Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoa: Garapen Ekonomikoa eta Gizarte Gatazkak

Historia2,55 KB

hamarkadako Frankismoa: Garapen Ekonomikoa

Frankismoaren garapen-ekonomiako etapa hasi zen. Bertan, nazioaren helburu nagusia per capita errenta igotzea izan zen. 1975ean, hiru Garapen Planak agerian jarri ziren azpigarapenetik irteteko.

Industrializazioa eta Gizarte Aldaketak

  • Automobilaren garapena garrantzitsua izan zen.
  • Industrializazioan teknologiaren inportazioa handia egin behar izan zen.
  • Hainbat langilek Frantziara eta Alemaniara emigratu zuten.
  • Espainia herri garatua zen, baina desoreka handiak zituen.
  • Enplegu betea zegoen, hezkuntza garatu zen eta soldatak igo ziren.

Lege-esparrua eta Nazioarteko Harremanak

1963an Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea atera zen eta espainiar kopuru handi batek erretiroko pentsioak lortu zituen. 1970ean Hezkuntzaren...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Garapen Ekonomikoa eta Gizarte Gatazkak" »

Eusko Jaurlaritzaren Autonomia eta Ondorioak (1931-1937)

Historia2,67 KB

Ondorioak: Autonomiaren Ezartzea eta Desagertzea

Neurri hau matxinatuen artean antolatzen hasia zen erregimenaren errepresioaren eredua izan zen. Sistema demokratikoa berrezarri arte (Franco hil ondoren) iraun zuen egoera berriak.

Agirre eta Erbestea

Agirre eta bere gobernua lehenengo Kataluniara eta gero erbestera joan behar izan zuten. Errepublikako gobernuarekin zein beste gobernu demokratikoekin harremanetan jarraitu zuten, Francorekin amaitzeko helburuarekin. Baina harreman honek eragin txikia izan zuen.

Autonomiaren Kalteak eta Berreskurapena

Dekretu honek kalte handiak egin zizkien Bizkaia eta Gipuzkoari, autonomia galdu baitzuten. Dena den, industriek lanean jarraitu zutenez (frankisten beharrak asetzea gerra irabazteko premiazkoa zelako

...
Jarraitu irakurtzen "Eusko Jaurlaritzaren Autonomia eta Ondorioak (1931-1937)" »

Frankismoaren Errepresioa eta Erantzukizun Politikoen Legea

Historia2,79 KB

Erantzukizun Politikoen Legea: Testuingurua eta Helburuak

(17) Ideiei begira, lehenengo bi paragrafoetan sarrera dugu. Legearen helburua eta arazoa azaltzen da. Errealitateari buelta bat ematen dio, eta matxinatu gisa Errepublikanoak aurkezten ditu. Zigorrak ezartzeko orduan, hainbat ordezkarik hartuko dute parte: epaile profesionalek, Armadako kideek eta Falange Española y de las JONSeko ordezkariek.

Legearen Artikulu Nagusiak

Hurrengo hiru paragrafoetan, hiru artikulu nagusi agertzen dira:

  • Lehenengo artikulua: Gerra Zibilaren aurretik Mugimendu Nazionalaren aurka aritu zirenak zigortuko dira.
  • Bigarren artikulua: Sindikatu eta alderdi politiko gehienak legez kanpo geratzen direla esaten da, Falange Española izan ezik.
  • Hirugarren artikulua: Estatuak
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Errepresioa eta Erantzukizun Politikoen Legea" »

Euskal Herriko Industrializazioaren Hastapenak (XIX-XX. mendeak)

Historia2,65 KB

XIX. eta XX. Mendeetako Euskal Herriko Egoera Ekonomikoa

XIX. mendean, Espainia, Europarekin alderatuta, herrialde azpigaratua zen. Espainiak Europaren kolonia gisa funtzionatzen zuen: lehengaiak esportatzen zituen eta atzerriko kapital eta produktuentzako merkatu bat zen. Garapen falta hori azaltzen duten hainbat kausa zeuden: energia-baliabideen urritasuna, barne-merkatuaren falta industria produktuentzat, etab.

Katalunia eta Euskal Herria Kapitalismo Aurreratuan

Errestaurazio garaian, Katalunia eta Euskal Herria (EH) mundu kapitalista aurreratuan sartu ziren: Katalunia ehungintzaren garapenean eta EH burdin mearen ustiakuntzan eta esportazioan.

Euskal Herriko Lehen Industriak

1841ean lehen gerra karlista amaitu ondoren, muga zergak kostaldera...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioaren Hastapenak (XIX-XX. mendeak)" »

Bigarren Errepublikako Erreformak: Azañaren Eragina eta Ondorioak

Historia3,12 KB

Espainiako Bigarren Errepublikako Erreformak: Azañaren Eragina eta Ondorioak

Arlo Ekonomikoa: Koiuntura Ekonomikoa

Europak 1929ko krisiaren eragina beranduago nabaritu zuen. Garai hartan, Europako herrialdeen arteko integrazio ekonomikoaren maila urria zenez, lehenengo erasoaldia jasan ahal izan zuen, baina hurrengoak ez. Espainiak Europarekin zituen harreman ekonomiko nagusiak mineralen eta nekazaritza produktuen esportazioan oinarritzen ziren. Depresio ekonomikoak eragin handia izan zuen erdiko klasean: esportazioak behera egin zuten, erosketak murriztu ziren eta mekanizazio-erritmoa gelditu egin zen.

Aurrekariak: Konstituzio Errepublikanoa

Konstituzio errepublikano berria eztabaida handien ondoren onartu zen. Eztabaida horietako bat Estatuaren...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublikako Erreformak: Azañaren Eragina eta Ondorioak" »

Espainiako Krisi Politikoa eta Primo de Riveraren Diktadura

Historia2,82 KB

Cánovasen sistemaren krisia

Alfontso XIII.aren erregealdia eta ezegonkortasuna

Alfontso XIII.aren erregealdian, Cánovasek ezarritako sistemaren krisia azpimarratu behar da. Hainbat faktorek ekarri zuten ezegonkortasun politikoa:

  • Alderdi konstituzionalak (kontserbadorea eta liberala) txandakatu ziren.
  • Erregearen esku-hartzeak, nagusikeria elektoralak eta gobernu-aldaketa etengabeek sistema ezegonkortu zuten.

Txandakatze-sistemaren kontrako oposizioa

Hiru multzo nagusik osatzen zuten txandakatze-sistemaren kontrako oposizioa:

  • Errepublikazaleek.
  • Kataluniar eta euskal nazionalismoek.
  • Langile-mugimenduek.

XX. mendea Espainian eta Euskal Herrian

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

1918tik 1923ra bitartean, Espainiako egoera oso gatazkatsua zen: grebek,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Krisi Politikoa eta Primo de Riveraren Diktadura" »

Euskal Autonomiaren Historia: Foruetatik Estatutuetara

Historia3,86 KB

Euskal Autonomiaren Bilakaera Historikoa

Foruen Indargabetzea eta Abertzaletasunaren Sorrera

Gobernu liberalek foruak indargabetzeak euskal abertzaletasuna piztu zuen. Helburua, hasiera batean, ordena tradizionala berrezartzea zen.

Bigarren Errepublika eta Autonomia Aldarrikapenak

Bigarren Errepublikan, autonomia eskubidearen aldeko aldarrikapenak sortu ziren. Autonomia, ordea, estatuaren menpeko aginte gisa ulertzen zen, estatuak askatasunez aritzeko baimena emanez.

Euskal Foruak eta Lurralde Bateratzea

Euskal foruek lurralde bakoitzaren berezitasunak mantentzen zituzten. Estatutu proiektuek euskal lurraldea bateratu nahi zuten, baina foruak probintzia bakoitzak berez zituen.

Nazioarteko Egoera eta Estatutu Proiektuak
  • 1919an Europan nazionalisten
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomiaren Historia: Foruetatik Estatutuetara" »

Bigarren Errepublika: Konstituzioa eta Erreformak (1931-1936)

Historia4,18 KB

GAIA: Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak (1931-1936)

Konstituzioa eta Erreformak 1931tik 1933ra

Primo de Riveraren dimisioaren ondoren, 1930eko urtarrilean, Alfonso XIII.ak Berenguer jenerala gobernuburu izendatu zuen, parlamentu erregimenerako bidea egiteko asmoz. 1930eko abuztuan, Donostiako Ituna sinatu zuten errepublikazaleek, katalanistek eta sozialistek. Hitzarmen antimonarkikoa eginda zegoen eta, beraz, oposizioa errepublikaren alde azaltzen zen.

Bestalde, geroago, Jacako altxamendua eman zen errepublikaren alde. Galdu arren, eta buruzagi nagusiak (Galan eta Garcia Hernandez) fusilatu zituzten arren, errepublikaren aldeko mugimendua sendotu eta areagotu zen.

1931ko apirilaren 14an, udal hauteskundeen ondoren, errepublika

...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika: Konstituzioa eta Erreformak (1931-1936)" »

Bizkaiko Industrializazioa eta Meatzarien Bizimodua

Historia2,62 KB

Vicente Blasco Ibáñez eta Bizkaiko Industrializazioa

Vicente Blasco Ibáñez idazleak 1904an Valentzian idatzitako testu historiko, politiko eta publiko baten iruzkina da hau. Pasartea XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Bizkaiko industrializazio garaian kokatzen da, Espainiako Errestaurazio garaian.

Testuaren Azterketa eta Meatzarien Egoera

Testua bi zatitan banatu daiteke:

  • Lehenengo zatian: Meatzarien lau egoera desberdin deskribatzen dira.
  • Bigarren zatian: Langileen bizimodua aztertzen da.

Ideia nagusia meatzariek lanean zein eguneroko bizitzan jasaten zuten egoera latza da. Bizkaian lan egiten zuten peoien etxeak eta bizimodua aztertzen dira, honako ezaugarri hauek nabarmenduz:

  • Giro kiratsua eta meategietako etxe-barrakoiak.
  • Janari eskasia.
...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Industrializazioa eta Meatzarien Bizimodua" »

Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Garapena

Historia3,53 KB

Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Ezaugarriak

Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran sortu zen. Nazionalismo etnikoa izan zen, eta ez zen burgesia modernotik sortu, baizik eta industrializazioaren kontrako klase kontserbadoreetatik. Hasieran Bizkaitartasuna zeritzon, ondoren ideologia honek Euskal probintzia guztiak barne hartu zituen.

Bi pizgarri nagusi izan zituen: alde batetik, 1876ko Foruen galera; eta bestetik, industrializazioa, harekin batera atzerritarrak heldu baitziren Euskadira, batez ere Bizkaiara. Abertzaleek nekazal paradisua mantendu nahi zuten.

Bi erreakzio mota sortu ziren: batetik, Foruen galeraren ondoren Madrilekin euren onerako itun ekonomikoak adostu zituztenena (amore emanez); eta bestetik, tradizionalismoaren izenean...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoaren Jatorria eta Garapena" »