Industria berria azterketa

Historia10,58 KB

1939an Francoren helburua ordena politiko berria eratzea zen demokrazia liberalen zantzu guztiak deuseztatzeko. Estatu frankistaren ezaugarriak hauek ziren:
Frankorengan botere guztiak batzea.
Totalitarismoa, 1931ko konstituzioa baliogabetu eta horrekin askatasun eta eskubide demokratikoak.
Izaera unitarioa eta ez zentralista, autonomia-estatutuak abolitu ziren eta Galiziako eta Euskal Herriko berezko hizkuntza eta kultura baztertzea sustatu zen.
Garaituen eta oposizioaren aurkako errepresio etengabea.
Komunikabideen kontrola, zentzura oso zorrotza izan zen.
Armada, alderdiak eta Eliza frankismoa babestu zuten. 

Armadarena izan zen erregimenak izan zuen babesik nabarmenena errepresio politikoaren tresna izan zelako.    

Gero frankismoko eragile aktiboenak FET y de las JONS alderdi bakarraren kide ziren eta administrazioko kargu nagusiak bete zituzten, komunikabideak eta propagandak kontrolatzen zituzten.                                                        

Eta erregimen frankistak estatu konfesional katolikotzat zuen bere burua horregatik Elizak onura ekonomikoak ematen zion hezkuntza-sisteman eragina izateko eta balio eta moral katolikoa Espainiako gizartea osoari inposatzeko.
Frankismoarekiko jarrerak hiru multzotan sailka ditzakegu:
Babesa → Goi-maila
Pasibotasuna → Herri-sektorea
Gaitzespena → Erdi- maila
Ordena totalitario berria sortzeko errepublikaren alde egin zuten guztiak deuseztatu behar zuten eta politika zapaltzaile gogorra planifikatu zuten, helburua zen garaituei ezarritako zigorra eredugarria izatea. Horren ondorioz “ beldur eta isiltasun garaia “ heldu zen eta armada errepresioa gauzatzeko eragile nagusia izan zen.
Alemaniaren 1945ko porrotaren ondoren faxismotik aldentzeko beharra ikusi zuten frankismoa bizirauteko. Fase berri horrek falangismo muturrekoena erregimeneko kargu garrantzitsuetatik baztertzea ekarri zuen, horrela Francoren erregimenak bere joera totalitarioaren funtsezko alderdiei eutsi zien. Erregimen frankista katolikoa, kontserbadorea eta antikomunista zen eta haien helburua monarkia bihurtzea zen.

Mundu gerraren ondorengo garaian frankismoa baztertuta eta isolatuta geratu zen, Nazio Batu sortu-berriek Francoren erregimenari zeukaten etsaitasuna agerian geratu zelako. Frankismoak irauteak kostu ekonomiko eta politiko izugarria izan zuen zeren eta Espainari ia ez zitzaion laguntzarik eman, adb Marshall Planatik kanpo geratu zen.
Gerra Hotza hastean frankismoaren egoera aldatu zen, AEB eta SESBentzat garrantzitsuagoa zelako komunismoaren aurka egitea. Ondorioz poliki-poliki nazioartean onartu zuten.
Erregimena sendotasun bat edukitzeko oinarrizko 5 legeak egin zituzten:
Lanaren forua.
Gorteak eratzeko legea
Espainiarren forua
Erreferendum nazionalaren legea
Ondorengotza legea
Frankismoaren beste helburuetako bat autosufizientzia ekonomikoa izan zen eta horretarako kanpoko herrialdeetatik isolatzeko politika sustatu zuen hiru jarduera-esparru nagusi zituena: kanpoko merkataritza arautzea,  industria sustatzea eta  estatuak merkataritza eta prezioak arautzeak.                                                                                         
Politika hori ondorio batzuk izan zituen: geldialdi ekonomiko sakonean murgildu zuen herrialdea,  errazionamendua, merkatu beltza, estraperloa eta lan eta bizi baldintzak okerrak 1951arte.  
Bizi- eta lan-baldintza gogorrak protestak ekarri zituzten, adb 1948ko Bilboko greba orokorra eta 1951ko Bartzelonako herri-mugimendua.
 Zailtasun politiko eta ekonomikoez gain faxismoaren ezaugarriak lehuntzeko beharrak, gobernua berrantolatzera eraman zuen Franco 1951ean potentzietara hurbiltzeko asmoz.  Kabinete berriak hasi zuen etapak nazionakatolizismoaren nagusitasuna zuen bereizgarri.
Gerra Hotzarekin frankismoa zenbait nazioarteko erakundeetan onartua izatea lortu zuen baina behin betiko onarpena 1953an heldu zen eta AEB akordioak sinatzeaz gain elizarekin zuen aliantza sendoagoa egin zen.                   
Francok potentzia handiaren babes politikoa lortu zuen eta horrek nazioartean gero eta onartuagoa izatea ziurtatu zion.
Orduan 1950an Espainia onartua izan zen baina barne arazo asko konpondu gabe zeuden. 1956-1958ra protesta-uholde bat egon zen, industria gune nagusietan (greba-mugimendu garrantzitsuak eragin zutenak) eta aldi berean ikasleen disidentziaren lehen zantzuak. 1957an Francok gobernua berritu zuen eta Carrero Blancok proposatuta egin zituzten ministro Opus Dei erakundeetatik etortzen ziren batzuk kargu erabakigarriak izango zituztenak ekonomiaren arloan. Haien helburua ekonomia liberalizatzea eta merkataritza atzerrira irekitzea zen estatua porrot egitear baitzegoen. Ondorioz 1960an hazkunde ekonomiko handia egon zen.
Kabinete berriak Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea promulgatu zuten, seigarren oinarrizko legea izan zen eta Francoren esku zegoen etorkizuneko monarka hautatzea. Baina Eliza, militarrak eta enpresarioak horren aurka zeuden eta Mugimendu Nazionala familia frankista guztiak elkartu ziren.
Errepublikarekin konpromisoa izan zuten laurehun mila pertsonak baino gehiagok ihes egin zuten. Frankismoaren aurkako oposizio oso garrantzitsua egin zen erbestean, eta Errepublikako erakundeak ez ezik, Kataluniako eta Euskadiko gobernuek ere funtzionatzen jarraitu zuten.  1945ean Mexikon elkartu ziren erbesteko lehen Gorte errepublikanoak eta gobernu errepublikano berria hautatu zuten 1977ra arte iraun zuena. Indar batzuk (errepublikanoak, sozialistak eta anarkistak batzuk) frente bakarra sortzearen eta frankismoaren erorialdia behartzeko alde zeuden baina beste batzuk (komunistak, poumistak eta anarkista batzuk) gerrilla-borrokaren alde zeuden.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren oposizioko alderdien eta sindikatuen berregitea geldoa eta zailtasunez beteta egon zen errepresioarengatik. Klandestinitatean aritu behar ziren PCE alderdiak lortu zuen. Oposizioko jarduera hiru etapetan bereiz daiteke:
1939-1944 → Erresistentzia mugatua.
1944-1947 → Esperantza urteak izan ziren aliatuak irabazten zeudelako Bigarren    …….. Mundu Gerra.
1948-1951 → Aliatuak ez zeuden prest erregimenari aurka egiteko eta komunistak ………..  borroka egiteari utzi zuten.

1957an  Espainiako ekonomia porrot egiteko zorian zegoen eta laguntza eskatu zitzaien nazioarteko erakundeei, laguntzaren truke zenbait neurri zuzentzaile aplikatzea onartu behar izan zen. Orientazio ekonomiko berria Egonkortze Planean jaso zen eta hiru ildo nagusi zituen: ekonomia egonkortzea,  barne-ekonomiaren liberalizazioa eta  kanpo-ekonomiaren liberalizazioa. Politika berri honen helburua Espainiako ekonomia nazioarteko merkatuetan sartzea eta ekonomia-hazkundea suspertzea.
Gobernuan politikari belaunaldi berri bateko ministroak sartu ziren, prestakuntza hobea zutenak eta horregatik teknokatra esan zitzaien. Haien ustez frankistak jarraitu ahal izateko administrazio-erreformak egitea eta ekonomia-hazkundeko polita sustatzea inportantea zen. Desarrollismo ekonomikoa izango zen.
Plangintza frankistaren emaitzak oso mugatuak izan ziren, herrialdea azpiegituraz eta oinarrizko gaiez hornitzea izan zen plangintzaren lorpen nagusia.
Teknokatren proposamenetako bat administrazio publikoen funtzionamendua ekonomiaren norabide berrira egokitzea zen. Baliabide gehiago lortzeko, zerga-erreforma bat jarri baina ez zen nahikoa izan.

Ekonomia-hedapenaren eragile nagusia industria izan zen 1960tik 1973ra. Urte horietan handitu zen zerbitzuen garrantzia, nazioarteko merkataritza hazkunde nabarmena izan zuen, eraikuntzak bere bultzada handia izan zuen eta banku-sektorearen garapena gertatu zen. Espainiako ekonomiak kanpo-faktoreekiko zuen menpekotasuna eta baliabide publikoak urriak ziren.
1960-1975 bitartean Espainian demografia-hazkunde bat gertatu zen heriotza-tasak behera egin zutelako eta jaiotza-tasak gorantz bizi baldintzak hobetu zirelako baina aldi horretako demografia-fenomeno nabarmenenak migrazio mugimendua eta nekazari-exodoa izan ziren (industriako langileen kopurua nekazariena baino handiagoa zen).                                                                                                     Gizartean aldaketak egon zeuden, adb: soldatapekoen kopurua asko handitu zen, erdi-mailako klasearen gizarte-eragina areagotu zen eta hiri-burgesia berria sendotu zen.
Soldatak hobetzea per capita erreta zein familien errenta handitu ziren.
Gizarte aldaketak eta bizi mailaren hobekuntzak, gerraosteko jarrerak alde batera usten, gero eta irekiagoak ziren eta horren ondorioz urbanizatze prozesua eta gizartearen modernizazioa gertatu zen. Erregimen frankista babesten zuen gizarte-taldea ahultzea eta antifrankismoa sortzea eragin zuen.
1960an gobernuak Carrero Blancoren eraginez eratu ziren eta erreforma politikoak sustatu nahi izan zituzten baina aldi berean frankismoaren alderdi autoritarioenetako batzuk  ezkutatua. Lege-erreforma bat Prentsa eta Inprentaren Legea izan zen zentsura kentzeko 1966an egin zena.  Gobernuan teknokatrek gero eta garrantzi handiagoa izan zuten eta haien helburua ekonomia-garapena sustatzea izan zen baita berrikuntza politikoa egitea ere.
Erreforma horiek frankistaren barne-liskarrak areagotu zituzten, gobernuek beldurra baitzion antifrankistek sustatutako hautagaitzak nagusitzeko arriskuari. Gainera Elizak garbi utzi zuen Francoren erregimenetik urrunduko zuela.
1960an antifrankismoa berrantolatu egin zen bizi-baldintzak kaskarrak zirelako eta askatasun politikorik ez zegoelako. Aldi berean oposizio moderatua sortu zen eta 1962an erbesteko errepublikano eta sozialistekin Europar Mugimenduaren IV. Kongresuan parte hartu zuten Franco salatzeko.  1960tik 1975ra lan-gatazkak ugaritu ziren, bai langile tradiziozko eremuetan bai industria-hiri berrietan.
Gerra Zibilaren ondoren jaiotako gazteak unibertsitatean sartzean aldaketen eragina zutenez ikasleek protestak etengabeko gatazka-iturri izan ziren zeren eta ikasleen sindikatu demokratikoak sortu zituzten diktaduraren kontra egiten zutenak.
1970tik Franco hil arte (1975) gizarte gatazkak areagotu ziren, oposizio demokratikoa gero eta handiagoa izan zen, barne-tentsioak zeuden eta ekonomia-krisi larri bat abiatu zen. Franco hil zenean arazoak zeuden eta garbi zegoen Francorik gabe frankismoa ez zuen jarraituko.

Deskargatu

PDF Word HTML