1812ko Konstituzioa: Historia eta Politika

Historia3,2 KB

1812ko Konstituzioa

1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dira. Beraz, dokumentu historikoa da (lehen mailakoa). Formaren aldetik testu juridikoa da, konstituzioa delako, baina edukiaren aldetik politiko-ideologikoa. Agiri publikoa, eta espainiar guztiei zuzendua, bi hemisferioetako espainiar guztiei. Egilea Kolektiboa, Cadizko Gorteak izan ziren. Gerra egoera zela goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren ordezkatuta egon (104 diputatu). Probintzia okupatuetako ordezkariak ez ziren joan, eta hauentzat, Cadizen edo inguruan bizi ziren probintzia horietako ordezkariak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere. Ondorioz, Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baita industria eta merkataritza-burgesiako kideak. Hau da, gehiengo liberala bildu zen bertan, erreformen aldekoa. Lehenak izango dira orokorrean inposatuko direnak. Gorteetako diputatuek urtebetean landu ondoren, 1812ko martxoaren 19an promulgatu zuten.

Garaia

Independentzia gerraren garaian kokatzen da, Espainiako erregea Jose I.a izan zen, Napoleonen anaia, baina bitartean botere paraleloa egon zen, 1810etik aurrera erregeordetza egin zuten eta Cadizen Gorteen deialdiaz arduratuko zena.

Testu Historikoa

Lehen mailako testu honek Cadizen izandako diputatu absolutista talde batek Fernando VII.a itzuli berriari bidalitako agiriaren (gutunaren) zenbait puntu biltzen ditu. Gertaera historiko zehatz batekin erlazionatuta dago. Espainiarentzat onena litzatekeen estatu-ereduari buruz hitz egiten du. Testu historikoa da, eta edukiaren aldetik politikoa arlo horretako iritzi eta eskakizunak bideratzen dituelako, eta formaren aldetik zirkunstantziala da absolutista talde baten aldarrikapena baina baita testigantza testu erregeari bidalitako gutuna ere izan daitekeelako.

Egilea

Posiblea Sevillatik Cadizen diputatu izan zen Bernardo Mozo de Rosales da, Matafloridako Markesa, Hirurteko Liberalean (1820-23) bere absolutismorako zaletasunagatik nabarmendu zena. Haren idatzia beste 69 diputatuk ere sinatu zuten eta horrek egile kolektiboa bihurtzen du. Liberalismoaren kontrako ideiak adierazi zituzten. Haien pentsamoldea Cadizen gutxiengo batena izan zen. Testua erregeari zuzenduta zegoen eta hasieran pribatua zen, nahiz eta egileek bere edukia ez zuten ezkutatu nahi. Baina erregeak publikoa egitea erabaki zuen eta 1814ko maiatzean argitaratu zen.

Garaia

1814an (otsailaren 2an) Gorteek dekretu bat publikatu zuten. Horren arabera, erregea ez zen erregetzat onartuko, honek Cadizeko konstituzioa zin egin arte, baina 1814ko apirilaren 18an, Luis Maria de Borbon kardinalak, lehenengo erregeordetzan, erregearen agintea onartu zuen eta bere menpean jarri zen, nahiz eta hark konstituzioa zin egin ez. Pertsiarren manifestua Gorteen dekretu eta azken gertaera honen artean kokatzen da: 1814.eko apirilaren 12an. Maiatzaren 4an, Fernando VII.ak Cadizko Gorteak eta haiek egindako guztia deuseztatu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML