Espainiako Historiako Gertaera Garrantzitsuak: 1830eko Aroa
Ondorengo Arazoa: Politika eta Gizartea
Ondorengo arazoa ezegonkortasun politikoa 1830ean areagotu zen, absolutismoaren etorkizuna Karlos Maria Isidroren jarraitzaileen (karlisten) itxaropenak ilundu zituzten. Madrilen, Fernando VIIaren laugarren emazteak, Maria Kristinak, oinordekoa eman zion Isabel printzesari. Jaioberri baino lehen, erregeak berrespen pragmatikoa ezarri zuen, emakumeek ere gobernatzeko eskubidea zeukaten. KMI tronutik kanpora geratzeak talde moderatu eta liberalen garaipena esan nahi zuen. Karlistek ez zuten etsi eta erregearen gaixotasun larria aprobetxatuz, berrespen pragmatikoa baliogabetzeko dokumentua lortu zuten. Sendatu ondoren, Fernando VIIk oinordetza eskubideak berriro ezarri zituen. 1833an hil egin zen eta Mariakristinak alaba Isabelen izenean hartu zuen Espainiako koroa. KMIk ere nahi zuen koroa, eta alde zituen karlistak aspalditik matsinadak prestatzen hasiak.
Liberalismoa: Aldaketa Politikoak
Liberalismoa antzinako erregimeneko feudo eta gizarte handikiaren ordez, gizarte liberal burges eta kapitalista ezartzeko prozesu bortitza izan zen. Aldaketa politikoak izan ziren estatu konstituzionala (Montesquieu) agertu zelako, askatasun politikoa, herritarren berdintasun juridikoa, aginteen banaketa eta nazioen subiranotasuna (Rousseau) oinarritzat. Aldaketa ekonomikoei dagokienez, merkatu nazional berriak sortu ziren (kapitalismoa Adam Smith), hau da, klase gizartea sortu zen.
I. Gerra Karlista: Absolutismoaren eta Liberalismoaren Arteko Talka
Fernando hil zenean, gerra zibil bortitza sortu zen absolutisten (karlisten) eta liberalen (isabelinoak) artean. Gerra Euskal Herrian izan zen, baina baita Katalunian, Aragoin eta Valentziako lurraldeetan ere. Zumalakarregi armada indartsu bat sortu zuen ideologia hauek defendatuz: foruen defentsa, lur-jabetzaren erregimen tradizionala eta zorroztasun erlijiosoa. I. Gerra Karlista (1833-1840) batez ere arrazoi hauengatik sortu zen. Errusia, Austria eta Prusia karlismoaren alde eta Inglaterra, Frantzia, Portugal eta Espainia liberalen alde eman zuten laguntza. Zumalakarregi estratega bikaina zen eta erakutsi zuen taktika onak erabiltzen zituztela, gainera karlistek oso ondo ezagutzen zuten ingurua.
Gerra Karlistaren Amaiera
Liberalek Amezkoan galdu eta gero, EAE karlisten mende geratu zen, baina hauen helburu nagusia Bilbo konkistatzea zen. Zumalak hil egin zen eta Espartero jeneral liberalak apurtu zuen setioa. Azkenean, Maroto eta Espartero jeneralen artean negoziazioak egon ziren eta Bergarako hitzarmenak eman zion amaiera gerrari, elkar besarkatu ziren sinbolo moduan, Bergarako hitzarmena egin zen.