Alemaniako Batasuna: Prozesua eta Gertaera Nagusiak
Alemaniako Batasuna
XIX. mendearen erdialdean, Alemania 39 estatutan banatuta zegoen, baina Prusiak batasuna bultzatu zuen. 1848ko iraultzetatik sortutako Frankfurteko parlamentuak Alemania bateratzea proposatu zuen, Prusiako erregea tronuan zela.
Danimarkaren aurkako gerra
- Danimarkako Holstein eta Schleswig dukerrietako biztanleriaren gehiengoa prusiarra zen.
- 1863an, Frederiko VII.a oinordekorik gabe hil zen.
- Danimarkak bere konstituzioa inposatu zien dukerrietako herritarrei, haien legeak suntsituz. Horrek Prusiaren haserrea eragin zuen.
- Prusia eta Austria aliatu ziren, Danimarka eraso eta Holstein eta Schleswig konkistatu zituzten, gero lurraldeak banatuz.
Austriarren aurkako gerra
- Prusiak Napoleon III.arekin bakea adostu eta Viktor Emanuelekin aliatu zen.
- Austriari gerra deklaratu zion eta, 1866ko Sadowako gerran, Austria garaitu zuten.
- Pragako ituna sinatu zuten: Prusiak Hanover eskuratu zuen eta aurretik Austriarekin banatutako dukerriak bereganatu zituen.
- Prusiako estatu guztiek Ipar Alemaniako Konfederazioa osatu zuten, Gillermo I.a errege zela.
Frantziaren aurkako gerra
- Espainia erregerik gabe zegoen eta Leopoldo de Hohenzollern-ek Espainiako koroa eskuratu nahi izan zuen.
- Napoleon III.a haserre zegoen, ez zuelako nahi noblezia prusiarrak dominaturiko bi nazioen artean egotea.
- Napoleonek gerra deklaratu zion Prusiari. Gillermo I.ak, gerra aurreikusita, 500.000 soldaduko armada prest zuen.
- Sedaneko gudan, prusiarrek frantsesak garaitu zituzten eta Alsazia eta Lorena bereganatu zituzten.
Pertsonaia garrantzitsuak
- Otto von Bismarck: (1815-1898) Estadista, militar eta politikari alemana. Alemania modernoaren sortzailea.
- Frederiko VII.a: Danimarkako erregea.
- Christian IX.a: Frederiko VII.aren ondorengoa tronuan.
- Fichte: Alemaniar filosofoa.
- Gillermo I.a: Alemaniako errege eta enperadorea (kaiser).
Amaierako egoera
- Berlin Alemaniako hiriburu izendatu eta estatu guztiak elkartu ziren.
- Gillermo I.a Alemaniako errege konstituzional izendatu zuten Versalleseko Ispiluen Gelan.
- Bismarck kantziler izendatu zuten.
- Burgesiari esker, populazio eta industria hazkunde handia gertatu zen.
- Alemania munduko potentzia handienetarikoa bihurtu zen.