Europar Batasuna eta Egitura Politikoak: Historia eta Oinarriak
Europar Batasuna: Historia eta Erakundeak
Europar Batasuna Europako 28 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1993ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen, 1950eko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren lekukoa hartuz. Gaur egungo Europak 508 milioi biztanle ditu eta munduko potentzia ekonomiko nagusienetako bat bilakatu da, Txina eta AEBrekin parez pare. Estrasburgo eta Brusela dira Batasuneko erakundeak kokatzen diren toki esanguratsuenak.
Erromako Ituna eta Ekonomia Erkidegoa
Erromako Ituna 1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europar Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen,...