Bigarren Errepublika: Konstituzioa eta Erreformak (1931-1936)

Historia4,18 KB

GAIA: Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak (1931-1936)

Konstituzioa eta Erreformak 1931tik 1933ra

Primo de Riveraren dimisioaren ondoren, 1930eko urtarrilean, Alfonso XIII.ak Berenguer jenerala gobernuburu izendatu zuen, parlamentu erregimenerako bidea egiteko asmoz. 1930eko abuztuan, Donostiako Ituna sinatu zuten errepublikazaleek, katalanistek eta sozialistek. Hitzarmen antimonarkikoa eginda zegoen eta, beraz, oposizioa errepublikaren alde azaltzen zen.

Bestalde, geroago, Jacako altxamendua eman zen errepublikaren alde. Galdu arren, eta buruzagi nagusiak (Galan eta Garcia Hernandez) fusilatu zituzten arren, errepublikaren aldeko mugimendua sendotu eta areagotu zen.

1931ko apirilaren 14an, udal hauteskundeen ondoren, errepublika aldarrikatu zen lehen aldiz, Eibarren. Donostiako Itunaz antolatutako Batzorde Iraultzailea aginteaz jabetu eta behin-behineko gobernu bilakatu zen. Hauteskunde deia egin zuten eta sozialistak eta errepublikazaleak (zentroa eta ezkerra) nagusitu ziren.

Jimenez de Asuak zuzendutako batzorde batek konstituzio proiektu bat egin zuen. 1931ko abenduaren 9an Konstituzioa onetsi zen. Konstituzioaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Kamera bakarra (Diputatuen Kongresua).
  • Sufragio unibertsala (emakumezkoena ere, 1933an lehenengoz).
  • Presidentearen botere handia.

Konstituzioaren nondik norakoak ondo ulertzeko, orduko prozesu historikoan kokatu behar dugu. II. Errepublikan hiru aldi bereiz daitezke:

  1. 1931-33: Zentro-ezkerra nagusi.
  2. 1933-1936: Zentro-eskuina nagusi.
  3. 1936-IItik 1936-VIIra: Fronte Popularra.

Gatazkarik garrantzitsuena konstituzioan islatzen da:

  • Nabaria da eliza eta estatua separatzeko asmo sendoa.
  • Bigarren arazoari soluzioa emateko, autonomia estatutuen bidea aukeratu zen.

Gizarte arloan, Errepublikaren lehen biurteko aldakuntzarik inportanteena nekazaritza erreformaren proiektua izan zen. Astiro-astiro egiten hasi zen.

Hiru arazoez gain, beste gauza batzuk aipatu behar dira. Hezkuntzan, eredu unibertsala, doakoa eta mistoaren arabera, eskola asko egin ziren lehenengo biurtekoan eta zenbait erreforma abiatu ziren bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. Bestetik, armada kontrolpean izateko hasitako erreformak ez zuen arrakastarik izan, 32ko Sanjurjadak eta 36ko altxamenduek erakutsi zuten bezala.

Eskumaren Biurtekoa (1933-1936) eta Fronte Popularra (1936)

1933ko azaroaren 19ko hauteskundeetan CEDA eta PRk irabazi zuten, anarkistak abstenitu zirelako eta emakumeek boto gehiago eman zietelako eskumari, ezkerrari baino.

Eskumakoek biurteko progresistan hasitako erreformak kentzen saiatu ziren; esaterako, nekazaritza kontraerreformari ekin zioten. Horri aurre egiteko, kontrako batzuek 1934ko altxamendua egin zuten, baina garaituak izan ziren.

Hala ere, ondorioz, ezkerra (Fronte Popularra) batu egin zen eta eskuma, berriz, sakabanatu zenez, Fronte Popularra ozta-ozta garaile izan zen 1936ko otsaileko hauteskundeetan.

Errepublikazaleak gobernatzen hasi bezain laster amnistia eman zien 34ko altxamendukoentzat eta erreformak berriz abiatu zituzten. Ezkertiarrek grebak antolatu zituzten aldaketak arinago eragiteko, eta eskumak, berriz, erreformak suntsitzera jo zuen eta Errepublikaren beraren kontrako joera sendotu zen. Estatu kolpea prestatu zuen Nafarroan Mola jeneralak eta Marokon hasi zen uztailean.

Gerra faxistek irabazi zuten eta elizak eragin handia izango zuen diktaduran. Kataluniak eta Euskal Herriak burujabetza izpirik ere ez. Espainiar estatua erreformatzeko bideak aldi luze batean itxita gelditu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML