Vienako Kongresua eta Iraultzaren Osteko Erregimenak
Vienako Kongresua (1814-1815)
1814tik 1815era, Metternich Austriako kantzilerrak Vienako Kongresua antolatu zuen. Potentzia absolutista guztiak bildu zituen. Errege absolutistak tronuetan berrezarri zituzten. Europako mapa berrantolatu zuten, nazioak kontuan hartu gabe. Napoleonek sortutako inperioa potentzien artean banatu zuten.
Frantziari Iraultzaren aurreko mugak itzultzea behartu zitzaion, eta Luis XVIII.a tronuan berrezarri zen. Kongresuan Absolutismoaren printzipioak berrezarri ziren, hainbat erabaki hartuz:
- Errege absolutuen legitimotasuna: Gobernatzeko eskubidea.
- Subiranotasun nazionala ukatu: Boterea ez da nazioarena izango.
- Potentzien arteko oreka: Potentzien arteko gerrak debekatuta zeuden.
- Beste herrialdeetan esku hartzeko baimena: Frantziako