Primo de Riveraren Diktadura: Direktorioa eta Erorketa

Historia2,64 KB

Direktorio Zibila: Oposizioa eta Diktaduraren Erorketa

  • Militarrek eta zibilek osatzen dute gobernua.

Arlo ekonomikoa

  • Estatuaren kapitalismo nazionalista nabaria da; herri-lanak, urtegi hidroelektrikoak, trenbideak, errepideak eta Bartzelonako zein Sevillako Erakusketa Unibertsalak bultzatzen ditu, modernizazioa eta garapena lortze aldera.
  • Monopolioak eratuz, ekonomiako sektore garrantzitsuenak nazionalizatuko ditu: Campsa (petrolioa), Telefónica eta Tabacalera (March).
  • Atzerriko kapitala ere erakartzen du.
  • Arlo sozialean: Gatazkak ekiditen saiatuko dira; UGTren onespenarekin, batzorde paritarioak osatu zituen.

Diktaduraren azken krisialdia

  • 1929ko krakaren eragina Espainiara beranduago iritsi zen, egoera ekonomikoa okertuz eta gatazka sozialak biderkatuz.
  • CNT, FAI eta PCEk, greba orokorrak antolatuz, diktadoreari aurre egingo diote.
  • Oposizioan bost talde nagusi bildu ziren:
    1. Txandaketa-sistemakoak.
    2. Errepublikanoak.
    3. Aliantza Errepublikanoa.
    4. Intelektualak.
    5. Unibertsitateko mundua.
  • Ezkerreko katalanismo errepublikanoak ere oposiziotik irmo jokatu zuen.
  • PSOEk eta UGTk, diktadura hondoratzear zegoela ikusirik, oposiziora pasatzea erabaki zuten. Armadaren barruan, penintsulako artilleroek, afrikanisten eskaerak onartuak izan zirela ikusirik, Primoren aurka egingo dute. Erregearen eta kapitain jeneralen babes osoa ez izatean, Primok dimititu zuen.

Diktaduraren erorketa (1931)

Alfontso XIII.ak Berenguer jenerala jarri zuen gobernuburu. Erregimenaren oposizioa antolatu zen 1930ean, Donostiako Ituna sinatuz. Bertan biltzen dira errepublikanoak, intelektualak, PSOE eta UGT, ezkerreko nazionalista katalanak eta galiziarrak; CNTren laguntza ere jaso zuten.

Helburu nagusiak behin-behineko gobernua eratzea, errepublika ezartzea eta autonomiak kontuan hartzea ziren.

Diktadura eraisteko batzorde iraultzailea osatu zuten. Langileek grebara jo behar zuten eta, aldi berean, armadako ofizial gazteek kolpea eman. Greba orokorra ez zen ondo atera eta Jakan, Galán eta García Hernándezen altxamenduak porrot egin zuen.

Erregeak Berenguer kendu eta, bere ordez, Aznar jarri zuen; honek udal hauteskundeak deitu zituen, monarkiaren aurkako plebiszitu bilakatuz. Donostiako Ituneko partaideek 50 hiriburutik 41etan irabazi zuten. Hurrengo egunean, 1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak erbesteko bidea hartu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML