Isabel II.aren Erreginaldia: Estatu Liberala eta Foruak
Isabel II.aren adin-nagusitasuna eta Estatu Liberala
Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin-nagusitasuna eman zioten Isabel II.ari, 13 urte besterik ez zituenean. Bere erreginaldian, behin betiko finkatuta gelditu zen estatu liberala.
Euskal Herrian, Foruak konstituzio-erregimen berrira egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.
2.1. Hamarraldi Moderatua (1844-1854)
Isabel II.aren erreginaldiko lehenengo hamar urteetan, moderatuak egon ziren agintean, bereziki Ramon Maria Narvaez.
Gobernu moderatua sendotzea
Liberalismo moderatuaren jardueran, honako ekimen hauek izan ziren aipagarrienak:
- 1845eko Konstituzioa: Erabat moderatua.
- Ogasun erreforma: Alejandro Monek zerga-sistema arrazionalizatzeko erreforma sakona egin zuen.
- Udalen Lege