Espainiako Bigarren Errepublikaren krisia eta Gerra Zibila

Historia2,82 KB

1934ko gertakari iraultzaileak

Asturiasen, Katalunian eta Euskal Probintzietan gertakari larriak izan ziren:

  • Asturias: Meatzaritzako gizarte iraultza (anarkistak, komunistak, sozialistak). Guardia Zibilaren kuartel gehienak hartu zituzten, baina 10 egunen buruan amore eman zuten.
  • Katalunia: Matxinada politikoak egon ziren. Lluís Companysek babestu eta CEDAren aurka jarri zen; ondorioz, urriaren 6an Kataluniako Errepublika aldarrikatu zen. Gobernuak 3.500 pertsona atxilotu zituen eta Generalitatearen jauregia hartu zuten. CEDAren boterea igo zen, Franco estatuburu jarriz eta Gil Robles gerra ministro izendatuz.
  • Euskal Probintziak: Meatzaritza-tokietan eta gune industrialetan matxinadak eta Guardia Zibilarekin enfrentamenduak izan ziren. Arrasaten diputatu tradizionalista bat erail zuten (Oreja jauna).

1935eko gobernu-krisia

1935eko udazkenean, gobernu-krisi larria egon zen, Lerrouxek babes politiko nahikorik ez zuelako. Estraperloaren auzia eta Nombelaren korrupzioa zirela eta, eta bestetik CEDA gobernuburutza eskuratu nahi zuelako, desadostasunak sortu ziren eta botere-txandaketa beharrezkoa ikusi zuten. Alcalá Zamorak ez zuen begi onez ikusten Gil Robles gobernuburu izatea, eta 1936ko otsailerako hauteskundeak deitu ziren.

Fronte Popularraren Gobernua (1936)

Gobernuak ezkerraren aurka jo ondoren, talde ezkertiarrak batu eta gobernu kontserbadorearen aurka egin zuten.

1936ko otsailaren 16ko hauteskundeak

Alde batetik, Fronte Popularra (ezkertiarrak) eta, beste aldetik, eskuineko alderdien hainbat koalizio aurkeztu ziren. Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak.

Gobernu berriaren neurriak

Gobernu berria errepublikarrez osatuta zegoen, Manuel Azaña presidente eta Casares Quiroga gobernuburu zirela. Hainbat neurri hartu zituzten:

  • 1934ko iraultzaileei amnistia eman.
  • Jazarpena jasan zutenei lanpostuak itzuli.
  • Eskuineko alderdiek indargabetutako erreformak abiarazi.
  • Generalitatearen estatutua berrindartu.
  • Galizia eta Euskadiko autonomia-estatutuak onesteko negoziazioak hasi.

Gerra Zibilaren atarian

Ezkertiar asaldatuek erreforma gehiago lortu nahian mobilizazioari ekin zioten. Eskuindarrak neurri hauen kontra agertu ziren. Elizak kanpaina bat aurrera eraman zuen, falangistek enfrentamendu zibilak eragin zituzten eta militarrak estatu-kolpea prestatzen hasi ziren, Emilio Mola jenerala konspirazio militar hauen buru zela.

Indar politiko eskuindarrak kolpearen alde zeuden, baina egoera okertu egin zen ezkertiar talde batek José Calvo Sotelo buruzagi monarkikoa hil zuenean. Altxamendua Marokon hasi zen uztailaren 17an, hiru urtez iraunduko zuen Gerra Zibilari hasiera emanez.

Deskargatu

PDF Word HTML