten, Don Karlosek Bizkaiko Foruen zina...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Karlistaldia: Euskadi, Zumalakarregi eta Bilbo" »

Kultura-aldaketak eta oposizioa frankismoaren amaieran

Historia2,31 KB

Aldaketak kulturan eta hezkuntzan

Gobernua pantailak eta egunkariak manipulatzen saiatu zen arren, ezin izan zuen irekitze intelektuala ekidin eta hainbat aldizkari garrantzitsu sortu ziren; adibidez, Cuadernos para el Diálogo. Hezkuntza-planak aldatu egin ziren eta, ondorioz, alfabetatutako eta unibertsitateko biztanleriak gora egin zuen. Garapen hau Hezkuntzaren Lege Orokorrari (1970) esker lortutako irakaskuntzarako aurrekontuari esker eraman ahal izan zen aurrera.

Gizarte-mugimendu berriak eta erregimenaren aurkako oposizioa

Ekonomia eta kultura garatzen ziren heinean, aldaketa-nahia indartu egin zen oposizioko biztanleriaren artean; hala, oposizio-talde berriak sortuz joan ziren.

PCEren protagonismoa: langile eta unibertsitate mugimenduak

Nahiz...

Jarraitu irakurtzen "Kultura-aldaketak eta oposizioa frankismoaren amaieran" »

Clara Campoamor eta emakumeen sufragioa — 1931

Historia2,52 KB

Identifikazioa

Autorea: Clara Campoamor, diputatua izan zen. Politikari espainiarra izan zen, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia Espainian, 1931ean lortu zena. II. Errepublikako Gorte Konstituziogileari zuzenduta dagoen 1931ko irailaren 1ean eman zuen hitzaldi politiko hau. Lehen mailako iturriak erabiltzen ditu eta testu politiko-juridikoa da.

Ideia nagusiak

Testu honen ideia nagusia emakumeen askatasuna eta sufragio-eskubidea defendatzea da. Clara Campoamor-ek gizaki izateagatik emakumeek dituzten eskubideak aldarrikatzen ditu; hau da, gizonezkoak eta emakumezkoak berdinak direla azpimarratzen du.

  • Sufragioaren aldeko argudioa: Konstituzioak libreagoa, aurreratuagoa eta hobea izan dadin emakumeen sufragioa
...
Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta emakumeen sufragioa — 1931" »

Euskal Herriko Foru Erregimena eta Instituzioak

Historia2,86 KB

Euskal Herriko Foru Erregimena

Foruen Jatorria eta Egitura Politikoa

Foruak legeak ziren. Autonomia erkidego bakoitzak bere ohiturak zituen. Euskal Herrian XV. mendean idatzi ziren. Erregeak emandako hiri itunak ere badira foruen jatorria. Euskal Herriak Jaka eta Logroñoko hirietatik jaso zituen foruak. Bertan, biztanleen eskubideak eta erregearekin zuten harremana lotzen ziren.

Akordio honetatik autogobernua sortzen da, Foru Baimenarekin batera. Foru Baimena erkidegoak erregeari baiezkoa edo ezezkoa esateko zuen eskubidea zen. Euskal Herrian foruek XIX. mendera arte iraun zuten: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (A, B eta G) 1876ra arte, eta Nafarroan (N) 1841era arte.

Foru Instituzioak

Foruek eta instituzioek foru erregimena osatzen zuten. Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Foru Erregimena eta Instituzioak" »

Espainiako Krisia eta Liberalismoaren Sorrera (1788-1833)

Historia2,41 KB

1788an, Karlos III.aren heriotzaren ondoren Karlos IV.a tronura iristerakoan, Antzin Erregimenak bere horretan zirauen, despotismo ilustratuak aldaketa berritzaileak agindu bazituen ere. Hala ere, 1789an, Frantziako Iraultzak prozesu berri bat abiarazi zuen; hurrengo urteetan zehar, Antzin Erregimena hondoratu eta sistema liberal politikoa, kapitalista eta klase-gizarte berriak ekarriko zituen.

Gerra eta Krisi Politikoa (1808)

1808an, Napoleonen ejerzitoak herrialdea hartu zuen, Borboien absolutismoaren krisia azken muturreraino eramanez, ekonomia larriagotuz eta inbaditzaileen aurkako gerra sortuz (Independentzia Gerra). Gerra hartan Frantziako Iraultzan sortutako ideiak zabaldu ziren eta oinarri horietako asko 1812ko Konstituzioan bildu ziren....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Krisia eta Liberalismoaren Sorrera (1788-1833)" »

Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Boto Eskubidea (1931)

Historia2,57 KB

Clara Campoamorren Hitzaldia Gorte Konstituziogileetan

Hona hemen Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldi baten pasarte bat, zehazki 1931ko irailaren 1ean izan zena. Clara Campoamorrek emakumearen boto eskubidearen aldeko diskurtsoa egin zuen, eta horrek eztabaida handiak sortu zituen, aurreko mendeetako Konstituzioetan ez baitzen onartzen. Azkenean, 1931ko Konstituzioan, Lehen Mundu Gerraren ondoren, emakumeei hauteskundeetan parte hartzea onartu zitzaien.

Testuaren Analisia: Boto Eskubidearen Hiru Arrazoi Nagusiak

Testuaren azterketan, ikus daiteke Clara Campoamorrek hiru arrazoi nagusitan oinarritzen dela emakumeen boto eskubidea onartzearen alde:

  1. Pertsonen Berdintasuna: Ilustraziotik datorren pentsamoldean oinarritzen
...
Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Boto Eskubidea (1931)" »

EAJ-PNVren sorrera eta Sabino Aranaren ideologia

Historia1,81 KB

EAJ-PNVren sorrera eta testuinguru historikoa

Testu hau Euskal nazionalismoaren ideologiarekin guztiz lotuta dago, Sabino Aranaren ikuspuntutik. Aranak industrializazioaren garapena, burdingintzaren sustapena eta, horren ondorioz, kanpotarren etorrera masiboa ezagutu zituen. Gainera, foruen ezabapenak eta quinta sistemak sortutako frustrazioak bultzatuta, eta alderdi guztiak espainolak zirela iritzita, EAJ-PNV sortu zen 1895ean.

Sabino Aranaren pentsamenduaren oinarriak

Analisiari dagokionez, Sabino Aranaren pentsamenduaren oinarriak independentismoa, katolizismoa eta arrazaren garbitasuna ziren. Euskal arraza izateko ez zen nahikoa euskara hitz egitea; euskal abizenak izatea ere ezinbestekoa zen. Aranak ideia multzo hau "Jaungoikoa eta Lege Zaharra"

...
Jarraitu irakurtzen "EAJ-PNVren sorrera eta Sabino Aranaren ideologia" »

Munduko Gerraren Ondorioak: Demografia, Ekonomia eta Politika

Historia2,34 KB

Ondorio demografikoak

- 50 milioi hildako eta 70 milioi zauritu. Zibilak soldaduak baino kaltetuagoak izan ziren.

Ondorio ekonomikoak

- Gerrak Europa ekonomikoki eta fisikoki suntsitu zuen bitartean, AEB indartu egin zen horren esker, eta munduko potentzia nabarmena bihurtu zen.

Lurren aldaketak

- Batzuetan lurralde-aldaketa nabarmenak eman ziren:

  • Alemania lau zatitan banatu zen. Gero, ezker eta eskuin banaketa egon zen, ondoren bi zatitan geratu zena (AEB eta SES B / Sobiet Batasuna).
  • Gerra hotzaren abiapuntu nagusia izan zen.
  • Alemaniako barruan zeuden herrialdeek independentzia lortu zuten eta Ekialdeko Europako asko Sobiet Batasunaren eskutan geratu ziren.

- Mundua bi bloketan zatitu zen: komunista (ekialdea) eta demokratiko-kapitalista (mendebaldea)...

Jarraitu irakurtzen "Munduko Gerraren Ondorioak: Demografia, Ekonomia eta Politika" »

Industrializazioaren Bilakaera Euskal Herrian: XIX. Mendea

Historia2,47 KB

Sarrera: XVIII. eta XIX. Mendeetako Testuingurua

XVIII. mendean, Euskal Herrian, gizartearen eta ekonomiaren oinarria nekazaritza zen. XVII. mendearen bukaeran, krisialdi ekonomikoa agertu zen Britainiarren bultzadaren ondorioz; 1833-39 bitarteko gerra zibil irekian, krisialdi politiko ere bihurtu zen.

Industrializazio Berantiarra

Euskal Herriko industria, Europakoarekin alderatuta, atzeratuta zegoen. XIX. mendearen erdialdean, bizkaitarren aurrerakada nabarmentzen da, nahiz eta faktore guztietan (ekonomian, politikan eta gizartean) atzeratuak egon.

Siderurgiaren Nagusitasuna

Nahiz eta euskal lurraldeek arlo ekonomikoan aurre egin, haien siderurgia burdinaren "monokultiboan" oinarrituta zegoen. Honek emaitza negatiboak izango zituen krisialdi garaian,...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Bilakaera Euskal Herrian: XIX. Mendea" »