Lehen Mundu Gerra (1914-1918) eta Errusiako Iraultza

Historia11,13 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

1. Gerraren Bilakaera

1.1. Gerra Pizten da

1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa hil zuten. Frantzisko Fernando artxidukea eta bere emaztea hil zituzten Sarajevon, Bosnia-Herzegovinako hiriburuan. Islamera bihurturiko eslaviarrek, serbiar ortodoxoek eta kroaziar katolikoek osatzen zuten Inperioko probintzia hau 1878an.

Alemaniarren laguntzarekin, 1914ko uztailaren 28an gerra deklaratu zion Austriak Serbiari.

Krisialdia Europa osora zabaldu zen. Armatze-lasterketan murgildurik zebilen Europa hartan. Bi bloke nagusi sortu ziren:

  • Aliatuak: Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua (Serbiaren alde).
  • Erdialdeko Inperioak: Alemania, Otomandar Inperioa eta Austria-Hungaria.

Gerra laburra izango zela uste zuten hasiera batean.

1.2. Erabateko Gerra

a) 1914: Tximista-gerraren porrota

Mendebaldeko frontean gertatu ziren borrokarik bortitzenak. Alemaniak, sei astebeteko epean, Frantziaren kapitulazioa aurreikusten zuen.

Ekialdeko frontean, Alemaniako jeneralek geldiarazi zuten Errusiaren aurrerakada.

Urtearen bukaeran, fronteak egonkor bilakatu ziren.

b) 1915-1917: Ez Atzera, Ez Aurrera (Posizio-gerra)

Gizaki asko mobilizatu behar izan ziren. Arma berriak bilatu behar ziren horretarako: kaskoak, gas itogarriak, tankeak, kanoi astunak, urpekuntziak eta hegazkinak. Gerra, "tresneria" gerra bihurtu zen.

Posizio-gerran eta ahultze-estrategian kokatzen ari ziren: lubakietan.

Otomandar Inperioa Erdialdeko Inperioei eransten zitzaien bitartean, Italia aliatuen alderdian sartu zen.

c) 1917: Oreka Galdurik

Bi alderdietan nekea zen nagusi.

Alemaniak itsaspeko erabateko gerrari ekin zion; horrek Estatu Batuen sarrera ekarri zuen gerran.

Erdialdeko Inperioen mesedetan, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren:

  • Hegoaldean, italiar frontea menperatu zen.
  • Errusiako frontean, Iraultzaren ondorioz Tsarrak abdikatu behar izan zuen (1917ko urrian).

1.3. Aldaketak Ekialde eta Mendebaldeko Fronteetan (1918)

1918. urtearen hasieran bi deklarazio garrantzitsu egin ziren:

  1. Iraultzaren bezperan, Leninek bake-elkarrizketak proposatu zizkien gobernu guztiei.
  2. Hurrengo urtarrilaren 8an, AEBetako Wilson presidenteak, herrien autodeterminazio eskubidean oinarrituta bakea erdietsi nahi zuela aldarrikatu zuen.

Alderdi bakoitzean, ordea, garaitzeko grinak tinko zirauen. Alemaniak bere tropa gehienak mendebaldera igaro ahal izan zituen.

Aliatuek, mobilizatzen hasiak ziren Estatu Batuen etorreran zuten itxaropen osoa.

1.4. Aliatuen Garaipena (1918)

Alemaniak 1918ko martxotik uztailera azken aukerako lau erasoaldi jaurti zituen.

Uztailetik aurrera, aliatuen kontraerasoa hasi zen. Alemaniak atzera egin zuen. Alemanian etengabe gertatzen ari ziren altxamendu eta matxinadek eraginda, azaroaren 9an Gilen II.a Enperadoreak kargua utzi eta Errepublika aldarrikatu zen. Iraultzaren mehatxua gainean, armistizioa emateko baldintzak onartu zituen Alemaniak.

2. Gerraren Ondorioak Nazioarteko Politikan

2.1. Europako Mapa Berria

Lau inperio hondatu ziren: Errusia, Turkia, Austria eta Alemania. Aliatuen garaipena, demokrazien lorpen gisa agertu zen. Parisen 1919an Konferentzia bat bildu zen bake-hitzarmenak prestatzeko. Garaitutako herrialdeak bertatik baztertuak izan ziren.

Versaillesko Ituna (Alemania):

  • Alemaniak ahalmena eta hedapena murriztu zituen.
  • Armadan gehienez ere 100.000 gizaki onartzen ziren; hegazkineria, tankeak eta artileria astuna debekatuta zeuden.
  • Rhin hamabost urtez okupaturik eta desmilitarizaturik egongo zen.
  • Nazioen Elkartearen (NE) zaindaritzapean, Alemaniako koloniak garaileen artean banatu ziren.

Gerrako Kalte-ordainak: Alemaniak gerrako hondamendiak ordaindu behar izan zizkien aliatuei:

  • Merkataritza-untziteria, lehengaiak, ikatza eta makinak entregatuz.
  • 132.000 milioi urre-marko ordainduz.

Wilsonen programak nazionalitateen printzipioa lehenetsi nahi zuen. Austria, Hungaria eta Turkia mugatuak izan ziren. Beste herri batzuk independente bilakatu ziren:

  • Esloveniak, Kroaziak eta Serbiak estatu berria sortu zuten: Jugoslavia.
  • Txekiarrak eta eslovakiarrak Txekoslovakia berrian elkartu ziren.

Nazioen Elkartea (NE) sortu zen, estatuen arteko liskarrak bakean konpontzeko helburuarekin, segurtasun kolektiboaren xedea zuela.

Arazoak azkar asko agertu ziren. Versaillesko Ituna ezbaian jarri zen. Nazio-gutxiengo dezente zeuden onarturiko hainbat estatutan. Italiak "garaipen herrentzat" hartu zuen ituna.

Autodeterminazioaren eta nazionalitateen printzipioen gainean eraikitzat hartzen zuen bere burua Europa berriak. Izatez, estatu txikiak biderkatu egin ziren, baina horien mugen taxueraren kontrako protestak agertu ziren han-hemen. Ondorioz, funtsezko printzipio hauek bertan behera utzi ziren.

2.2. Bake Herrenaren Zergatiak

Bakea ezarri egin zitzaien garaituei, negoziatu gabe.

Irabazleen iritzi eta interesak arras desberdinak ziren.

Estatu Batuak Nazioen Elkartean sartzearen kontra agertu ziren, eta Europako zorrak ezabatzeari uko egin zioten, liskar berriak sortzeko aukerak zabalduz eta Kontinente Zaharraren ahulezia bultzatuz.

2.3. Hitzarmenak eta Ekialde Ertaina

Hiru mendetan zehar gainbeheran egon ondoren, Otomandar Inperioa suntsitu egin zen azkenean. Hiru kontinentetan elkargunean, Mendebaldeko potentziek gutiziatua, nazio- eta erlijio-korronte askok zeharkatua, egungo Ekialde Ertaina Sevresko Hitzarmenean sortu zen 1920ko abuztuaren 10ean.

a) Turkiaren Sorrera

Turkia Mustafa Kemal jeneralak hartu zuen aintzindari. Sultana kanporatu eta jeneralaren esku utzi zuen boterea. Frantzia eta Italiarekin negoziatu zuen okupazio-indarrak kaleratzea. Asia Txiki osoari eta Traziari eutsi zien. Bere lurraldean zeuden gainerako herri guztiei adierazpen eta bizi-aukera guztiak errotik kendu zizkien.

b) Nazio-arazo Konponezinak
  • Armenia kristauak 1915ean sekulako genozidioa jasan zuen. Sevresko Ituneko Armeniako Errepublika Independentea sortu zen, baina segituan desagertu zen.
  • Kurdu musulmanen autonomia proiektua ez zen sekula gauzatu.
  • 1917an Erresuma Batua "judu herriaren" zentro nazionala Palestinan eratzearen alde azaldu zen. 1948an Britainiarrek alde egin, Israel sortu eta lehenengo gerra hasi zen.

Britainia Handiaren politika nazionalismo arabiarrak Frantziaren kontra jaurtitzean eta, aldi berean, bere interes ekonomiko eta estrategikoak mantentzean zetzan.

c) Ekialde Ertaineko Interes Estrategikoak

Ekialde Ertaina bidegurutzean zegoen eta petrolio ugari zuen. Dardanelo eta Bosforoko itsasarteak ere garrantzi handikoak ziren.

Nabarmenago geratu zen petrolioak zuen garrantzia. British Petroleum konpainiak ustiatu zituen eremu horiek.

3. Gerraren Eragina Ekonomian, Gizartean eta Kolonietan

3.1. Hondamendi Demografikoa

9 milioi lagun hil, 17 milioi zauritu edo ezindu utzi zituen. Alemania eta Frantzia izan ziren zigortuenak.

Jaiotzetan izandako beherakada gehitu behar zaio. Populazioa zaharkitu eta emakumeen eta ez aktiboen proportzioa areagotu egin zen.

3.2. Europa, Gerrak Hondatua

Frantzia da eragin latzena jasan zuena: eraikinak eta industri eskualdeak hondaturik. Erdialdeko Inperioetako ekonomia zeharo hondatu zen. Estatu askotako monetak lur-jota zeuden, dolarrarekiko inflazioa zela eta.

3.3. Gizartean Izandako Aldaketak

«Aprobetxategiak» aberastu ziren, beren produkzioa armadei salduz.

Gizartean emakumeak zuen eginkizuna ere nahasi zuen gerrak. Fabrikan edo baserrian, gizonen zereginak bereganatu zituzten gatazkako urteetan. Bake-giroan, gizartean irabazitako tokiari ez zioten uko egin nahi izan. Alemanian eta Erresuma Batuan botatzeko eskubidea erdietsi zuten emakumeek.

Garapen zientifikoari loturiko aurrerakuntza eta beste balore batzuk zalantzan jarri ziren. Horren ondorioz, mugimendu artistiko berriak sortu ziren:

  • Surrealismoa
  • Espresionismoa
  • Dadaismoa

3.4. Estatu Batuak eta Japonia, Lehiakide Berriak

  • Estatu Batuek: Gatazkak zirauen bitartean esportazioak bikoiztu egin zituzten. Aliatuei dirua maileguan utzi zieten. Dolarra bilakatu zen munduko lehen moneta.
  • Japoniak: Asian europarren tokia hartu zuen.

3.5. Kolonien Egoera Berria

Otomandar Inperioko lurralde ez-turkiarrak eta Alemaniako koloniak mandate bilakatu ziren, Frantzia edo Erresuma Batuaren zaintzapean.

1919. urteaz geroztik hasten dira eratzen lehenengo manifestazio nazionalistak: Indian, Gandhiren zuzendaritzapean; gerora, Ipar Afrikara hedatuko dira.

Erresuma Batuak 1931n Commonwealth sortu zuen gehiengo zuria duten estatuekin (Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika).

ERRUSIATIK SOBIETAR BATASUNERA

4.1. Errusiako Iraultzak

Historian estreinakoz, alderdi marxista batek hartu zuen boterea. Urriaren 25ean Leninek eta alderdi boltxebikeak botere osoa kontrolpean zuten.

Errusia estatu multinazionala zen, 22 milioi kilometro karratu eta 130 milioi biztanle zituena. Aspaldiko nekazaritza-egiturek industriagune berriak sortu zituzten. Baserritar askatasuna 1860an eskuratu zen. Industriako langileak biztanleriaren %2 ziren.

Lehen Mundu Gerrak herrialdearen barne-deskonposizioa eta txikitze ekonomiko eta soziala ekarri zituen. Pobrezia eta prezioen gorakada izan ziren matxinadak ugaltzeko zergati nagusiak. Herria asper-asper eginda zegoen.

Soldaduak bidali zituen botereak manifestaldiak itotzeko, baina hauek ere altxatu eta matxinatuekin bat egin zuten.

a) Behin-behineko Gobernuaren Ezintasuna

Herritarren nahiak adierazi zituen Petrogradoko Sobietak:

  • Langileek eskubideak defendatzea.
  • Lurrak banatzea.
  • Gutxiengo nazionalen estatutuak aitortzea.
  • Gerra gelditzea.

b) 1917ko Urriko Estatu Kolpea: Sozialismorako Urratsa

Leloa: "Ogia eta Bakea". Leninek "proletalgoaren diktadura" aldarrikatu zuen.

Guardia Gorriak hiriburuaz jabetu ziren.

4.2. Iraultza Aldea: Gerra Zibila (1918-1921)

Iraultza amaitu ondoren, boltxebikeek gerrari amaiera emateko eta «Zurien» kontra borrokatzeko erronkari aurre egin behar izan zioten. Barnealdean, boltxebikeek ez zuten lurralde osoa kontrolpean.

Prentsa eta alderdi burgesak debekatu zituzten. Egutegia aldatu eta polizia politikoa (Txeka) sortu zuten. Moskuko Kremlingo harresietan 1918ko Konstituzio berria aldarrikatu zen, sufragio unibertsala aitortuz.

Antzinako erregimenaren aldeko «Zuriek» botere boltxebikearen («Gorrien») kontrako gerra hasi zuten.

a) Gerrako Komunismoa eta III. Internazionala

Alderdi politikoen desagerpena dekretuz agindu zen. Lurren kolektibizazioa sustatu zen. Merkatu-ekonomiaren ordez, truke-ekonomia sartu zen.

1920an boltxebikeak garaile gertatu ziren.

b) Leninen Heriotza (1924)

Deskargatu

PDF Word HTML