Berrezarkuntza (1874–1923): Alfonso eta Cánovasen sistema

Historia2,85 KB

I. Errepublika eta 1875eko kolpea

I. Errepublika estatu-kolpe batekin amaitu zen (Pavía jeneralak bideraturikoa, 1875ean), baina egoera politikoa ez zegoen konponduta eta Gerra Karlista oraindik indarrean zegoen. Aurreko hamarkadetan egondako ezegonkortasun politikoari aurre egiteko Cánovasek bultzatu zuen Borboiaren dinastia erregetzara itzultzea (Alfonso XII) eta honekin batera "Berrezarkuntza" izeneko sistema politikoa eraikitzea.

Berrezarkuntzaren ezarpena

Berrezarkuntza 1874an ezarri zen, hau da, Alfonso XIIren erregealdia hasi zenean, Borboien monarkia berrezarrita. 1923an amaitu zen, Primo de Riveraren estatu kolpearekin.

Erregealdi nagusiak

Etapa honetan hiru erregealdi egon ziren:

  • Alfonso XII (1875–1885)
  • Maria Cristina Habsburgo-Lorenaren erregentzia (1885–1902)
  • Alfonso XIII (1902–1931)

Sistema: helburuak

Sistema honen xedeak hauek ziren:

  • Gizarte-bakea lortzea
  • Egonkortasun politikoa bermatzea
  • Militarren esku-hartze zuzena politikan (pretorianismoa) eragoztea

Sistema politikoaren oinarriak

Horretarako eratu ziren erregimenaren oinarrizko elementuak hauek izan ziren:

  1. Erregearen irudia eta eskumenak indartzea: erregea izango zen talde dinastikoen arteko gatazketan epaile lana gauzatuz, sistema politikoaren egonkortasuna bermatuko zuena.
  2. Gizarte-eliteen, Elizaren eta armadaren babesa lortzea.
  3. Bi alderdi dinastikoren arteko adostutako txandakatze sistema: Alderdi Kontserbadorearen eta Liberal Fusionistaren artean txandakatzea (Ingalaterrako alderdi biko sistemaren antzera), eta horren bidez beste taldeen (errepublikanoak, karlistak, sozialistak, etab.) esku-hartzea mugatzea edo ukatzea.

Hauteskundeak eta kontrola

Txandakatze sistema hau bermatzeko ezinbestekoa izan zen hauteskundeetako emaitzen gaineko kontrola. Kontrola hori iruzurrak bultzatuz edo jauntxokeriaz (kazikismoaz) baliatuz lortu zen. Beraz, egindako hauteskunde guztiak ez ziren benetan demokratikoak; aldez aurretik nahiko finkaturik geratzen baitziren emaitzak eta ez zutelako inolaz ere gehiengoen borondate askea jasotzen.

Oinarri juridikoa eta printzipioak

Sistema honen oinarri juridikoa 1876ko Konstituzioan dugu. Cánovasek defendatzen zuen "konstituzio historikoaren" printzipioan oinarriturik, izan ere errege eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua defendatzen zuen.

Oharrak: Testua ortografia eta puntuazio aldetik zuzentu da, maiuskulak egokitu dira eta gako-hitzak nabarmenduak daude SEO helburuetarako.

Deskargatu

PDF Word HTML