Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Berrezarpena (1875-1931): Gakoak, Gertaerak eta Gizarte Aldaketak

Historia16,89 KB

Berrezarpena (1875-1931)

Alfontso XII.aren erregealdia (1875-1885)

Sandhursteko adierazpenak eta Martínez Camposen pronuntziamendu militarra izan ziren erregealdiaren hasiera. Neurri nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Elizara hurbiltzea.
  • Armadaren laguntza bilatzea.
  • Erregea armadako buru gorena izendatzea, pronuntziamenduak saihesteko.
  • Oposizioko egunkariak ixtea.
  • 1876ko Konstituzioa onartzea.
  • 1876ko Zanjoneko Bakea sinatzea (Kubako Lehen Gerraren amaiera).
  • Hirugarren Gerra Karlista amaitzea.
  • Txandaketa sistema ezartzea.
  • Kazikismoa indartzea.

1876ko Konstituzioak asko sistema politikotik kanpo utzi zituen (errepublikanoak, sozialistak, oposizioa, etab.).

Alfontso XIII.a: Adin txikitasuna (1885-1902)

Maria Kristinaren erregeordetza

Berrezarpena jarraitu zen,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarpena (1875-1931): Gakoak, Gertaerak eta Gizarte Aldaketak" »

Fernando VII.aren Itzulera eta Seiurteko Absolutista (1814-1820)

Historia2,91 KB

Fernando VII.aren Seiurteko Absolutista (1814-1820)

Testuinguru politiko eta soziala

Independentzia Gerraren ondoren, naziotasun sentimenduaren gorakada nabarmena egon zen. Cadizko Konstituzioan erabakitakoa ezarri behar bazen ere, gizartean eta politikan izugarrizko kontraesanak zeuden:

  • Gutxiengo batek soilik babesten zituen liberalismoaren printzipio iraultzaileak.
  • Gehiengoa monarkia absolutuaren alde zegoen.

Gerra bukatzean, Espainia bigarren mailako potentzia bihurtu zen. Handik gutxira, Napoleonek Fernando VII.ari akordio bat egitea proposatu zion, baina Espainiako Gorteetan akordiorik ez onartzea erabaki zen.

Fernando VII.aren itxaropenak

Espainiarrak Fernando VII.a itzultzean zein jarrera hartuko zuen zain zeuden:

  • Absolutistek: Fernandoren etorrera
...
Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.aren Itzulera eta Seiurteko Absolutista (1814-1820)" »

Francoren Diktadura eta Trantsizioa (1939-1975)

Historia5,29 KB

Diktaduraren Hasiera eta Oinarriak

Francoren boterera iristea eta diktaduraren hasiera

José Primo de Rivera hil zenean, Franco jarri zen buruzagi, eta inork ez zuen oztoporik ipini. Francoren diktadura hasi zen Gerra Zibila irabazi zuenean, 1939an. Francok Espainiaren gauza eta jende guztiak menderatzen zituen.

Estatu-Eliza harremanak

Francok pentsaera nazional-katolikoaren aurkakoa zen, baina Estatuak eta Elizak ezin zuten banandu, eta horrek arazo larria eman zion Francori.

Armadaren papera eta zentralismoa

Francoren indar gehiena armadan zegoen; militar guztiak Francoren esanetara zeuden. Armadako jende ia guztiak sentimendu zentralistak zituen.

Sistema politikoa eta Falangismoa

Frankismoa kapitalista izan zen, eta hark alderdi bakarra ezarri zuen;...

Jarraitu irakurtzen "Francoren Diktadura eta Trantsizioa (1939-1975)" »

Espainiako Historiako Gertaera Garrantzitsuak: 1830eko Aroa

Historia2,61 KB

Ondorengo Arazoa: Politika eta Gizartea

Ondorengo arazoa ezegonkortasun politikoa 1830ean areagotu zen, absolutismoaren etorkizuna Karlos Maria Isidroren jarraitzaileen (karlisten) itxaropenak ilundu zituzten. Madrilen, Fernando VIIaren laugarren emazteak, Maria Kristinak, oinordekoa eman zion Isabel printzesari. Jaioberri baino lehen, erregeak berrespen pragmatikoa ezarri zuen, emakumeek ere gobernatzeko eskubidea zeukaten. KMI tronutik kanpora geratzeak talde moderatu eta liberalen garaipena esan nahi zuen. Karlistek ez zuten etsi eta erregearen gaixotasun larria aprobetxatuz, berrespen pragmatikoa baliogabetzeko dokumentua lortu zuten. Sendatu ondoren, Fernando VIIk oinordetza eskubideak berriro ezarri zituen. 1833an hil egin zen eta Mariakristinak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historiako Gertaera Garrantzitsuak: 1830eko Aroa" »

Frankismoa: Oposizioa eta Nazioarteko Harremanak

Historia5,61 KB

Erbesteratutako oposizioa eta barnealdeko erresistentzia

Frankoren erregimenak izan zuen lehen oposizioa gudari errepublikano ohiek osatu zuten. Haietako askok ihes egin zuten eta mendialdeetan hartu zuten babes. Han gerrillari gisa jardun zuten, beren ideal politikoek bultzatuta, nahiz eta beste batzuk bidelapurretan aritu.

1944 eta 1953 artean maki gerrillari taldeak sortu ziren, gehienak komunistak, eta landa zein mendialdeetan ekintza isolatuak egin zituzten. 1944ko Aran bailarako erasoa izan zen garrantzitsuena, baina porrot egin zuen. Haien aurka eta laguntzaileen kontra zigorrak ezartzeko Bidelapurreta eta Terrorismoa Erreprimitzeko Legea sortu zen.

Garai horretan lan-arloko erreibindikazioak ere ugaritzen hasi ziren, eta pixkanaka grebak...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Oposizioa eta Nazioarteko Harremanak" »

1931ko Espainiako Bigarren Errepublika eta Konstituzioa

Historia4,31 KB

1931ko Errepublikaren Aldarrikapena eta Behin-behineko Gobernua

1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu ondoren, Donostiako Itunean sortutako batzorde iraultzaileak Behin-behineko Gobernua osatu zuen, eta Alcalá Zamora izendatu zuten presidente. Errepublikan jarritako itxaropenak handiak izan ziren, eta espainiarrek ilusioz ospatu zuten aldarrikapena. Lehen aldiz ezkerra boterean zegoen, eta mendeetan zapalduta egon ziren klaseek politikaren atea irekita ikusi zuten. Gainera, estatu demokratiko, laiko, progresista, autonomista eta modernoa ezarri zen, mendebaldeko demokrazien antzekoa.

1931ko Konstituzioa: Oinarriak eta Ezaugarriak

Gobernuaren programa Donostiako Itunean jasotako helburuetan oinarritu zen, eta behe-mailako klaseen egoera...

Jarraitu irakurtzen "1931ko Espainiako Bigarren Errepublika eta Konstituzioa" »

Euskal Herriko egoera politiko eta soziala XIX. mendean

Historia3,01 KB

Industriaren eragina giro politikoan

Industriaren egoerak giro politikoa aldatu zuen. Bizkaian eta Gipuzkoan liberalismoa gehiago zabaldu zen, industrializazioak aldaketa handiagoak eragin baitzituen; Araban eta Nafarroan, aldiz, hiriburuetara mugatu zen eta gizarte tradizionalak jarraitu zuen: karlismoa.

Talde politikoak

  • Alderdi dinastikoa: Monarkizaleak. Aurreko merkatari burgesia aginpetik baztertu zuten eta Berrezarkuntzako alderdien jarraipen bat ziren (kazikismoa), hiriburuetan babesa zutela.
  • Karlistak: Boterea mantendu zuten Araban, Nafarroan eta landa-guneetan. Antolamendu sendoa zuten. Hemengoak foruekin lotuta zeuden, baina Espainian ere bazegoen alderdi karlista. Hauetan Europako eskuin muturreko ideiak sortu ziren; beraz, ordezkariak
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko egoera politiko eta soziala XIX. mendean" »

Espainiako II. Errepublika: Historia, Erreformak eta Krisia

Historia4,17 KB

II. Errepublika (1931-1936)

1. Sarrera: Monarkiatik Errepublikarako aldaketa

Canovasen berrezarkuntza sistema zaharkituta zegoen, eta amaiera eman zitzaion Primo de Riveraren diktadurarekin. Hala ere, diktadura garaian monarkia mantendu zen, erregeak babestu zuelako. Gizartearen aurkako jarrerak eta krisi ekonomikoak Alfontso XIII.aren monarkiaren erorketa azkartu zuten. 1930ean amaitu zen Primo de Riveraren diktadura.

Hurrengo urte erdian, behin-behineko gobernuan militarrek jarraitu zuten agintean. Alfontso XIII.aren helburua sistema konstituzional batera itzultzea izan zen, baina hori ezinezkoa izan zen monarkiaren aurkako bloke indartsua zegoelako. Sozialistek monarkiaren erorketarekin iraultza sozialista egiteko aukera ikusten zuten; nazionalistek...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublika: Historia, Erreformak eta Krisia" »

Euskal Autonomia Estatutuak eta Gerra Zibila (1931-1939)

Historia3,58 KB

1. Euskal Estatutua

Bigarren Errepublikako Konstituzioak probintzien autonomiak onartu zituen, baina horretarako pauso zehatzak eman behar ziren: udaletxeen onespena, erreferenduma (hautesleen bi heren) eta Madrilgo Gorteen berrespena.

Euskal Herriko udaletan abertzaleak (EAJ) nagusi zirenez, autonomia aldarrikatzen hasi ziren. Autonomia estatutua estatuak probintzia bati ematen dion legea da, konpetentziak eta legegintza-ahalmena aitortuz.

Espainian autonomia lortzeko lehen saiakera 1918an egin zen, eta bigarrena II. Errepublikan. Euskal abertzaleek zailtasunak izan zituzten: Donostiako Ituna ez sinatzea, karlisten jarrera eta gizartearen zati baten aurkakotasuna Errepublikaren jarrera antiklerikalarekiko.

1.1 Lizarrako Estatutua

Lehenengo estatutua...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Estatutuak eta Gerra Zibila (1931-1939)" »

Politika koloniala: 1898ko krisialdia eta Maroko gerra

Historia10,73 KB

Politika koloniala

Berrezarkuntzako politika kolonialak bi ardatz nagusi zituen:

  1. Amerikan eta Ozeano Barean zeuden kolonien defentsa.

  2. Europako potentziek bezala, Afrikan kolonia berriak lortzea.

1898ko krisialdia: Kubako hondamendia

Kubako ekonomiaren oinarria

  • Kubako ekonomiaren oinarria:

  • XIX. mendean, ekonomia azukreari, kafeari eta tabakoari lotuta zegoen.

  • Baliabide hauek askotan kubatarrei atzean utzita, kanpoko interes ekonomikoen mesedera kudeatzen ziren.

  • Ondorioz, sektore independentista indartsu bat sortu zen.

Estatu Batuen interesak eta inbertsioak

  • Estatu Batuen interes ekonomikoak sendotu:

  • Azukrearen erosle nagusiak izan ziren.

  • Inbertsio handiak Kuban.

  • Kubak interes estrategikoa zuen Estatu Batuentzat, Karibe itsasoko irla nagusiena baitzen.

Kubako

...
Jarraitu irakurtzen "Politika koloniala: 1898ko krisialdia eta Maroko gerra" »