1812ko Konstituzioa: Cadiz eta boterearen aldaketa

Historia3,34 KB

1812ko Konstituzioa

Testuingurua

Cadizen, 1812. urtean, Independentzia Gerran gertatzen ari zela idatzitako dokumentua. Cadizko Gorteetako diputatuenek egindakoa da.

Dokumentuaren izaera eta garrantzia

Lehen mailako legea da; dokumentu historiko bat eta iturri historiko zuzenekoa. Lege nagusia da, eta horren barruan sartzen dira gainerako legeak. Lehen aipatu dudan bezala, Cadizen egindako dokumentua da, gerra garaiko hiri setiatu batean. Independentzia Gerran izandako hutsune politikoek eta beste zenbait arrazoi —adibidez errege-familia Frantzian egoteak— gorteak sortzea eragin zuten.

Dokumentu publikoa da; gizarte osoan zabaldu zen, baina urte gutxitan egon zen indarrean: bakarrik gerran eta konstituzionaleko hiru urteetan. Testuaren eduki mota politikoa da; alde batetik monarkia konstituzionala eraiki nahi baitzen, eta bestetik izaera juridikoa du, lege nagusi bat delako. Testuinguru honetan, absolutistak (erregimen zaharraren jarraitzaileak) eta liberalak (berrikuntzaren aldekoak) daude.

Helburu nagusiak

Lehenik eta behin, garrantzitsuena zehaztu behar da: erregimen zaharraren egitura kendu nahi dute subiranotasun nazionala ezartzeko. Orain protagonista nazioa izango da, eta ez erregimen zaharrean bezala, non erregea guztien gainetik zegoen (3. artikulua). Aldaketa horrekin batera, gizartean botere banaketa ezartzea dute helburu.

Botereen banaketa

  • Legegilea: Gorteak eta erregea (15. artikulua).
  • Betearazlea: Erregea (16. artikulua); bera izango da gobernuburua eta ministroak izendatzen dituena.
  • Judiziala: Auzitegiak (1. artikulua).

Hemendik aurrera boterea herriarengandik etorriko da. Herriaren ordezkapena zeharkakoa izango da; izan ere, sufragio unibertsala izanik, hautesleek bakarrik dute boterea ordezkariak izendatzeko. Botere judiziala independizatzen da beti ere, Espainiako berdintasunaren helburuarekin. Berdintasuna gizarte eta ekonomi arloetara zabalduko da. Adierazpen askatasuna ere agertzen da, zentsurarik gabe (371. artikulua).

Azkenik, esan behar da iraganarekin ez dela erabat apurtzen: erregeak botere zati bat izaten jarraituko du, eta Eliza Katolikoaren garrantzia mantentzen da. Erlijio katolikoa izango da bakarra; besteak debekatuta.

Erreformak eta ondorioak

Konstituzio hau lorpen handia izan zen arren, Antzinako Erregimena desegiteko plana beste lege batzuen bidez osatu zen. Esate baterako:

  • jaurerriak deuseztatzea,
  • inkisizioa desegitea,
  • gremioena desegitea,
  • nobleen maiorazkoak kentzea.

Mestak ere deuseztatzen dira. Modu horretan estatu modernoa eta berdintasunean oinarritutakoa indarrean jartzen dute. Ekonomian ere berrikuntzak egiten saiatzen ziren: liberalismo ekonomikoa, jabetza pribatua, enpresa askatasuna…

XIX. mendera arte ez zen programa liberal hau guztiz martxan jarri. Politikan herria baztertuta geratu zen: gizonezkoen sufragio unibertsala 1876ko konstituzioarekin bermatu zen, eta emakumezkoena 1931ean.

Ondorio laburra

1812ko Konstituzioa aurrerapauso handia izan zen printzipio liberalei dagokienez, baina aplikazioak eta osatzeak urteak eta beste neurri batzuk behar izan zituen eraldaketa osoa gauzatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML