XIX. mendeko Europa: Nazionalismoa, Batasuna eta Inperialismoa
1. Mugimendu nazionalak eta liberalak
Vienako Biltzarra: Napoleon I.aren ondoren, mapa berrantolatu zen. Lau handiek (Ingalaterra, Prusia, Errusia eta Austria) Aliantza Santua eratu zuten. Europako mugak aldarazi eta tronuak berreskuratu zituzten, baina nazionalitateak ez ziren kontuan hartu; ondorioz, 11 nazio-mugimendu sortu ziren, zatikaturik edo atzerritarrek okupaturik.
Iraultzak ekarritako askatasun-pentsamoldeak eta erlijio-askatasuna mugimendu liberaletan taldekatu ziren. Ikasleak, intelektualak eta burgesak biltzen ziren, eta hauek konstituzioa eta parlamentuaren hautaketa eskatzen zuten monarkaren boterea mugatzeko, boto-eskubidea eta hezkuntza aldarrikatuz.
Europan, Turkiaren kontrako borrokak Grezia independente bihurtu zuen, eta Belgikak Holandaren kontrako independentzia lortu zuen.
2. Herrien loraldia
1848an, Austriako Inperioan, Italian eta Alemanian matxinadak gertatu ziren.
3. Italiaren batasuna
Hirietako biztanleriak, burgesiak, industrialek eta bankariek batasunaren alde egin zuten (Risorgimento) eta aliantzak sinatu zituzten. Austriaren kontra egiterakoan, Prusiaren aliatu bihurtu ziren.
4. Alemaniako Inperioaren sorrera
Austria eta Prusiaren menpe zegoen lurraldea. Bismarckek Frantzia gerran sartu zuen eta alemaniarrek Paris hartu zuten 1870ean. Reich-eko enperadore, Prusiako Gilen I.a erregea izendatu zuten.
5. Europa egongaitza (1914)
- Austriako Inperioa: 11 herri koro baten pean, tentsio-egoera etengabea.
- Errusia: Poloniako erresistenteak, %90eko nekazaritza, kapital frantsesa eta propaganda sozialista eta iraultzailea.
- Alemania: Prusiaren menpe, armatze-lasterketa eta loraldia ekonomiko zein sozialean.
- Erresuma Batua: Lehen potentzia, Alemaniarekin talka ekonomikoa, sozialismoaren ideologia, Irlandaren independentzia-eskaera eta nazio-ideiaren gorpuztea.
- Otoman Inperioa: Europako aldeko lurraldeen independentzia-nahia eta Balkanetako asaldura.
6. Europaren hedapena (1850-1914)
Europak Amerika, Asia, Australia, Afrika eta poloetara hedatu zuen bere eragina. Frantziak Aljeria (populazio-kolonia sortzen saiatu zen), Indotxina eta Afrika beltza konkistatu zituen (1830etik aurrera). Ingalaterrak Indiako azpikontinentea menderatu zuen.
Giza kolonizazioa praktikan jarri zen Kanada, Australia eta Hegoafrikan. Kaukasoan eta Asian, Errusiak inperioa eraiki zuen. Ipar Amerikara migratzaileak joan ziren (30 milioi), miseria, zapalkuntza politikoa eta arraza-bazterkeria atzean utziz. Latinoamerika ere eraginpean geratu zen. Azkenik, Berlingo Konferentzian Afrikaren banaketa arautu zen.