Espainiako Garapen Ekonomikoa eta Frankismoa (1960-1975)
Egonkortze Plana eta Garapen Ekonomikoa
PEN (Egonkortze Plan Nazionala) 1962ra arte luzatu zen. Ondorioz, langabezia handitu egin zen, baina, dena dela, egonkortze-planak ogasuna hobetu zuen eta garapen-plan batzuei hasiera eman zitzaien, “milagro español” delakoan bilakatu zirenak. Ekonomia-garapenaren helburua hirien hazkundea bultzatzea zen; horregatik, gune industrial berriak sortu ziren ekonomia-desorekak murrizteko.
Hazkundearen Hiru Zutabe Nagusiak
1960 eta 1975 artean, Espainiako ekonomiak %7ko igoera izan zuen urtero, eta hau hiru faktore nagusiren menpe zegoen:
- Emigrazioa: Espainiar asko atzerrira joan ziren eta bueltan dibisak ekarriko zituzten balantza komertziala orekatzeko.
- Turismoa: Espainiako klima eta prezio baxuak erakarrita.
- Atzerriko inbertsioa: Kanpoko kapitalaren sarrera sustatu zen.
Lurralde Desorekak eta Eragin Demografikoak
Hazkunde ekonomiko honek industrian eta sektore finantzarioan garapena ekarri zuen, baina, nahiz eta industrian eta barne-errentan hazkundea egon, lurraldeen arteko desorekak egon ziren. Eragin demografikoak nabariak izan ziren: populazioaren %15ak emigratu zuen eta ondorioetako bat hirietako errentak bikoitzak izatea izan zen. Gainera, nekazal eremuek populazioa galtzen zuten eta hartzaileak ziren lurraldeetan (Mediterraneoa) zailtasunak izan zituzten azpiegitura-faltagatik.
Gizarte Aldaketak eta Kontsumo Gizartea
Gizarte-arloan, adierazpen-askatasun falta baten ondorioz, politikan ez zen aurrerapenik egon, Franco guztiaren menpe baitzegoen. Frankok boterea bere esku zuen eta falangistei, militarrei, katolikoei eta monarkikoei banatzen zien boterea. Baina garapenaren ondorioz, kontsumo-gizarte bat sortu zen, mugimendu feministak egon ziren, eliza berritu zen eta erregimenaren aurkako mugimendu katolikoak sortu ziren.
Erreforma Politikoak eta Oposizioaren Indartzea
Teknokratek eta Opus Dei-ko partaideek, nahiz eta erreformak egin —hala nola, 1963an TOP (Ordena Publikoko Auzitegia) sortu delitu zibilak epaile zibilen esku uzteko, 1966ko Prentsa Legea, 1967ko Erlijio-askatasunaren Legea eta Estatuko Lege Organikoa (gobernu-buru eta estatu-buru karguak bananduz)—, joera inmobilista izan zen nagusi politikan eta erregimenaren aurkako oposizioa zabaldu egin zen. 60ko hamarkadako oposizioa hirien eta industriaren garapenarekin eman zen; oposizio honek errepublikanoak, monarkikoak eta kristau-demokratak bildu zituen.