Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,02 KB

Lehen Mundu Gerraren Jatorria eta Hasiera (1914)

Borroka handiak piztu ziren Europan mende hasieran, Balkanetako bi guduetan: lehenengo, Turkiarren aurka; eta gero, hari irabazitako lurraldeen banaketan. Lehen Mundu Gerran batez ere hauengatik borrokatu ziren: lehengai-iturriak eta kolonietako banaketaren kontrola.

Gatazkaren piztea: Sarajevoko atentatua

Sarajevon, 1914ko ekainaren 28an, Frantzisko Fernando artxidukea, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa, eta bere emaztea hil egin zituen Bosniako serbiar nazionalista batek. Horrek gerra piztu zuen Europako potentzien artean.

Aliantza-sistemak eta potentziak

Gatazka berehala zabaldu zen aliantza-sistemaren bidez. Bi bloke nagusi zeuden (1914 - 1918):

  • Erdialdeko Potentziak: Alemania, Austria-Hungaria, Turkia eta Bulgaria.
  • Aliatuak: Frantzia, Erresuma Batua (Ingalaterra), Errusia, Belgika, Serbia, Japonia, Italia (1915etik), Errumania eta beste zenbait estatu.

Alemaniak Frantzia eta Errusiari gerra deklaratu zien (1914ko abuztuan). Belgika inbaditu zutenean, Erresuma Batuak abuztuaren 4an gerran parte hartzeko erabakia hartu zuen, eta gero Japoniak ere bai. Alemaniarrek Belgika eta Frantziako iparrerantz egin zuten, baina Marneko lehen batailan gelditu egin zituzten (1914ko irailean), eta bertan mendebaldeko frontea ia gerra amaitu arte geldirik egon zen.

Gerraren Garapena eta Fronteak (1915-1917)

1915ean, Bulgaria Erdialdeko Potentziekin elkartu zen, eta Italia, berriz, aliatuekin. Ekialdeko frontean, errusiarrek bataila asko galdu zituzten. 1916an, Alemaniak Verdungo eraso handian porrot egin zuen, eta aliatuek Sommen kontraerasoa egin zuten.

AEBen sarrera eta Errusiaren irteera

1917an, Ameriketako Estatu Batuak (AEBak) gerran sartu ziren aliatuen alde. Hau erabakigarria izan zen gerraren amaiera gertatzeko. Bestalde, boltxebikeek Errusian boterea hartu zuten eta Alemaniarekin Brest-Litovskeko Ituna sinatutakoan (1918ko martxoa), Errusia gerratik atera zen. Errumania ere errenditu egin zen.

Gerraren Amaiera eta Ondorioak (1918)

Gertaera hauek alemaniarrak indarberritu zituzten eta berriro Parisen sartzen saiatu ziren, baina Marneko bigarren batailan Foch-en armada aliatuak geldiarazi egin zituen. Austria-Hungariako Inperioa ahuldu egin zen eta Alemaniak armistizioa sinatu zuen. 1919an, Versaillesko Ituna sinatu zen.

Gerraren ondorio demografiko eta politikoak

Gerran zortzi milioi inguru hildako izan ziren. Gerraren ondorioz, hiru inperio handiak desagertu ziren:

  • Alemania (Kaiserren Inperioa)
  • Austria-Hungaria (Inperio Austrohungariarra)
  • Errusia (Tsaren Inperioa)

Horren ordez, nazio independente berriak sortu ziren:

  1. Txekoslovakia
  2. Polonia
  3. Finlandia
  4. Estonia
  5. Lituania
  6. Jugoslavia

Austria eta Hungaria ere bitan banatu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML