Fernando VII.aren Itzulera eta Seiurteko Absolutista (1814-1820)
Fernando VII.aren Seiurteko Absolutista (1814-1820)
Testuinguru politiko eta soziala
Independentzia Gerraren ondoren, naziotasun sentimenduaren gorakada nabarmena egon zen. Cadizko Konstituzioan erabakitakoa ezarri behar bazen ere, gizartean eta politikan izugarrizko kontraesanak zeuden:
- Gutxiengo batek soilik babesten zituen liberalismoaren printzipio iraultzaileak.
- Gehiengoa monarkia absolutuaren alde zegoen.
Gerra bukatzean, Espainia bigarren mailako potentzia bihurtu zen. Handik gutxira, Napoleonek Fernando VII.ari akordio bat egitea proposatu zion, baina Espainiako Gorteetan akordiorik ez onartzea erabaki zen.
Fernando VII.aren itxaropenak
Espainiarrak Fernando VII.a itzultzean zein jarrera hartuko zuen zain zeuden:
- Absolutistek: Fernandoren etorrera haien ideien garaipena izango zela uste zuten.
- Liberalek: Cadizen egindako erreformak bultzatzea espero zuten.
Fernando Espainian sartu bezain laster, eta izan zuen harrera ezin hobea ikustean, botere absolutua ezartzeko nahiak piztu zitzaizkion.
Fernando VII.aren itzulera eta Pertsiarren Agiria
Valentziara iritsi zenean, Cadizko Gorteetako diputatu absolutistek (heren batek) Pertsiarren Agiria aurkeztu zioten. Agiri horretan, monarkia absolutua ezartzea aukerarik onena zela azaltzen zioten.
Handik gutxira, Fernando VII.ak Cadizko Gorteen deialdia ilegaltzat jo zuen eta han egindako lan legegile guztia ezereztu egin zuen.
Fernando VII.aren politika absolutista
Fernandok Erregimen Zaharreko ohitura eta instituzioetara bueltatzeko ahalegina egin zuen:
- Prentsa askatasuna debekatu zuen.
- Inkisizioa berriro martxan jarri zuen.
Elizak liberalak salatzen lagundu zion, baina horren ordez, aurreko erreinaldian galdutako lurrak berreskuratzea eskatu zion. Hala ere, Fernandok ezetz esan zuen, eta lurralde asko lur-jabe handiei eman zizkien.
Ezegonkortasun ekonomikoa eta soziala
Botere absolutuak ez zuen egonkortasuna ekarri Espainiara. Independentzia Gerraren ondoren, Espainia egoera tamalgarrian zegoen. Gainera, Amerikako Independentziak merkatu handi bat galtzea ekarri zuen.
Industria gerraldian sartuta zegoen. Nekazaritzarentzat hasiera batean ona izan bazen ere, Cadizko berrikuntzak deuseztatzean, Mesta erakundeari pribilegioak itzuli zizkion eta nekazaritza kaltetu zuen.
Fernando Antzinako Erregimeneko zerga sistemaren gatibu zen. Herri zorra izugarri handitu zen, eta hori ikusita, ez zuen beste erremediorik izan: Cadizen sortutako zerga sistema aplikatu behar izan zuen zergen pisua orekatzeko.
Oposizioa eta pronuntziamendu militarrak
Fernando VII.aren politika ezegonkortasuna sortu zuen. Hemendik aurrera, Erregimen Zaharraren kontra eta Cadizko Konstituzioaren alde etengabeko mugimenduak egongo ziren, gehienbat pronuntziamendu militarrak.