Frankismoaren Amaiera eta Espainiako Trantsizio Demokratikoa: 1978ko Konstituzioa
Frankismoaren aurkako oposizioa eta ETAren sorrera
Herriaren kultura-identitatea defendatzeagatik, oposizio berriaren ezaugarrien artean, aipatzekoa da langile mugimendua berragertu zela, grebak ugalduz, errebindikazio laboralaz gain, sozio-politikoak ere eginez.
ETAren sorrera eta erradikalizazioa
Ezbairik gabe, hamarkada honetan Euskadiren historiako gertaera garrantzitsuenetako bat izan zen, oso ondorio latzak eragin zituena. EAJ eta alderdiko gazteen artean tentsioa hazi zen, EKIN EAJtik banandu zen arte. Geroxeago, EKINetik ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortu zen, Euskal Herriaren autodeterminazioa lortzeko helburuarekin. ETAren eta beste talde nazionalisten artean aldeak areagotu ziren, harremana hautsi zuten arte. ETAren tesiak erradikalizatuz joan ziren, borroka armatuaren eta indarkeriaren alde egin baitzuten beren helburu nagusia lortzeko: Euskal Herriaren independentzia.
Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorea erabili zuen, atxiloketak, torturak, eta abar. Aipatzekoa da Burgosko prozesua, giroa gehiago okertzea ekarri zuena. ETA izan zen oposizioaren protagonista nagusia 60ko hamarkadatik aurrera, tradiziozko nazionalismoa haustea ekarri zuena.
Frankismoaren gainbehera
Azkenean, diktadura, kanpoko etsai baten menderatua izan beharrean, oposizio desberdinen erasoen aurrean desegiten joan zen. Azken urteetan erregimena garaiz kanpo geratu zen eta Franco hil ostean, desegin egin zen, erregimenari kohesioa ematen zion bakarra, Franco, desagertu baitzen.
Ondorioak eta iturriak
Bukatzeko, landutako testua lehen mailako iturriko testua dugu, funtsezkoa baitzaigu Euskal oposizioaren asmoak eta Elizaren jarrera frankismoaren aurrean ezagutzeko. Esan bezala, Añoverosek kritikatuko du Euskal Herriaren eskubide eza.
Borobilduz, etapa honetan esan behar da Francok ia 40 urteko diktadura ezarri zuela bere gain botere guztiak hartuz, bai politikoak bai militarrak; ezaugarri nagusia boterea modu antidemokratikoan eta autoritarioan erabili zuela da, inmobilismoa eta zapalkuntzak nagusi izanik. 1960tik, sistemak krisi orokor bat izan zuen Franco 1975ean hil zen arte; bera gabe sistemak ez zuen iraun, gizarteak bide demokratikoak eskatzen baitzituen.
1978ko Espainiako Konstituzioa eta Trantsizio Demokratikoa
Komentatuko dugun testua “1978ko Espainiako Konstituzioa” deitutako dokumentu garrantzitsua da. Bertan, Konstituzioaren araudi garrantzitsuenak agertzen dira idatzita. Testu historikoa da, gai politikoa jorratzen duen izaera juridikoa duena; izan ere, bertan, herrialdearen antolamendua xedatzeaz batera, sistemaren erreforma osatzeko oinarriak adierazita daude.
Konstituzioaren egileak eta testuingurua
Testu honen egileak honako hauek izan ziren: UCD (Suárez buru), PSOE (Felipe González), Alderdi Komunista (Carrillo), Aliantza Popularra (Fraga) eta Nazionalista Katalanak (Pujol buru). EAJ alderdiak (Karlos Garaikoetxea buru) ez zuen parte hartu prozesu honetan, bere aldarrikapenen beldur zirelako. Gainera, EAJ alderdiak abstentzismoa aldarrikatu zuela 1978an gogoratu beharra dago. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenez gero, 1978ko abenduaren 29an, testu publikoa dela esan dezakegu, gainera, espainiar guztiengan eragina izango baitu.
Trantsizioaren ezaugarriak (1978-1982)
1978tik 1982ra bitarteko garaiari deritzo trantsizioa: 1975ean Franco jenerala hil zen, eta 1982an Alderdi Sozialistak eskuratu zuen boterea. Espainiar gehienek ez zuten sistema autoritarioa izaten jarraitu nahi, baina demokrazia baterako irtenbideak ere ez ziruditen hain errazak. Modu baketsuan egin zen erreforma demokratikoa; izan ere, hainbat faktorek lagundu zuten demokrazia txertatzen.
Faktore politikoak
- Joan Karlos I.a: Erregimenak utzitako botere guztia jarri zuen demokraziaren zerbitzura, baita Indar Armatuen gainean ere.
- Erregearen boterea: Erregimen frankista Estatuaren Lege Organikoaren arabera, kaudilloak botere absolutua zuen, baina erregeak, aldiz, ez.
- Gizartearen nahia: Espainiar gehienek alde batera utzi nahi zuten ordura arteko sistema politikoa, eta Europako eredu demokratikoak hartu nahi zituzten.
Faktore sozialak
- Herri ekimena: Lider sindikalak eta politikoak mugimenduan jarri ziren, eta sarri atera ziren kalera aldarrikapenak egitera: amnistia eta askatasuna eskatzen zuten; Katalunian eta Euskal Herrian, aldiz, autonomia.
- Elizaren babesa: Erreforma politikorako prozesuak Elizako boterearen babesa izan zuen, Vatikanoko II. Kontzilioa geroztik.
- Armadaren jarrera: Jarrera immobilistak defendatzen zituzten, baina erregeari leialtasuna erakusten jarraitu zioten.
Konstituzioaren ideia nagusiak eta testuinguru historikoa
Jarraian, testuaren analisia eginez gero, bertako ideia nagusiak: Bertan, Espainiako Estatua sozial eta demokratikotzat jotzen da, askatasunean eta eskubideetan oinarrituta. Subiranotasuna herriarena izango dela eta monarkia parlamentarioaren ezarpena adierazten da, beraz, Estatu bikamerala. Konstituzioak, Autonomia Erkidegoei autogobernua izateko eskubidea aitortzen die, eta horrela, foru lurraldeek dituzten eskubide historikoak babesten eta errespetatzen ditu, 1839ko urriaren 25eko legea indargabetuz (non I. Karlistaldiaren ostean foruak berretsi ziren batasun konstituzionalari utzi gabe, ate bat zabalik utzita foruak aldatzeko). Era berean, 1876ko uztailaren 21ean egindako legea indargabetu zen, Foruak galdu zirenean.
Trantsizioko gobernuak eta hauteskundeak
Jarraian, bere testuinguru historikoan kokatuko dugu dokumentu garrantzitsu hau. Trantsizio garaian hiru gobernuburu egon ziren:
- Arias Navarro (1975-1976): Norabide immobilista zuena eta dimititu egin behar izan zuena. Immobilismoaren aldekoa zen, baina sektore erreformistak norabide inboluzionistarekin jarraitzea galarazi eta egiazko erreforma politikoa sustatu nahi izan zuen. Testuinguru honetan, gobernuaren barne arazoak gertatu ziren, non Arias Navarroren eta erregearen bateraezintasun politiko eta pertsonalak eragin zuen dimisioa aurkeztera.
- Adolfo Suárez: Bi egunera, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Horrek susmo txarrak piztu zituen, hala ere, susmoak susmo izan arren, oposizio demokratikoarekin ondo moldatzea lortu zuen. Adolfo Suárezen gobernuko lehen erabaki politikoek azkartu egin zuten prozesu demokratikoa. Batez ere, Erreforma Politikoa sustatu eta egitura frankistaren desagerpena sustatu zuena izan zen. Lege hori onartu zenez, gobernuak hauteskundeak antolatu behar izan zituen, eta hori dela eta, gobernuak legeztatu behar izan zituen alderdi politikoak. Hauteskunde orokorren helburua erregimen frankista behin betiko desegitea zen, hala ere Alderdi Komunista legeztatzea besterik ez zen geratzen.
- Calvo Sotelo: (Azken gobernuburua, 23F-ren ostean)
Hauteskundeetan parte hartutako alderdi eta koalizio ugarien artean, nabarmentzekoak dira aurretik aipatutakoak. Emaitzek UCDri garaipena eman zioten, eta Suarezek gobernu berri bat antolatu zuen. Beraz, Moncloako Ituna sinatzearekin batera, alderdi guztiek erreformarekin jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.
Konstituzioaren onarpena eta egitura
Sistemaren erreforma osatzeko, Konstituzio bat onartzea behar zen. Zehazki, komentatzen ari garen testua. Konstituzioaren oinarriak honako hauek izan ziren: monarkia, erregimen parlamentarioa (testuan subiranotasun nazionala adieraziz) eta Estatu deszentralizatua, autonomiak onartuz. UCDk, PSOEk, PCEk, APk eta Nazionalista Katalanek egitura politiko frankistak desagerrarazi eta Estatu Demokratiko berri bat ezartzea zuten helburu. Adostasun bateratua lortu zuten, eta denek onartu zuten 1978ko erreferendumean. EAJk, parte hartu ez zuela gogoratu beharra dago, bere aldarrikapenen beldur baitziren.
Konstituzioaren antolaketari begira, bi zati bereizten ziren:
- Zati dogmatikoa: Bertan, oinarrizko printzipioak definitu ziren.
- Zati organikoa: Konstituzioaren hiru gai nagusiak antolatzen ziren: eskubideak, erakundeak eta lurralde aldaketak.
Erakundeen esparruan, monarkiak Estatuko buruzagitza betetzen zuen. Lurralde antolaketari dagokionez, autonomia onartu zen Estatuko lurraldeak antolatzeko modu gisa. Hala, nazionalistei autogobernurako zuten eskubidea aitortu zitzaien. Idatzi eta onartu ziren lehen bi Autonomia Estatutuak euskalduna eta katalana izan zirelarik, 1979an.
Ondorioak eta 23F estatu kolpea
Bukatzeko, esan behar da lehen mailako iturriko testua dela hau, funtsezkoa baita Espainia demokratikoaren eraketan hartutako neurriak ezagutzeko. Esan bezala, testuan, Konstituzioaren artikulu esanguratsuenak agertzen dira.
Gerora begira, beste hauteskunde orokor batzuk antolatu ziren, Suarezek herritarren babes handiagoa lortzeko helburua baitzuen, baina garaile izan bazen ere, gehiengo erlatiboz izan zen. Suárezen bigarren gobernu honek 1981era arte iraun zuen. UCDk irabazi zuen, baina ezkerreko indarrek lortu zituzten estatuko alkatetza garrantzitsuenak. Horrek krisi ekonomikoaren gordintzea eta baita UCD barneko ika-mikak abian jarri zituen.
Otsailaren 23an, estatu kolpe saiakera batek arriskuan jarri zuen sistema demokratikoa. Tejero koronelak, Guardia Zibilekin batera, hemizikloan zeuden gobernuko kideak eta diputatuak atxiki zituen. Hala ere, erregeak erregimen konstituzionala babesten zuela adierazi zuenean, estatu kolpeak porrot egin zuen. Gerora, erasotzaileak errendituta, Calvo Sotelo izendatu zen gobernuko presidente 1982ra arte, non gobernatzeko zailtasunak zirela eta, hauteskunde aurreratuetara deitu zuen.