Espainiako Krisi Politikoa eta Primo de Riveraren Diktadura

Historia2,82 KB

Cánovasen sistemaren krisia

Alfontso XIII.aren erregealdia eta ezegonkortasuna

Alfontso XIII.aren erregealdian, Cánovasek ezarritako sistemaren krisia azpimarratu behar da. Hainbat faktorek ekarri zuten ezegonkortasun politikoa:

  • Alderdi konstituzionalak (kontserbadorea eta liberala) txandakatu ziren.
  • Erregearen esku-hartzeak, nagusikeria elektoralak eta gobernu-aldaketa etengabeek sistema ezegonkortu zuten.

Txandakatze-sistemaren kontrako oposizioa

Hiru multzo nagusik osatzen zuten txandakatze-sistemaren kontrako oposizioa:

  • Errepublikazaleek.
  • Kataluniar eta euskal nazionalismoek.
  • Langile-mugimenduek.

XX. mendea Espainian eta Euskal Herrian

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

1918tik 1923ra bitartean, Espainiako egoera oso gatazkatsua zen: grebek, lanuzteek eta era guztietako indarkeriak gobernuaren lana ezereztu zuten.

Nahasketa haren aurrean, Miguel Primo de Rivera Kataluniako kapitain jeneralak estatu-kolpea jo eta boterea bereganatu zuen 1923an, Alfontso XIII.a erregearen oniritziarekin.

Diktaduraren helburuak eta neurriak

Primo de Riveraren helburu nagusiak ordena publikoa berrezartzea eta kaleetako terrorismo anarkista ezabatzea ziren. Helburu horiek lortzeko, honako neurriak hartu zituen:

  • Konstituzioa indargabetu zuen.
  • Alderdi politikoen jarduera eten zuen.
  • Anarkismoa gogor zigortu zuen.

Diktaduraren amaieraren kausak

Diktaduraren amaieraren kausak hiru multzo nagusitan banatzen dira:

  • Babesa galtzea: Kataluniaren, lur-jabeen eta burgesiaren babesa galdu zuen.
  • Faktore politikoak: Ikasleak, oposizio politikoa eta intelektualak diktaduraren aurka agertu ziren.
  • Faktore ekonomikoak: Finantzen krisia, pezetaren debaluazioa eta erreforma fiskalerako proiektuaren porrota.

Egoera horretan, Alfontso XIII.ak kargua uzteko eskatu zion Primo de Riverari, eta Berenguer jeneralarari eman zion gobernu berria eratzeko ardura, sistema parlamentarioa berrezartzeko asmoz.

Diktadura Euskal Herrian

Euskal Herrian, Primo de Riveraren diktadurak jarrera bikoitza izan zuen: euskal kulturaren adierazpideak ondo hartu zituen, baina gogor zapaldu zuen euskal nazionalisten jarduera politiko oro.

Dena den, euskal politikagintzan une garrantzitsuak egon ziren: 1925ean Kontzertu Ekonomikoa berritzea lortu zen, Euskal Herriko udal eta aldundiak errespetatu ziren, eta Autonomia Estatutu baten proiektua ere osatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML