Francoren Diktadura eta Trantsizioa (1939-1975)
Diktaduraren Hasiera eta Oinarriak
Francoren boterera iristea eta diktaduraren hasiera
José Primo de Rivera hil zenean, Franco jarri zen buruzagi, eta inork ez zuen oztoporik ipini. Francoren diktadura hasi zen Gerra Zibila irabazi zuenean, 1939an. Francok Espainiaren gauza eta jende guztiak menderatzen zituen.
Estatu-Eliza harremanak
Francok pentsaera nazional-katolikoaren aurkakoa zen, baina Estatuak eta Elizak ezin zuten banandu, eta horrek arazo larria eman zion Francori.
Armadaren papera eta zentralismoa
Francoren indar gehiena armadan zegoen; militar guztiak Francoren esanetara zeuden. Armadako jende ia guztiak sentimendu zentralistak zituen.
Sistema politikoa eta Falangismoa
Frankismoa kapitalista izan zen, eta hark alderdi bakarra ezarri zuen; beraz, pertsonek alderdi bati bakarrik eman ziezaioketen botoa. Baina Franco ez zen falangista izan, nahiz eta haien ideiak bere interesen arabera zuzendu zituen.
Gizartearen babesa eta oposizioa
Gizartearen laguntzak egon ziren: langile apolitikoenak eta, beste aldetik, erdiko klaseenak. Espainiako herrialde batzuetako burgesiak, hala nola Euskal Herrikoak eta Kataluniakoak, ez zuen oztoporik ipini.
Errepresioa eta erresistentzia
Francoren aurka joaten zirenak hil edo erbesteratu egiten zituzten, baina jende gehienak frankismoari amore eman eta jasan egin zuen.
Lege berriak eta ondorengotza
Espainian Forua sortu zen, eta ondorioz Erreferendumaren Legea. Estatuko Burutzako Ondoregotza erreferendum bidez hautatu zen. Lege baten bitartez, estatuburuaren eta gobernuburuaren karguak banandu zituzten.
Kanpo Politika eta Isolamendua
Bigarren Mundu Gerra eta neutraltasuna
Espainiak eta Alemaniak Adiskidetasun Ituna sinatu zuten. Francok ez zuen Espainia Bigarren Mundu Gerran sartu, nahiz eta Hitlerrek hori nahi. Horrexegatik, neutral moduan agertu zen, baina metodo bat erabili zuen Alemaniari laguntzak emateko. Francok aukera eman zien nahi zutenei Alemaniara joateko, Hitlerri militar gisa laguntzeko. Mussolinirekin ere elkartu zen Franco.
Gerraosteko isolamendua
Italia eta Alemaniak gerra galtzean, Espainiaren erregimena makillatu behar izan zuten, laguntzak eman zizkietelako. Frantziak etsaitzat hartu zuen Espainia, eta mugak itxi zituzten. NBEk epaiketak egin zituen eta enbaxadoreak Espainiatik irten ziren. Espainia isolatuta geratu zen, blokeo asko egon baitziren ekonomian eta politikan, eta Francok autarkiaz baliatuz gobernatu zuen.
Falangistak eta monarkikoak suntsituta geratu ziren.
Isolamenduaren Amaiera eta Garapen Ekonomikoa
Aliantza berriak eta nazioarteko onarpena
1947an harremanak hobetu ziren, batez ere Espainia eta Nazio Batuen artean. Estatu Batuek eta haien laguntzako herrialdeek Francori lagundu zioten; orduan, frankismoa pixka bat gehiago zabaldu zen. 1953. urtean, Francok Vatikanoarekin konkordatua sinatu zuen eta AEBrekin akordio bat.
AEBen laguntza ekonomikoa eta baseak
AEBei esker, Espainiak Marshall Plana erabili zuen. Aldaketak egon ziren, eta diru-laguntzei esker politika hobetu egin zen, batez ere AEBek Espainian egindako baseei esker.
Ekonomiaren susperraldia (60ko hamarkada)
Prezioak finkatu ziren eta errazionamendua desegin zen; harrezkero, 60ko hamarkadan ekonomia gora joan zen.
Vatikanoak Espainiarekin egindako konkordatu baten bitartez, Estatuak Elizari lagundu zion, eta eskubide gehiago eduki zituzten.
Diktaduraren Azken Urteak eta Trantsizioaren Atarikoa
NBEra sarrera eta barne tentsioak
Espainia NBEra sartu zen, barne egonkortasuna lortzeko, 1955. urtean. Baina denak ez zeuden ados; orduan, ikasleek eta irakasleek grebak sortu zituzten. Gatazkak handiegiak ziren, eta Franco zahartuta ere bai; orduan, Gorteek erabaki zuten Joan Karlos Printzea (Francok nahi zuen pertsona) buruzagi izendatuko zutela, Franco hiltzean.
Frankismoaren azken urteak eta Carrero Blanco
1970eko hamarkadan erregimenaren jarrera inmobilista izan zen. Hori konpontzeko, Francok Carrero Blanco izendatu zuen gobernuburu, eta oposizioa kentzen eta erreformak egiten hasi zen. Esaten da ETAk hil zuela Carrero Blanco, baina posible izan zen Francok hiltzea... Ondorengotza hartu zuen Fernández Mirandak, presidente jarriz, eta gero Carlos Arias. Azken honek zenbait erreforma egin zituen, eragin zibila zuelako.
Oposizio demokratikoa
Espainiaren barruan Batza Demokratikoa sortu zen, erregimen berri bat eratzeko (Europaren parekoa). Konbergentzia Demokratikoa Plataforman militanteak denbora gutxian egon ziren, ondorioz atzerritarren laguntza eduki zuten.
Arias Navarro eta Martxa Berdea
Baina Arias Navarrok ez zituen onartu askatasun hauek beste herrialdeekin, eta hedapena balaztatu egin zuen. Franco oso gaizki zegoen, hilzorian, eta Martxa Berdea egin zen. Harrezkero, Arias Navarro beste lurralde batzuetara joan zen, Espainia Joan Karlosi utziz.
Franco 1975. urtean hil zen.