Absolutismoa, Erregalismoa eta Ilustrazioa Espainian
Sistema Politiko Berria: Absolutismoa
Absolutismoa, Zentralizazioa eta Uniformetasuna
Monarkia Absolutua
Erregeari botere handiak ematen zizkion gobernu mota zen (estatua erregea bera zen).
- Teorian ez zegoen haren nahiak muga zitzakeen erakunderik edo legerik (praktikan bai, ez zutelako lortu aristokrazia erabat menderatzea eta ez zituzten foru-pribilegioak deuseztatu).
- Erregearen boterea Jainkoarengandik zetorrela aldarrikatzen zen (Elizak legitimatu egiten zuen).
- Adibide nagusia, Frantziako Luis XIV.a (Le Roi Soleil=Eguzki Erregea edo “Nik naiz estatua”).
Planta Berriko Dekretuak
Joera uniformizatzailearen urrats nagusia izan ziren: haien bidez Aragoiko Koroako erresumetako foruak eta erakundeak deuseztatu ziren (Valentzia eta Aragoin, 1707an; Mallorcan, 1715ean; eta Katalunian, 1716an). Lurralde horiek Gaztelako legeriaren menpe geratu ziren. Horrela, Espainiako monarkiako lurralde guztietan gobernu sistema uniformea ezarri zen, Nafarroan eta Euskadin izan ezik.
Elizaren Kontrola: Erregalismoa
Erregeak Elizaren eragina murrizten saiatzen direnean erregalismoaren aurrean gaude. Haren bidez, erregeek Elizaren barne-alderdi batzuetan esku-hartzeko eskubidea lortzen zuten. Filipe V.aren helburuak erlijio-politikan:
- Elizako karguak izendatzeko eskubidea.
- Errentak biltzea.
Helburu horiek lortu zituen Elizarekin konkordatua sinatuz 1737an.
Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua
Ilustrazioa
XVII. mendearen amaieran sortutako pentsamendu joera berria izan zen eta haren ezaugarri nagusia zen errealitate naturala eta soziala ulertzeko arrazoibidea erabiltzea.
Ezaugarri Doktrinalak
- Egia jakiteko arrazoibidea erabili behar da.
- Botere politikoak erlijio-boterea kontrolatu behar du.
- Erlijio-tolerantzia eta pluraltasuna.
- Ekoizpen-jarduerak sustatzeko interesa, pertsonen bizi baldintzak hobetzeko eta zoriontsu izatea lortzeko.
- Hezkuntzaren garrantzia.
- Legearen bidez finkatutako pribilegioen eta desberdintasunaren aurka (desberdintasun ekonomikoak onartzen zituzten).
Karlos III.aren Despotismo Ilustratua (1759-1788)
Honez bidez, absolutismoak bat egiten zuen Ilustrazioaren espiritu erreformatzailearekin.
Karlos III.aren Erreformak
Karlos III.aren erreformek Ilustrazioaren premisetako asko betetzen zituzten:
- Ekonomia garatzeko erreformak mendekoen ongizatea lortzeko.
- Estatuaren antolamendua arrazionalizatzea, karguak profesionalizatuz.
- Erregea eredu ilustratuaren gizon idealtzat aurkeztea: arrazionalista, intelektuala, arteen eta zientzien zalea...