Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Historia eta Krisia

Historia2,59 KB

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

1.1. Karlos IV.a eta Errejimen Zaharraren krisia

Iraultzaren eragina eta erreformaren amaiera:

  • Errejimen liberala: Subiranotasuna herriarena da. Politika ekonomiko berria proposatu zen.
  • Karlos IV.a: Espainia isolatu zen. Floridablanca, Aranda eta Godoyren gobernuak txandakatu ziren.

Frantziaren aurkako gerra (Konbentzio Gerra, 1793-1795): Espainia, Ingalaterra eta Austria elkartu ziren Frantziaren aurka. Basileko Bakearekin (1795) amaitu zen. Ondoren, San Ildefontso Ituna (1796) sinatu zen Ingalaterraren aurka, eta 1805ean Trafalgargo guduan porrot egin zuten. 1807an, Fontainebleauko Ituna sinatu zen Portugal hartzeko.

1.2. Independentzia Gerra (1808-1813)

Napoleonen inbasioa eta Baionako abdikazioak

Frantziar tropak penintsulan sartu ziren, Godoyrekiko gorrotoa areagotuz. 1808an, Aranjuezko altxamenduaren ondorioz, Karlos IV.ak Fernando VII.aren alde abdikatu zuen. Napoleonen presiopean, biak abdikatzera behartu zituen, Jose I.a errege izendatuz eta Baionako Estatutua ezarriz.

Herriaren altxamendua eta gerraren etapak

1808ko maiatzaren 2ko altxamendua hiru etapatan banatu zen:

  1. 1808: Bailengo bataila (frantziarren porrota). Batzar Goren Zentrala sortu zen.
  2. 1809-1811: Frantziar nagusitasuna. Napoleonen itzulera.
  3. 1812-1813: Frantziarren atzerakada Errusiako inbasioaren eta britainiar armadaren eraginez.

Gerraren ondorioak: Ekonomiaren hondamena, kolonien independentzia gogoa eta naziotasun sentimenduaren sorrera.

1.3. Gorteak eta Cadizko Konstituzioa

Batzar Goren Zentralak 1810ean Cadizen Gorteak biltzeko deia egin zuen. Bertan, 1812ko Konstituzioa sortu zen, "La Pepa" izenez ezaguna:

  • Subiranotasuna: Nazioaren esku.
  • Botere banaketa: Legegilea, betearazlea eta judiziala.
  • Sufragioa: Gizonezkoen sufragio unibertsal zeharkakoa.

1.4. Fernando VII.aren itzulera (1814-1833)

Valençaiko Itunaren (1813) ondoren, Fernando VII.a koroara itzuli zen:

  • Seiurteko Absolutista (1814-1820): Errejimen Zaharra berrezarri zen.
  • Hirurteko Liberala (1820-1823): Riegoren altxamenduarekin 1812ko Konstituzioa berrezarri zen.
  • Ominosa Hamarkada (1823-1833): Absolutismoaren itzulera. Oinordetza arazoak Isabel II.aren jaiotzarekin Karlistaldia eragin zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML