Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Bigarren Errepublikaren krisia eta Gerra Zibila

Historia2,82 KB

1934ko gertakari iraultzaileak

Asturiasen, Katalunian eta Euskal Probintzietan gertakari larriak izan ziren:

  • Asturias: Meatzaritzako gizarte iraultza (anarkistak, komunistak, sozialistak). Guardia Zibilaren kuartel gehienak hartu zituzten, baina 10 egunen buruan amore eman zuten.
  • Katalunia: Matxinada politikoak egon ziren. Lluís Companysek babestu eta CEDAren aurka jarri zen; ondorioz, urriaren 6an Kataluniako Errepublika aldarrikatu zen. Gobernuak 3.500 pertsona atxilotu zituen eta Generalitatearen jauregia hartu zuten. CEDAren boterea igo zen, Franco estatuburu jarriz eta Gil Robles gerra ministro izendatuz.
  • Euskal Probintziak: Meatzaritza-tokietan eta gune industrialetan matxinadak eta Guardia Zibilarekin enfrentamenduak izan ziren. Arrasaten
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublikaren krisia eta Gerra Zibila" »

Esparteroren erregeordetza eta Karlistaldia (1840–1876)

Historia4,11 KB

Esparteroren erregeordetza (1840–1843)

Esparteroren erregeordetza (1840–1843): 1840an Espartero izendatu zuten erregeorde, Maria Cristinaren ordez. Boterean iristeko beste arrazoietako bat izan zen Lehen Karlistaldian hartutako ospea, hain zuzen.

1841eko urriaren 16an, Nafarroan, Lege Paktua lortu zen, hau da, Nafarroako foru-erregimenaren amaiera. Xedapen berri horien bidez, Nafarroa probintzia bat bihurtu zen eta ez zuen legegintza-eskumenik ezta zerga-salbuespenik ere mantendu; hala ere, Zuzenbide Zibila eta autogobernu administratiboa -izendapen horiek garaiaren dokumentuetan agertzen diren moduan- mantendu ziren.

Euskal probintzietan, ostera, ez zen antzeko pakturik lortu; Esparteroren gobernu liberal aurrerakoiak estatu uniformea bilakatu...

Jarraitu irakurtzen "Esparteroren erregeordetza eta Karlistaldia (1840–1876)" »

Lehen Mundu Gerra (1914-1918) eta Errusiako Iraultza

Historia11,13 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

1. Gerraren Bilakaera

1.1. Gerra Pizten da

1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa hil zuten. Frantzisko Fernando artxidukea eta bere emaztea hil zituzten Sarajevon, Bosnia-Herzegovinako hiriburuan. Islamera bihurturiko eslaviarrek, serbiar ortodoxoek eta kroaziar katolikoek osatzen zuten Inperioko probintzia hau 1878an.

Alemaniarren laguntzarekin, 1914ko uztailaren 28an gerra deklaratu zion Austriak Serbiari.

Krisialdia Europa osora zabaldu zen. Armatze-lasterketan murgildurik zebilen Europa hartan. Bi bloke nagusi sortu ziren:

  • Aliatuak: Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua (Serbiaren alde).
  • Erdialdeko Inperioak: Alemania, Otomandar Inperioa eta Austria-Hungaria.

Gerra laburra izango zela uste zuten...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra (1914-1918) eta Errusiako Iraultza" »

Euskal nazionalismoa: historia, Arana eta EAJ-PNV

Historia2,57 KB

Euskal nazionalismoa

6.2.1 Nazionalismoa: XIX. mendean nazionalismoaren garaia izan zen: ideologia hau nagusi bihurtu zen politika, kultura eta ekonomia mailan. Marxismoak klase-borroka eta iraultza aldarrikatzen zituen bezala, nazionalismoak arrazak, hizkuntza, folklore-a eta historia nazionala defendatuko zituen.

2 Katalanismoa

Espainian, nazionalismoa Katalunian azaldu zen lehenik; katalan hizkuntza aldarrikatzen zuen Renaxença mugimenduarekin. Mendea aurrera joan ahala, eskaera politikoak agertzen joan ziren. 1901etik aurrera, Lliga alderdi moderatuak, Cambó liderraren gidaritzapean, Espainiako modernizazioa, protekzionismo ekonomikoa eta Kataluniako autonomia politikoa eskatu zituen.

3 Euskal abertzaletasuna

XIX. mendearen amaieran, industrializazioak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal nazionalismoa: historia, Arana eta EAJ-PNV" »

Absolutismoa, Erregalismoa eta Ilustrazioa Espainian

Historia2,94 KB

Sistema Politiko Berria: Absolutismoa

Absolutismoa, Zentralizazioa eta Uniformetasuna

Monarkia Absolutua

Erregeari botere handiak ematen zizkion gobernu mota zen (estatua erregea bera zen).

  • Teorian ez zegoen haren nahiak muga zitzakeen erakunderik edo legerik (praktikan bai, ez zutelako lortu aristokrazia erabat menderatzea eta ez zituzten foru-pribilegioak deuseztatu).
  • Erregearen boterea Jainkoarengandik zetorrela aldarrikatzen zen (Elizak legitimatu egiten zuen).
  • Adibide nagusia, Frantziako Luis XIV.a (Le Roi Soleil=Eguzki Erregea edo “Nik naiz estatua”).

Planta Berriko Dekretuak

Joera uniformizatzailearen urrats nagusia izan ziren: haien bidez Aragoiko Koroako erresumetako foruak eta erakundeak deuseztatu ziren (Valentzia eta Aragoin, 1707an;...

Jarraitu irakurtzen "Absolutismoa, Erregalismoa eta Ilustrazioa Espainian" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,02 KB

Lehen Mundu Gerraren Jatorria eta Hasiera (1914)

Borroka handiak piztu ziren Europan mende hasieran, Balkanetako bi guduetan: lehenengo, Turkiarren aurka; eta gero, hari irabazitako lurraldeen banaketan. Lehen Mundu Gerran batez ere hauengatik borrokatu ziren: lehengai-iturriak eta kolonietako banaketaren kontrola.

Gatazkaren piztea: Sarajevoko atentatua

Sarajevon, 1914ko ekainaren 28an, Frantzisko Fernando artxidukea, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa, eta bere emaztea hil egin zituen Bosniako serbiar nazionalista batek. Horrek gerra piztu zuen Europako potentzien artean.

Aliantza-sistemak eta potentziak

Gatazka berehala zabaldu zen aliantza-sistemaren bidez. Bi bloke nagusi zeuden (1914 - 1918):

  • Erdialdeko Potentziak: Alemania, Austria-Hungaria,
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Kolektibizazioaren Kostuak eta III. Internazionala

Historia2,61 KB

Kolektibizazioaren Ondorioak eta Sobietar Plana

Kolektibizazioak kulaken amaiera ekarri zuen, baina kostu itzelarekin: ehunka mila nekazari hil ziren, esbesteratze anker batean; nekazaritza produkzioa hondatu egin zen, aldi luzean; eta landa inguruak trebakuntzarik oneneko langileak galdu zituen. Prozesu horretako lorpen bakarra zerealen arloko mekanizazioa izan zen.

Bost Urteko Planak

Bost urteko II. Plana 1933tik 1937ra izan zen. Horren balantzea ere ikusgarria izan zen: industria-produkzioa bikoiztu eta nekazaritzakoa %50ean hazi zen. Biztanleen bizi-baldintzak hobetu egin ziren, eta sobietar gizartea finkatzeko bidean jarri zen.

Bost Urteko III. Plana aldatu egin behar izan zen, gerrako beharrizanei erantzuteko.

III. INTERNAZIONALA (Komintern)

...
Jarraitu irakurtzen "Kolektibizazioaren Kostuak eta III. Internazionala" »

Espainiako Konstituzioa: Atalak, Erakundeak eta Lurralde Antolaketa

Historia2,47 KB

Espainiako Konstituzioaren Atalak

Espainiako Konstituzioa bi atal nagusitan banatzen da:

1. Zati Dogmatikoa

Definizio batzuk, egiazkoak edo ezinezkoak izan arren, zalantzan jartzen ez direnak:

  • Monarkia parlamentarioa
  • Zuzenbide estatua
  • Estatu ez-konfesionala (ez duela derrigorrezkoa den erlijiorik)
  • Askatasun guztiak bermatuta daudela
  • Estatu zatiezina

2. Zati Organikoa

Bi zati ezberdinduko ditugu: eskubideak alde batetik eta erakundeak bestetik.

Eskubideak

  • Adin nagusitasuna 18 urterekin
  • Sufragio unibertsala
  • Jabetza pribatuaren eskubidea
  • Adierazpen askatasuna
  • Erlijio askatasuna
  • Heriotz zigorrik ez

Erakundeak

Erregea

Estatu burua da, estatuaren ordezkaria. Ez dago konstituzioaren gainetik, konstituzioak esaten duena onartu behar du.

Gorteak

Hauteskundeen bidez aukeratuak....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Konstituzioa: Atalak, Erakundeak eta Lurralde Antolaketa" »

Industrializazioa: Espainia eta Euskal Herria

Historia2,09 KB

Industrializazioa: Espainia eta Euskal Herria

Industrializazioa Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidearen gertakari garrantzitsuenetarikoa da, aldaketak ekarri baitzituen arlo guztietan: ekonomian (produkzio-metodo eta teknika berriak eta antolamendu sistema kapitalista), demografian (emigrazioa landa-inguruetatik ingurune industrializatuetara, Kataluniara eta Euskal Herrira batik bat) eta gizartean (klase-gizartearen eta langileen mugimenduaren sorrera).

Industrializazioaren aurrerapena Espainian

Espainian industrializazio prozesua beranduago gertatu zen. 1830eko hamarkadan hasi zen Katalunian eta Errebalio garaira arte oso motel garatu zen.

Atzerapenaren arrazoi nagusiak

  • Lehengaien urritasuna
  • Atzerapen teknologikoa
  • Kapitaleen falta
  • Barne-
...
Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa: Espainia eta Euskal Herria" »

Industria Iraultza eta Gizarte Mugimenduak: Kontzeptuak eta Ideologiak

Historia4,84 KB

Industria Iraultza: Oinarrizko Kontzeptuak

Industria Iraultza: Ingalaterran, XVIII. mendearen erdialdean, aldaketa demografiko eta ekonomiko sakonak ekarri zituen prozesua.

Definizioak

Lursail Irekiak

Lursail irekiak: Hesitu gabeko lurrak, lur komunalak.

Itxiturak

Itxiturak: Parlamentuak onartutako legea, lur komunalak hesitzea helburu zuena.

Siderurgia

Siderurgia: Burdina ateratzea eta gero altzairu bihurtzea.

Metalurgia

Metalurgia: Metalen ekoizpenaz arduratzen den industria-adarra.

Kokea

Kokea: Hainbat harrikatz mota kiskaliz lortzen den erregaia.

Ijezketa

Ijezketa: Burdina xafla bihurtzeko prozesua.

Pudelaketa

Pudelaketa: Burdina goxo bihurtzea, zikinkeriak kenduz.

Sozietate Anonimoa (SA)

Sozietate Anonimoa (SA): Inbertsio izugarriak egiteko familia ugariren...

Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza eta Gizarte Mugimenduak: Kontzeptuak eta Ideologiak" »