Absolutismoa, Karlistada eta Mendizabalen Desamortizazioa
Zorigaitzeko Hamarkada (1823-1833)
Aliantza Santuak San Luisen Ehun Mila Semeak bidali zituen 1823an. Madril konkistatu ondoren, Fernando VII.a errege absolutu bihurtu zen. Absolutismoaren itzulerak errepresio handia eta immobilismo politikoa ekarri zituen. Gizarte egoera larria zen, nahiz eta ministroek neurriak proposatu.
1825etik aurrera, erregeak burges moderatuen lankidetza eskatu zuen, eta zerga erreformak bultzatu zituen diru gehiago biltzeko. Horrek erregezaleen mesfidantza eragin zuen, eta 1827an matxinadak gertatu ziren (horietako batzuk Karlosen aldekoak ziren).
Ondorengotzaren auziaren hasieran, Fernando Maria Kristinarekin ezkondu zen, eta Isabel alaba jaio zen. Fernando VII.ak Santzio Pragmatikoa aldarrikatu zuen, emakume batek gobernatzeko aukera emanez, lege salikoak debekatzen zuena indargabetuz.
Azkenean, arazo dinastikoak sortu ziren, Karlos (Fernando VII.aren anaia) Isabelen aurka jarri baitzen. Kontserbadoreak Karlosen alde zeuden, eta Maria Kristinak liberalen laguntza bilatu zuen bere alabaren alde egiteko. 1833an Fernando VII.a hil zen, eta horrek Lehen Karlistadari hasiera eman zion.
Mendizabalen Desamortizazioa: Helburuak eta Ondorioak
Helburuak
Helburu Ekonomikoak
- Krisialditik ateratzea eta ordena ezartzea, estatuari eta monarkiari ospea emanez, mailegu berriak eskatu ahal izateko.
- Ekonomia piztea: salerosketak eta kapitala mugimenduan jartzea.
- Industriaren eta zirkulazioaren oztopoak kentzea. Merkatuak zabalduz gero, produkzioa ere zabaltzen da.
Helburu Sozialak eta Politikoak
- Jabe partikularren kopurua handiagotzea. Pribilegiatuen egoera disolbatuko zen jabe gehiago egotean.
- Antzinako Erregimena desegitea. Liberalek hainbat helburu politiko lortu nahi zituzten: Karlistak ahultzea, Elizari ondasunak kentzea (beren euskarri handienetako bat), eta Burgesiari laguntzea, lurjabe bihurtzeko aukera sortuz.
Ondorioak
- Ordena erlijiosoak disolbatzea.
- Erromarekin harreman diplomatikoak haustea.
- Iritzi publikoa zatitzea.
- Estatuaren planetarako dirua lortu zen, baina nekazaritzan ez zen aldaketa handirik gertatu.
- Nekazaritzako proletarioak agertzea (lurrik gabeko 2.000.000 nekazari).
- Lur-jabeen kopurua handitu zen, eta latifundioak areagotu.
- Arte eta kultura ondare handia galdu zen (kanpora atera, lapurtu edo alde batera utzi zelako).