XIX. mendeko Europa: Nazionalismoa, Batasuna eta Inperialismoa
1. Mugimendu nazionalak eta liberalak
Vienako Biltzarra: Napoleon I.aren ondoren, mapa berrantolatu zen. Lau handiek (Ingalaterra, Prusia, Errusia eta Austria) Aliantza Santua eratu zuten. Europako mugak aldarazi eta tronuak berreskuratu zituzten, baina nazionalitateak ez ziren kontuan hartu; ondorioz, 11 nazio-mugimendu sortu ziren, zatikaturik edo atzerritarrek okupaturik.
Iraultzak ekarritako askatasun-pentsamoldeak eta erlijio-askatasuna mugimendu liberaletan taldekatu ziren. Ikasleak, intelektualak eta burgesak biltzen ziren, eta hauek konstituzioa eta parlamentuaren hautaketa eskatzen zuten monarkaren boterea mugatzeko, boto-eskubidea eta hezkuntza aldarrikatuz.
Europan, Turkiaren kontrako borrokak Grezia independente bihurtu zuen, eta Belgikak...