Eusko Jaurlaritzaren Autonomia eta Ondorioak (1931-1937)

Historia2,67 KB

Ondorioak: Autonomiaren Ezartzea eta Desagertzea

Neurri hau matxinatuen artean antolatzen hasia zen erregimenaren errepresioaren eredua izan zen. Sistema demokratikoa berrezarri arte (Franco hil ondoren) iraun zuen egoera berriak.

Agirre eta Erbestea

Agirre eta bere gobernua lehenengo Kataluniara eta gero erbestera joan behar izan zuten. Errepublikako gobernuarekin zein beste gobernu demokratikoekin harremanetan jarraitu zuten, Francorekin amaitzeko helburuarekin. Baina harreman honek eragin txikia izan zuen.

Autonomiaren Kalteak eta Berreskurapena

Dekretu honek kalte handiak egin zizkien Bizkaia eta Gipuzkoari, autonomia galdu baitzuten. Dena den, industriek lanean jarraitu zutenez (frankisten beharrak asetzea gerra irabazteko premiazkoa zelako eta enpresari asko altxatuen alde zeudelako), laster berreskuratu zen garapen ekonomikoa. Nafarroan eta Araban industria gutxiago zegoen, baina kontzertuak bere azpiegiturak eta ekonomia bultzatzen lagundu zuen.

Autonomia Prozesua (1931)

Bigarren egitasmoa Batzorde Gestoreek prestatu zuten 1931ko konstituzioaren arabera. Nafarroa, borondatez, autonomia prozesutik kanpo gelditu zen. Erreferendum bidez herriak onartu zuen, baina Errepublikako Parlamentuan etenda geratu zen hauteskundeetan eskuinak irabazi zuelako, nahiz eta EAJ ahalegindu Lerrouxen alderdiarekin negoziatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Eraketa eta Jarduera (1936)

1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen. Estatuaren bidea berreskuratu zen eta 1936ko urrian onartu zen. Gerra egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eginkizun ugari burutu behar izan zituen eta Jose Antonio Agirre hautatu zen lehendakari.

  • Lehen Eusko Jaurlaritzak Bilbo soilik izan zuen agintepean, 1937ko ekainean erori zen arte.
  • Eusko Gobernuak nazioarteko harremanak ezarri zituen.
  • Euskadiko armada eratu zuen.
  • Moneta eta pasaporteak egin zituen.
  • Euskal Unibertsitatea sortu zuen.
Ondorio Finalak: Autonomiaren Desagertzea

Estatutu horri esker, Euskal Herriak lehenengo aldiz historian autonomia lortu zuen. Hala ere, Frankistek, Gerra Zibila irabazi eta boterera heltzean, estatua bertan behera utzi zuten, Espainia uniformea lortzeko helburuarekin.

Gainera, Kontzertu Ekonomikoa bertan behera utzi zuten Bizkaian eta Gipuzkoan, probintzia traidoretzat hartzen zituztelako gerra garaian Errepublikaren alde egiteagatik. Araban eta Nafarroan, berriz, altxamenduaren alde egin zutenez, mantendu egin zen.

Deskargatu

PDF Word HTML