Frankismoaren Errepresioa eta Erantzukizun Politikoen Legea

Historia2,79 KB

Erantzukizun Politikoen Legea: Testuingurua eta Helburuak

(17) Ideiei begira, lehenengo bi paragrafoetan sarrera dugu. Legearen helburua eta arazoa azaltzen da. Errealitateari buelta bat ematen dio, eta matxinatu gisa Errepublikanoak aurkezten ditu. Zigorrak ezartzeko orduan, hainbat ordezkarik hartuko dute parte: epaile profesionalek, Armadako kideek eta Falange Española y de las JONSeko ordezkariek.

Legearen Artikulu Nagusiak

Hurrengo hiru paragrafoetan, hiru artikulu nagusi agertzen dira:

  • Lehenengo artikulua: Gerra Zibilaren aurretik Mugimendu Nazionalaren aurka aritu zirenak zigortuko dira.
  • Bigarren artikulua: Sindikatu eta alderdi politiko gehienak legez kanpo geratzen direla esaten da, Falange Española izan ezik.
  • Hirugarren artikulua: Estatuak egoitza eta ondasun guztiak kenduko dizkie legez kanpoko alderdi eta sindikatuei.

Frankismoaren Hasiera eta Errepresio Orokorra (1939-1975)

Gerra Zibila bukatzean, errepresio gogorrak izan ziren, eta frankismoaren sorrera gertatu zen (1939-1975). Francoren estrategiak (garbiketa politikoa) gerra bukatzean berdin jarraitzen zuen. Beraz, zapalkuntza, kontrol ideologikoa eta erregimenaren izaera totalitario eta errepresiboa nagusitu ziren.

Gizartearen eta Hezkuntzaren Arazketa

Egoera oso txarra zen: atxiloketak, exekuzioak eta erbesteratu asko izan ziren. Gainera, unibertsitateak, institutuak eta, batez ere, maisu-maistrak arazketa-prozesuen biktima izan ziren. Intelektualen % 90 erbesteratu egin ziren.

Nazioarteko Isolamendua eta Kanpo Politika

Gerra Zibila bukatzean, potentzia faxistekiko loturak nagusitu ziren Espainian, batez ere II. Mundu Gerran Italia eta Alemaniarekin; ondorioz, Atzerri ministroak Falangearen erabateko hegemonia lortu zuen. 1942-1945 bitartean, Atzerri arazoetako ministro berria Alemania eta Italiarekin distantziak markatzen hasi zen, eta nazioarteko isolamendua (1945-1953) gertatu zen.

Erregimenaren Bakartzea eta Nazio Batuak

II. Mundu Gerra bukatzean, erregimena bere irudia makilatzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Frantziak Espainiarekiko mugak itxi zituen eta, gainera, Nazio Batuek Francoren erregimena kondenatu eta erakundetik kanpo utzi zuten Espainia. Herrialdea Marshall Planaren laguntzetatik kanpo geratu zen, eta enbaxadore gehienek alde egin zuten.

Ondorioak

Ondorioei dagokienez, politika errepresiboa mantendu zen. Zapalkuntzaren bidez, estatu totalitarioa lortu zuen Francok, eta erregimena guztiz errepresiboa izan zen, batez ere lehen hamarkadan.

Deskargatu

PDF Word HTML