Cadizko Gorteak: Iraultza Liberala eta 1812ko Konstituzioa

Historia2,56 KB

Cadizko Gorteen deialdia: Osaketa eta ezaugarriak

Ehun urtetan Borboitarrek ez zituzten Gorteak deitu, eta 1810eko iraultzan Cadizen berriro ere bildu ziren. 1812ko Konstituzioak herrialdea aldatzeko nahia zutela adierazten zuen, Espainian monarkia liberala eta parlamentu-monarkia ezarriko zuten eraldaketa garrantzitsuak aplikatuta.

Gorteen osaketa eta gizarte-taldeak

Gerrarekin, goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren Cadizen ordezkatuta egon. Cadizen bizi ziren probintzietako ordezkoak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetakoak ere. Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak ziren nagusi:

  • Elizgizonak
  • Abokatuak
  • Funtzionarioak
  • Katedradunak
  • Militarrak
  • Industria eta merkataritza-burgesiako kideak

Aitzitik, ez zeuden nekazariak (herritarren parte gehiena), ezta emakumeak ere. Batzar konstituziogilea eratu eta nazio-subiranotasuna bere gain hartu zutenean, Cádizko diputatuek iraultza liberala abiatu zuten, herritar guztiei eskubide berdinak emanez eta Espainia eta Amerika batuz.

Joera politikoak: Liberalak eta absolutistak

Cádizko ganberan bi joera handi sortu ziren:

  • Liberalak: Eraldaketa iraultzaileak egitearen aldekoak ziren.
  • Absolutistak: Antzinako ordena monarkikoari eustearen aldekoak ziren.

Cádizko prentsa gehiena liberalen alboan egon zen; bestalde, elizetako pulpituak ideologia absolutistaren aldekoak ziren.

Cadizko dekretuak eta Antzinako Erregimenaren amaiera

Hainbat mendeetan blokeo informatiboa jasan ondoren, liberalek inprimatze-askatasunaren dekretua onetsi zuten. Pentsamendu ilustratuak bultzatuta, Cádizko Gorteek Antzinako Erregimeneko arkitektura suntsitu zuten.

Eraldaketa sozioekonomikoak eta lurralde-antolaketa

Jurisdikzio-jaurerriak abolitu zituzten, tokiko eta probintziako administrazioa modernizatzea eragozten baitzuten. Era berean, gremioak indargabetu ziren eta, horren ordez, ekoizpen liberal-kapitalistaren harreman modernoak ezarri ziren. Landa-inguruan burgesen nekazaritza-eraldaketa iragarri zen.

Erlijio-arloan, Inkisizioa abolitu zen, zientzia garatzeko oztopoa baitzen; horrela, eliz hierarkiaren apurketa gertatu zen. Espainiaren lurralde-berrantolaketa Frantziako departamentu-ereduan oinarrituta zegoen. Lurralde-zatiketa berria dekretatu zuten, lurralde-batasuna eta zentralizazio politikoa lortzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML