Frankismoa: Garapen Ekonomikoa eta Gizarte Gatazkak
hamarkadako Frankismoa: Garapen Ekonomikoa
Frankismoaren garapen-ekonomiako etapa hasi zen. Bertan, nazioaren helburu nagusia per capita errenta igotzea izan zen. 1975ean, hiru Garapen Planak agerian jarri ziren azpigarapenetik irteteko.
Industrializazioa eta Gizarte Aldaketak
- Automobilaren garapena garrantzitsua izan zen.
- Industrializazioan teknologiaren inportazioa handia egin behar izan zen.
- Hainbat langilek Frantziara eta Alemaniara emigratu zuten.
- Espainia herri garatua zen, baina desoreka handiak zituen.
- Enplegu betea zegoen, hezkuntza garatu zen eta soldatak igo ziren.
Lege-esparrua eta Nazioarteko Harremanak
1963an Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea atera zen eta espainiar kopuru handi batek erretiroko pentsioak lortu zituen. 1970ean Hezkuntzaren Lege Orokorra ezarri zen.
1957an Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen. Francok 1959an taldean sartzeko eskabidea egin zion EEEri, baina ez zioten inoiz sartzeko baimenik eman; ondorioz, Lehentasunezko Akordioa sinatu zen.
Gizarte Gatazkak eta Erregimenaren Krisia
Protestak areagotu ziren. Errepublikanoek harremanak ezarri zituzten indar monarkikoekin eta kristau-demokratekin. Alderdi Komunistak (PCE) garrantzi handia izan zuen.
Gatazka-sektoreak
Gatazka maila handiak izan ziren gizarteko lau sektoreetan: langileak, ikasleak, eskualdeak eta Eliza.
- Langile mugimendua: 1967an politizatzen hasi zen. Gatazkak sortu ziren Bartzelonan, Madrilen, Euskadin eta Asturiasen. Langile Komisioek (CCOO) gero eta garrantzi handiagoa zuten. 1971ko Lege Sindikala atera zen.
- Unibertsitatea: Erregimenak kontrola galdu zuen. 1964an ez zuten SEU onartzen eta gatazkak erradikalizatu ziren.
- Mugimendu nazionalistak: Kataluniako eta Euskadiko mugimenduak indarberritu ziren. Arazo nagusia ETA erakunde armatua izan zen. Burgoseko Prozesuan ETAko hamasei kideri heriotza-zigorra ezarri zieten, baina azkenean Francok indultoa eman behar izan zuen.
- Eliza: 1965ean klero gaztea eta katoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren. Elizak diktaduraren aurka parte hartzeko eskubidea eskatu zuen. Zamoran abadeentzako konkordatu-espetxe berezia ireki zuten.
Errepresioa eta Zentsura
1962an Ordena Publikoaren Auzitegia (OPA) sortu zen. 1966an Fragak sustaturiko Prentsaren Legeak zentsura ezabatu zuen, baina a posteriori mantendu zuen.