Kolektibizazioaren Kostuak eta III. Internazionala

Historia2,61 KB

Kolektibizazioaren Ondorioak eta Sobietar Plana

Kolektibizazioak kulaken amaiera ekarri zuen, baina kostu itzelarekin: ehunka mila nekazari hil ziren, esbesteratze anker batean; nekazaritza produkzioa hondatu egin zen, aldi luzean; eta landa inguruak trebakuntzarik oneneko langileak galdu zituen. Prozesu horretako lorpen bakarra zerealen arloko mekanizazioa izan zen.

Bost Urteko Planak

Bost urteko II. Plana 1933tik 1937ra izan zen. Horren balantzea ere ikusgarria izan zen: industria-produkzioa bikoiztu eta nekazaritzakoa %50ean hazi zen. Biztanleen bizi-baldintzak hobetu egin ziren, eta sobietar gizartea finkatzeko bidean jarri zen.

Bost Urteko III. Plana aldatu egin behar izan zen, gerrako beharrizanei erantzuteko.

III. INTERNAZIONALA (Komintern)

Iraultza Munduan Zabaltzeko Saiakera

Errusiako gobernu berriek mugatik kanpo hedatu nahi zuten iraultza, internazional sozialistaren ordezko erakunde berri baten bitartez. Hori lortzeko, 1919ko martxoan, III. Internazionala sortu zen Moskun, eta horri Komintern izena jarri zioten.

Kominternen Egitura eta Helburuak

  • Horren barruan herri askotan alderdi sozialistak eta sozialdemokratak zatitzean sortzen ari ziren alderdi komunistak sartzen ziren; hala ere, kasurik gehienetan lehenengoak gutxienak izan ziren.
  • Praktikan, Kominternak sobietarren kanpo-politika jarraitu zuen, eta bere helburu nagusia SESBren eredua mundu osoan zabaltzea izan zen.

Kritikak eta Langile Mugimenduaren Zatiketa

Espainiarrek SESBekiko jarrera kritikoa hartu zuten, eta, batez ere, sobietar erregimenean askatasun politikorik eta sindikalik ez egotea zalatu zuten.

III. Internazionalaren Eragina

III. Internazionalaren eraginez, langile-mugimendua berriro ere zatitu egin zen, eta horrek nabarmendu egin zuen iraultzaileen eta errebisionisten arteko zatiketa, Lehen Mundu Gerraren aurretik zegoena. Langile mugimenduen arteko desadostasun handien ondorioz, mugimendua ahuldu egin zen.

Fronte Popularrak Faxismoaren Aurrean

Faxismoaren mehatxuari esker, desadostasunak baztertu eta oposizio batua eratu zuten, alderdi demokratiko aurrerakoiekin batera, fronte popularretan. Fronte horiek oposizio-multzo garrantzitsuak izan ziren, hogeita hamarreko hamarkadako bigarren erdian.

1934an, Stalinen deuseztatu egin zuen III. Internazionala, mendebaldeko aliatuen aurrean itxura ona emateko eta nazismoaren aurkako aliantza indartzeko, Bigarren Mundu Gerran.

Deskargatu

PDF Word HTML