Isabel II.aren Erreginaldia: Estatu Liberala eta Foruak

Historia5,21 KB

Isabel II.aren adin-nagusitasuna eta Estatu Liberala

Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin-nagusitasuna eman zioten Isabel II.ari, 13 urte besterik ez zituenean. Bere erreginaldian, behin betiko finkatuta gelditu zen estatu liberala.

Euskal Herrian, Foruak konstituzio-erregimen berrira egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

2.1. Hamarraldi Moderatua (1844-1854)

Isabel II.aren erreginaldiko lehenengo hamar urteetan, moderatuak egon ziren agintean, bereziki Ramon Maria Narvaez.

Gobernu moderatua sendotzea

Liberalismo moderatuaren jardueran, honako ekimen hauek izan ziren aipagarrienak:

  • 1845eko Konstituzioa: Erabat moderatua.
  • Ogasun erreforma: Alejandro Monek zerga-sistema arrazionalizatzeko erreforma sakona egin zuen.
  • Udalen Lege berria: Tokiko agintea gobernuaren ordezkari ahaltsuei (gobernadore zibilei) aitortzen ziena. Euskal lurraldeetan ezarri zuten, nahiz eta foruzaleek protestak egin.
  • Vatikanorekiko Konkordatoa: Espainiak Vatikanoarekin adostutako itunaren bidez, elizak bere ondasun guztiak desamortizatzea onartu zuen.
  • Guardia Zibila: Landa-inguruko armada gisa sortu zen, eta progresisten Milizia Nazionala desegin zuten.

Euskal lurraldeetan, Pedro Egañari esker, berriro indarrean jarri zituzten Foru Aldundiak eta Batzar Orokorrak, administrazio eta ekonomia ahalmenekin. Hala ere, erakunde-bikoiztasuna sortu zen: muga-zergak ez zituzten berriro kostaldera eraman (muga-zergak geldirik mantendu ziren) eta "pase forala" ez zen onartu.

Moderatuen kontrako oposizioa

Gobernuaren jarrera errepresiboa eta moderatuek hauteskundeak manipulatzen zituztela ikusita, progresista ezkerrtiarrenak Alderdi Demokrata sortu zuten. Erregimenaren goitik beherako aldaketa eskatzen zuten: gizonaren eskubideen aitorpena, biltzeko eta elkartzeko askatasuna, gizonezkoen sufragio unibertsala eta gizarte-erreforma zabala. Horren barruan, errepublikarrak eta sozialistak bildu ziren.

Testuinguru horretan, 1846 eta 1849 artean, Bigarren Karlistaldia (Maestrazgon eta Katalunian) gertatu zen, neurri batean Isabel II.aren ezkontza-arazoek eraginda. Mugimendu horiek gogor zapaldu zituen Narvaezek. 1852an, Bravo Murillok konstituzio-proiektu atzerakoi bat aurkeztu zuen, koroaren eskumenak areagotzeko; horrek kontrako erreakzio bizia eragin zuen eta Bravo Murillok dimisioa eman behar izan zuen. Ondoren eratu ziren gobernuek ez zuten egonkortasunik lortu progresisten, demokraten eta errepublikarren sektore moderatuen aurrean.

2.2. Biurteko Progresista (1854-1856)

1854an, Canovas del Castillok Manzanaresko Agiria idatzi zuen, erreforma erradikalagoak eskatuz. Iraultza-mugimenduarekin batera, progresistek, demokratek eta errepublikarrek matxinadak egin eta Batzorde Iraultzaileak eratu zituzten.

Gobernu progresistaren egonkortasun eza

Gizarte-asaldura ikusita, Isabel II.ak Espartero jeneralari agindu zion gobernua zuzentzeko. 1837ko hauteskunde-sistema jarri zen indarrean, baina Biurteko Progresistan egonkortasun ezak jarraitu zuen. Esparterok dimisioa eman ondoren, erreginak O'Donelli agindu zion gobernua eratzea, moderatuak eta progresismoaren sektore kontserbadoreenak bilduz.

Hego Euskal Herrian, burgesiak jarrera kontserbadoreagoa hartu zuen ekonomiaren garapena bermatzeko, ordenari eutsiko ziotelakoan. Foruzaleak ere moderatuetara bildu ziren, Foru batzuen aldekoak zirelako eta egonkortasun handiko sistema osatu zutelako.

Erreforma progresistak

Agintean luzaro egon ez ziren arren, progresistek garrantzi handiko ekimenak abiarazi zituzten:

  • 1856ko Konstituzioa: "Non nata" izena jarri zioten, ezin izan baitzuten aldarrikatu.
  • Madoz desamortizazioa: Estatuaren eta udalen ondasunei eragiten zien legea.
  • Ekonomia-neurriak: Finantza-sistema zabaldu, atzerriko kapitala erakartzeko legeak arautu eta burdinbidearen eraikuntza sustatu zuten. Helburua ogasunaren diru-sarrerak handitzea, azpiegiturak hobetzea eta industria garatzea zen.

2.3. Moderantismoaren itzulera eta krisia

1845eko Konstituzioa ezarri zen indarrean berriro, Milizia Nazionala desegin zen eta Hamarraldi Moderatuko legedia itzuli zen. O'Donnell eta Narvaez txandakatu ziren boterean. 1858 eta 1863 artean, Batasun Liberala alderdi zentrista berriak kontrolatu zuen gobernua, aldi oparo bat ahalbidetuz.

1863tik aurrera, politikan egongaiztasuna nagusitu zen. Hauteskunde-iruzurra zela eta, progresistak eta demokratak joko politikotik kanpo geratu ziren. Euskal Herrian, foruzaletasuna gero eta erro sakonagoak egiten ari zen progresisten artean. Krisi ekonomikoak, finantza-porrotek eta hornidura-krisiek egoera gaiztotu zuten, militarren matxinadekin batera. Azkenik, progresistak, demokratak, errepublikarrak eta Batasun Liberalekoak Primen zuzendaritzapean elkartu ziren, Isabelen erregimena erorarazteko.

Deskargatu

PDF Word HTML