Espainiako Konstituzioa: Atalak, Erakundeak eta Lurralde Antolaketa

Historia2,47 KB

Espainiako Konstituzioaren Atalak

Espainiako Konstituzioa bi atal nagusitan banatzen da:

1. Zati Dogmatikoa

Definizio batzuk, egiazkoak edo ezinezkoak izan arren, zalantzan jartzen ez direnak:

  • Monarkia parlamentarioa
  • Zuzenbide estatua
  • Estatu ez-konfesionala (ez duela derrigorrezkoa den erlijiorik)
  • Askatasun guztiak bermatuta daudela
  • Estatu zatiezina

2. Zati Organikoa

Bi zati ezberdinduko ditugu: eskubideak alde batetik eta erakundeak bestetik.

Eskubideak

  • Adin nagusitasuna 18 urterekin
  • Sufragio unibertsala
  • Jabetza pribatuaren eskubidea
  • Adierazpen askatasuna
  • Erlijio askatasuna
  • Heriotz zigorrik ez

Erakundeak

Erregea

Estatu burua da, estatuaren ordezkaria. Ez dago konstituzioaren gainetik, konstituzioak esaten duena onartu behar du.

Gorteak

Hauteskundeen bidez aukeratuak. Bi ganbera dituzte: Senatua eta Kongresua. Kongresuaren papera garrantzitsuena da eta bertan eztabaidatzen dira gaiak. Senatuak, berriz, lurralde bakoitzaren beharrak aztertzen ditu. Gorteen funtzioak botere legegilea (abortuarena, tabakoarena...) eta gobernuaren kontrola dira.

Gobernua

Gobernu buruak eta ministroek osatzen dute. Gobernu burua Kongresukoek aukeratuko dute, eta gobernu buruak bere ministroak aukeratuko ditu. Gobernuak botere betearazlea du, legeak prestatu eta Gorteetara bidaltzen dituzte bertan baiezteko.

Auzitegiak

Ezberdinak dira eta botere judiziala dute. Kideak hauteskundeak irabazten dituen alderdiak aukeratzen ditu.

Lurralde Antolaketa

Errepublika garaian hiru lurralde autonomo zeuden. Konstituzio honetan, Espainia estatu zatiezina lurralde autonomikoekin bateragarria bezala agertuko da.

  • Lurralde historikoak (kultura, hizkuntza... propioa dutenak): Euskal Herria, Katalunia eta Galizia.
  • Lurralde ez-historikoak: beste guztiak. Hauek, nahi badute, administratiboki estatutu bat presta dezakete, guztiak ados egotean eta borondatez egindakoa bada. Adibidez: Gaztela-Mantxa. Bertan gaztelaniaz hitz egiten da, ez dute hizkera propiorik.

Bi lurralde mota hauek, hau da, Espainiako lurralde guztiek, arautegi propio bat eratu zuten, Estatutua (Gorteak onartu behar dutena), haien arteko eskumenak, erlazioak... erregulatzen dituena.

Deskargatu

PDF Word HTML