Espainiako XIX. mendeko historia: Iraultzatik Liberalismora

Historia2,98 KB

XIX. mendeko krisi politikoa eta Cadizko Konstituzioa

1789. urtean, Frantziar Iraultza hasi zen eta 1899an, Napoleon Bonapartek estatu-kolpe bat eman eta boterea eskuratu ostean, inperio bat ezarri zuen Frantzian. Horrekin batera, inperioa zabaltzen hasi zen eta, beste batzuen artean, Espainia konkistatu zuen.

Liberalismoaren sorrera eta 'La Pepa'

1808. urtean, Cadizko Gorteak bildu ziren eta Espainiako herritarrek idatzitako konstituzio berri bat idaztea erabaki zuten. Helburua aurrerapen horiek martxan jartzea zen, baina Fernando VII.a iritsi zenean ez zen aukerarik izan, absolutismoaren berrezarkuntza etorri baitzen.

Hala ere, Riego jenerala estatu-kolpearen ondoren gobernuan jarri zenean, 'La Pepa' aldarrikatu zen. Liberalak eta absolutistak banatu egin ziren, Espainian alderdi politiko garrantzitsuak sortuz. Beraz, konstituzio hau Antzinako Erregimena amaitzeko prozesuaren gakoa izan zen; liberalek haien ezadostasuna eta eskaerak azaldu zituzten, eta hortik aurrera gobernu absolutistaren aurkako jarrera sendoa izan zuten.

Gerra Karlistak eta Mendizabalen erreformak

1833an Fernando VII.a hil zen eta bere alabari, Isabeli, utzi zion tronua. Bere anaiak (Karlosek) ez zuen erabakia onartu eta, ondorioz, gerra zibila hasi zen: absolutistak (karlistak) eta liberalak (isabeldarrak) aurrez aurre jarriz, Gerra Karlista izena hartu zuena.

Mendizabalen desamortizazioa

Kristinak, boterea mantentzeko eta gerra irabazteko, Mendizabal jarri zuen gobernuburu. Mendizabalek desamortizazioak bultzatu zituen helburu hauekin:

  • Ogasun publikoaren egoera hobetzea.
  • Errekurtso ekonomikoak lortzea.
  • Elizari boterea kentzea.

Ondorioz, lege hauekin, 1836an erlijio-ordenak deuseztatu eta beraien ondasunak saldu nahi izan zituen eremu publikoan. Nobleen artean zenbait ondasunen prezioak adostu zituztenez, pobreak aberastu ordez, nobleak eta aberatsak aberatsago bihurtu ziren, nahiz eta liberalismoa sendotu egin zen.

Isabel II.aren erregealdia eta industrializazioa

Isabel II.aren erregealdian, hasierako urteak moderatuak izan ziren. Narvaez buru zegoela, oposizio gogor bat jarri behar izan zuten martxan. Progresistek bi urteko boterea izan zuten, eta 'Non nata' konstituzioa idatzi zuten, aldarrikatu ez zena.

Burdinbidea eta garapen ekonomikoa

Eraikitzen hasita zegoen burdinbidea sustatu zuten eta Isabelek lege orokorrak idaztea lortu zuen. Izan ere, Espainia guztian hainbat aldaketa sozioekonomiko eman ziren. Industrializazioa hasieran geldoa izan arren, indarra hartzen joan zen, Gorteek honi buruzko lege orokorra idatzi zutelarik.

Ondorioz, iraultza garrantzitsu bat dela esan dezakegu, aurrerapauso handia Espainiarentzat. Bi helburuetatik bat bete zen: trenbideak egitea. Hala ere, industria nazionala ez zen guztiz suspertu, atzerriko materialak ez zirelako ordaintzen.

Deskargatu

PDF Word HTML