Euskal Herriko egoera politiko eta soziala XIX. mendean
Industriaren eragina giro politikoan
Industriaren egoerak giro politikoa aldatu zuen. Bizkaian eta Gipuzkoan liberalismoa gehiago zabaldu zen, industrializazioak aldaketa handiagoak eragin baitzituen; Araban eta Nafarroan, aldiz, hiriburuetara mugatu zen eta gizarte tradizionalak jarraitu zuen: karlismoa.
Talde politikoak
- Alderdi dinastikoa: Monarkizaleak. Aurreko merkatari burgesia aginpetik baztertu zuten eta Berrezarkuntzako alderdien jarraipen bat ziren (kazikismoa), hiriburuetan babesa zutela.
- Karlistak: Boterea mantendu zuten Araban, Nafarroan eta landa-guneetan. Antolamendu sendoa zuten. Hemengoak foruekin lotuta zeuden, baina Espainian ere bazegoen alderdi karlista. Hauetan Europako eskuin muturreko ideiak sortu ziren; beraz, ordezkariak batzuetan ez ziren hemengoak. Alderdi batzuetan euskal abertzaleengana gerturatu zen eta besteetan estatu-alderdi ultraerlijiosoenera.
- Errepublikazaleak:
- Nafarroan eta Araban: Hiriburuetan indar gehien, landaguneetan karlistak. Iruñeko udaletxean karlisten atzetik bigarren indarra ziren. Gasteizko zentro errepublikarra 1881ean sortu zen.
- Gipuzkoan: Kasino eta egunkari errepublikarrak sortu ziren 1882an.
- Bizkaian: Industrializazioaren ondorioz, sozialista eta abertzaleen artean banatu ziren indarrak. 1910 eta 1915eko hauteskundeak errepublikazaleek irabazi zituzten.
- Langile mugimendua: Bizkaiko meategien ustiakuntzak eskulana behar zuen; industria-proletargoa sortu zen, kanpoko jendearekin ere. Euskal Herritik sozialismoa zabaldu zen. Industrializazioaren ondorioz, lan eta auzoetako baldintzak oso txarrak ziren. Facundo Perezaguak 1886an lehen talde sozialista sortu zuen. Errusiako Iraultzak eta III. Internazionalak PSOEen baitan eragina izan zuten; 1921ean PCE sortu eta alderdia bitan banatu zen. PSOEk kide gehienekin jarraitu zuen eta langile mugimendua nagusitu zen. Anarkismoak Espainian indarra zuen, baina Euskal Herrian ez.
- Euskal abertzaleak: Eusko abertzaleek eredu politiko berri bat sortu zuten, Sabino Arana buru zutela. Bizkaia nazio bat zenez, independente izateko eskubidea aldarrikatu zuten. Independentziaren ideia herri osora zabaldu zuten. 1892an lehen obra nazionalista argitaratu zen. Euskeldun Batzokija elkarte politikoa sortu zuten, JEL jarraitzaileak. Elkartea itxi eta Sabino espetxeratu ondoren, EAJ sortu zen. Independentistak eta komunionistak bereizi ziren.
Planteamenduaren oinarriak
- Arraza: Euskal arraza.
- Hizkuntza: Euskara, hitz berriak sortuz.
- Gobernu eta legeak: Lagi-zarra terminoa erabili zuten, foru hitza pribilegio moduan interpretatu zitekeelako.
- Ohiturak: Ohitura tradizionalak.
- Erlijio katolikoa: Euskadi katoliko, apostoliko eta erromatarra. Politika erlijioaren menpe.