1833ko 25 Legea: Foruak eta Lehen Gerra Karlista

Historia1,82 KB

25 Legea: Oinarrizko Iturri Historikoa

25 Legea eduki politiko-juridikoa duen oinarrizko iturri historikoa da. Egilea Mendizabal izan zen, garai hartako Ogasun ministroa. Testua euskal gizarteari zuzenduta dago, zehazki Maria Kristina Borboikoari. Helburu nagusia foruak berrestea zen, Espainiako Konstituzioari kalte egin gabe. Madrilen idatzia izan zen.

Testuinguru Historikoa eta Pertsonaiak

  • Isabel II.a: Espainiako erregina (1856-1868). Fernando VII.ak Lege Salikoa deuseztatu ondoren, Maria Kristina Borboikoak hartu zuen erreginordetza (1833-1840).
  • Lehen Gerra Karlista: Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, iraultza liberala nagusitu zen, Antzinako Erregimenaren ordez gizarte kapitalista eta burgesa ezarriz.

Legearen Analisia

Testua bi zatitan banatuta dago:

  • 1. artikulua: Foru berezitasuna berrezarri nahi zen, Espainiako Konstituzioaren kontra egin gabe.
  • 2. artikulua: Foruak abian jartzeko, euskal probintzietako eta Nafarroako foruzaleei entzun behar zitzaien. Azken hitza, ordea, Gorteena zen.

Foruen Bilakaera eta Gatazka

Foru berezitasuna lurralde bateko ohitura zen, lege balioa zuena. Urteak pasa ahala, forudun lurraldeak gutxituz joan ziren: Aragoiko foruak 1714an galdu ziren, eta XIX. mendetik aurrera Euskal Herriak eta Nafarroak baino ez zioten eutsi.

Gerra garaian, bi alde sortu ziren:

  • Karlistak: Foru berezitasunaren, absolutismo monarkikoaren eta katolizismoaren aldekoak.
  • Isabeldarrak: Liberalak, foru erakundeak menderatu zituztenak.

Gerraren ondoren, foruak berrezarri ziren arren, Esparterok nabarmen murriztu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML