Isabel II.aren Erregealdia eta Lehen Errepublika (1844-1874)

Historia2,51 KB

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Moderatuek boterera iritsi bezain pronto, eta Isabel II.a jada erregina zela, 1837ko Konstituzioa eraldatu zuten. Ordena eta kontrola ziren helburu nagusiak; beraz, Milizia Nazionala desegin eta Guardia Zibila antolatu zuten. Alkateak zuzenean gobernukoek hautatzen zituzten, inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatzen ziren, Gorteen agintea mugatu zen eta erregearen pribilegioak handitu ziren.

Arlo administratiboan, oinarrizko hiru helburu zituzten:

  • Ordena juridiko bateratua.
  • Administrazio zentralizatua.
  • Zerga bakarrak estatu osoan.

Horretarako, foru, lege eta ohitura berezi guztiak ezabatu behar ziren, eta Kode Zibil orokor bat ezarri.

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

Ustelkeriak eta gizartean zeuden arazoek mugimendu iraultzaileak piztu zituzten herrietan. 1854ko iraultzak, O'Donnell eta Serrano jeneralek bultzatuta, ia Espainia osoko altxamendua eragin zuen. Horren aurrean, Isabel II.ak Esparterori utzi zion gobernua. Hurrengo bi urteetan, gobernuak neurri liberalak praktikan jartzen saiatu zen.

Bestetik, gobernu berriak munta handiko bi ekimen jorratu zituen:

  1. Desamortizazioa indarberritzea.
  2. Trenbide sarea zabaltzea.

Lur horien salmentaren bidez, Estatuak Ogasunetarako baliabideak lortu zituen.

Aldi Moderatua (1856-1868)

Krisia 1856an gertatu zen, O'Donnell jeneralak Espartero eta aurrerakoien aurkako estatu-kolpea eman eta presidentzia bere gain hartu zuenean. Liberalismo zentralista ezartzen saiatu zen, baina porrot egin zuen, eta berriz ere Narváez itzuli zen, moderantismoaren printzipioak berrezarriz eta lege aurrerakoiak ezabatuz. 1864 eta 1867 bitartean, Prim jeneralak zazpi plan ezberdin sortu zituen gobernua kentzeko. 1868an iritsi zen arrakasta izan zuen altxamendua, Borboien dinastia kaleratuz eta Espainian erregimen demokratikoa ezartzeko nahiarekin.

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

...

Lehen Errepublika (1873)

Abdikazioaren ondoren, Espainia errege gabe geratu zen, eta Figueras ezarri zen presidente gisa.

Errepublika Federala

Pi Margall zen gobernuburu, eta berak Espainiako Nazioa 15 estatu eta bi koloniez osatzea proposatu zuen. Arazoa kantonalismoa izan zen, eta proiektuak porrot egin zuen.

Errepublika Kontserbadorea

Bi gobernuburu izan zituen: Salmerón eta Castelar. Castelarren gobernua Martínez Camposen pronuntziamenduarekin amaitu zen, eta Borboien berrezarkuntza bideratu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML