Industrializazioa: Espainia eta Euskal Herria
Industrializazioa: Espainia eta Euskal Herria
Industrializazioa Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidearen gertakari garrantzitsuenetarikoa da, aldaketak ekarri baitzituen arlo guztietan: ekonomian (produkzio-metodo eta teknika berriak eta antolamendu sistema kapitalista), demografian (emigrazioa landa-inguruetatik ingurune industrializatuetara, Kataluniara eta Euskal Herrira batik bat) eta gizartean (klase-gizartearen eta langileen mugimenduaren sorrera).
Industrializazioaren aurrerapena Espainian
Espainian industrializazio prozesua beranduago gertatu zen. 1830eko hamarkadan hasi zen Katalunian eta Errebalio garaira arte oso motel garatu zen.
Atzerapenaren arrazoi nagusiak
- Lehengaien urritasuna
- Atzerapen teknologikoa
- Kapitaleen falta
- Barne-merkatu eskasa
- Amerikar merkatuaren galera
- Pentsamolde enpresarialik ez izatea
- XIX. mendeko gerrak eta ezegonkortasun politikoa
- Estatuko haziendaren pobrezia
Kataluniako industrializazioa
Kataluniako industrializazioa ehungintzan oinarritu zen. 1830eko hamarkadan Kataluniako ehungintzako burgesiak artilearen tokian kotoia erabiltzea eta lurrun-makinak ezartzea erabaki zuen. Produkzioa handitu, kalitatea hobetu eta prezioen lehiakortasuna areagotu zen. Kotoiaren industria, Bartzelonan bilduta, Espainiako sektorerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Gobernuak ezarritako neurri protekzionistei esker, merkatu nazionala eta Antilletako kolonietako merkatuak bereganatu zituen. 1898an azken koloniak galtzeak kolpe latza izan zuen ehungintzarentzat.
Euskal Herriko eta Andaluziako siderurgia
Euskal Herrian industrializazioa, batez ere, siderurgian hasi zen. Siderurgia modernoa sortzeko lehen saiakerak Málagan egin ziren, burdin-meategi garrantzitsuak baitzeuden bertan; Andaluzian hasieran nagusitu zen. XIX. mendearen erdialdean, Asturiasen lehiakortasunaren ondorioz, Andaluziako siderurgiak porrot egin zuen, eta lurralde hori industrializazio prozesutik kanpo geratu zen.