Euskal nazionalismoa: historia, Arana eta EAJ-PNV

Historia2,57 KB

Euskal nazionalismoa

6.2.1 Nazionalismoa: XIX. mendean nazionalismoaren garaia izan zen: ideologia hau nagusi bihurtu zen politika, kultura eta ekonomia mailan. Marxismoak klase-borroka eta iraultza aldarrikatzen zituen bezala, nazionalismoak arrazak, hizkuntza, folklore-a eta historia nazionala defendatuko zituen.

2 Katalanismoa

Espainian, nazionalismoa Katalunian azaldu zen lehenik; katalan hizkuntza aldarrikatzen zuen Renaxença mugimenduarekin. Mendea aurrera joan ahala, eskaera politikoak agertzen joan ziren. 1901etik aurrera, Lliga alderdi moderatuak, Cambó liderraren gidaritzapean, Espainiako modernizazioa, protekzionismo ekonomikoa eta Kataluniako autonomia politikoa eskatu zituen.

3 Euskal abertzaletasuna

XIX. mendearen amaieran, industrializazioak eta foruen ezabatzeak euskal izatearen desagertzea ekar zezakeela euskaldun askok sentitu zuten, horien artean Sabino Arana. Aranak, mendearen azken hamarkadan Bilbon, euskal abertzaletasuna sortu zuen: Bizkaitarra aldizkaria, EAJ-PNV alderdia eta Bilboko Euskaldunen Batzokia elkartea.

Aranaren ideologia (JEL):

  • Erlijio katolikoa eta lege zaharrak (foruak) euskaldunen ezaugarri nagusiak izan behar ziren.
  • Euskadi euskaldunen aberria zen, eta euskara euskal arrazaren hizkuntza zaharra eta garbia zen.
  • Industrializazioa euskal tradizioaren hondamendia zela zen ikuspegia.
  • Espainiatik zetorren pertsonak, ondasunak eta ideiak gutxiesteko joera.

Sabino Arana gazte hil zen. Gero, EAJ-PNV alderdia, industrializazioaren aurkako ideiak alde batera utzita eta Bizkaiko jauntxo boteretsuen aurka, hauteskundeetan parte hartu zuen, eta ildo klaseen botoen zati batekin arrakasta izan zuen: zinegotziak, Bilboko alkatetza, Bizkaiko Diputazioaren kontrola eta, 1918ko Gorteetako hauteskundeetan, PSOEko diputatu bat izan ezik, Bizkaiko beste guztiak EAJ-PNVkoak atera ziren. Horrela, Bizkaiko enpresari handien jauntzokeria apurka-apurka ahultzen joan zen.

Gipuzkoan, Bizkaian baino motelago zabaldu zen abertzaletasuna; 1911n ELA-STV sindikatu abertzalea sortu zen. ELAren eragina lantokietan zabaltzen joan zen. XX. mendearen 20. hamarkadan, EAJ-PNV alderdian buruzagi belaunaldi berri bat azaldu zen, gehienak Deustuko Unibertsitatean ikasitakoak. Sozial eta politika arloan, gazte hauek alderdiari kristau demokraziaren ideologia modernoagoa emango zioten.

Deskargatu

PDF Word HTML